LIFE BACCATA proiektuak haginak (9580* habitata) berrezarri eta hobetzeko nazioarteko tailer bat antolatu du Iberiar Penintsularen iparraldera
27-07-2020
LIFE BACCATA proiektuak (LIFE15 NAT/ES/000790), beste proiektu eta esperientzia batzuekin informazioa trukatzeko ekintzen barnean, nazioarteko tailer bat antolatu zuen Peneda-Gerês Parke Nazionalean (Terras de Bouro, Portugal). Herri hori LIFE TAXUS (LIFE12 NAT/PT/000950) proiektuko esku-hartze herri bat da, egun dagoeneko amaituta dagoen proiektua.
LIFE BACCATA proiektuaren aldetik bisita Kantauriar Mendikatean hagin multzoak (9580* habitata) berrezarri eta hobetzeko kontserbaziorako, jarraipenerako eta hedapenerako ekintzak garatzen ari diren bazkide guztiek egin zuten, Conservaçao da Natureza e das Florestas Institutu Nazionalarekin (ICNF) esperientziak partekatu eta trukatze aldera. Aipatu instituzioa, Portugalen espazio babestuen eta, horrenbestez, Natura Sarea 2000 ekimenaren eta Peneda- Gerês Parke Nazionalaren, kudeaketan eskumena duen organismo publiko modura, LIFE TAXUS proiektuko After-LIFE esku-hartzeak bermatzen ditu.
Modu horretan, onuradun koordinatzailea den USC izeneko Campus Terrako IBADER institutua Proiektuko Galiziako gunean (Riocereixako Esku Komuneko Auzo Mendian, Pedrafita do Cebreiro, Lugo) proiektuko onuradun bazkideetako baten, TRAGSA enpresa publikoaren, laguntzarekin garatzen ari diren esku-hartzetako emaitzak aurkeztera bertaratu zen. Jabetza pribatu kolektibo batean gauzatzen den esku-hartze horrek balio handia du proiektuari begira, izan ere, habitat naturalean kudeaketan eta Natura Sarea 2000 ekimenean lurraldeko jabedun pribatuak inplikatzeko aukera ematen du, Galizian neurri aitzindaria izanik.
Gaztela eta Leonetik CESEFOR Fundazioa eta Gaztela eta Leongo Junta bertaratu ziren bazkide onuradun gisa, LIF BACCATA proiektuan barneratzen diren azalera gehienen emaile direnak. Horiek haginaren matriarkak argitan ipini eta birsortzeko basoko esku-hartzeen erronka eta zailtasunak, belarjaleen aurkako defentsarako neurriak edo proiektuko informazio- eta dibulgazio-neurrien sortari buruzko nondik norakoak azaldu zituzten.
Bestalde, HAZI Fundazioak Euskadin dauden proiektuko bi guneetan garatutako esku-hartzeak azaldu zituen, habitat mota horrek hartzen duen azalera areagotzeko xedez landarearen lokalizazioa harago eramateko neurriak eta lurraldean gako diren sektoreek proiektuaren bidez gauzatutako kontserbaziorako esku-hartzeak epe luzean mantentzeko agertutako inplikazioa azpimarratuz.
Azkenik, ICNF institutuaren txanda iritsi zen, LIFE TAXUS proiektuko After-LIFE (LIFE12 NAT/PT/000950) esku-hartzeak garatzen ari dena. Erakunde horretatik Parke Nazionalean habitat naturalak berreskuratu eta baliozkotzeko neurrien berri eman zen, eta bereziki haginaren basoetan garatutakoak, ex-situ erako kontserbaziorako neurriak bereziki azpimarratuz, eta LIFE BACCATA proiektuaren barnean hartutako irtenbideekin interes handia erakutsi zuen.
Aurkezpenen osagarri, bi landa-bidaia egin ziren LIFE TAXUS proiektuko esku-hartze zonetara, Peneda- Gerêseko Parke Nazionalean. Bertan ICNF institutuko kideek hartutako irtenbideen eta garatutako neurrien berri eman zien LIFE BACCATA proiektuko bazkideei. Lehendabiziko bidaia Leontera egin zen. Bertara joan zirenek haginaren birsorkuntza naturala eta hedapenak bultzatzeko eta, horrenbestez, 9580* habitataren azalera areagotzeko, basoko habitatak hobetu eta egokitzeko lanak ikusi ahal izan zituzten bertatik bertara. Bigarren bidaia Val do Río Maceira ibarrean barna egin zen, Parke Nazionaleko Erabateko Babeserako Eremuan (Erreserba Eremu baten baliokide dena) kokatua, balio natural handiko ingurune batean. Bertan hagin zuhaitz oso zahar eta sendoak ageri zituzten baso masak bisitatu zituzten, espezie horren birsorkuntzari dagokionez dentsitate nabarmeneko eremuekin batera.
Bertaratu guztiek esku-hartze horien garapenean aplikatutako esperientzia eta ezagutzak trukatzeko halako jardunek duten garrantzia adierazi zuten. Horrek hautemandako zailtasun teknikoen aurrean espezializazio maila handia eskatzen du. Bisita lagungarri izan zen haginaren ex-situ kontserbaziorako neurriak abian jartzeari dagokionez etorkizunean egiteko lankidetza eta trukeei begira lehendabiziko harria ipintzeko, hagin multzoetako habitataren (9580*) kontserbazio-egoera hobetzeko xedez, haztegian haiek hedatuz haren ondare naturala eta Iberiar Penintsularen iparraldeko biodibertsitatea mantentzeko modu gisa.