Natura 2000 Sarea

Biodibertsitatea kontserbatzeko eremuetarako Europako sare ekologikoa da Natura 2000. Habitat Zuzentarauari jarraiki ezarri diren Kontserbazio Bereziko Eremuak barne hartzen dira, baita Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak ere, Hegaztien Zuzentarauaren arabera ezarritakoak.


Europan arrisku gehien duten espezie eta habitatek epe luzera biziraun dezaten bermatzea da helburua, gizakiaren jarduerek eragindako kalteen ondorioz biodibertsitate gehiago gal ez dadin lagunduz. Europar Batasuneko natura zaintzeko baliabide nagusia da.


Europar Batasuneko LIFE+ programa

LIFE programa ingurumenerako Europar Batasunaren finantza-baliabide bakarra da. 2014-2020 aldirako ezarri duen helburu nagusia da, garapen jasangarria bultzatzeaz gainera, Europako 2020rako Estrategiaren eta Batasunean ingurumenari eta klimari buruz egin diren plan eta estrategien helburuak eta xedeak lortzen laguntzea.


http://ec.europa.eu/environment/nature/natura2000/index_en.htm

LIFE 2014-2020 araudia

2013ko abenduaren 20an argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean LIFE Araudi berria 2014-2020 aldirako, 1293/2013 (UE) Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena , 2013ko abenduaren 11koa, Ingurumenaren eta Klimaren aldeko Ekintza Programa bat (LIFE) ezartzeari buruz, eta 614/2007 (CE) Araudia indargabetzen duena.

LIFE Programa aurrera eramateko 3.456,7 milioi euro izango dira, eta azpi-programa hauetan honela banatuko da diru-laguntza: Ingurumenaren Azpi Programa (2.592,5 milioi euro) eta Klimaren aldeko Ekintzarako Azpi Programa (864,2 milioi euro).

Proposamen hau aurrera eraman ahal izango da LIFE+ 2007-2013 Programak izandako arrakastari esker; oraingo programa berria, ordea, hobeto dago egituratuta, estrategikoagoa da, sinpleagoa eta malguagoa. Garrantzi berezia izango du gobernantza hobea izateko ahaleginak.

Informazio gehiago izateko, esteka hau kontsulta dezakezu:

http://ec.europa.eu/environment/life/index.htm