LIFE BACCATA proiektuko datuak Europan haginaren inguruko ezagutza areagotzeko lagungarri
01-12-2021
LIFE BACCATA proiektuak Kantauriar Mendikateko KBE eremuan 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzea du xede, habitataren kontserbazio-egoeraren adierazleen gainean eraginez: okupazio-eremua, egitura eta funtzioak eta etorkizunera begirako ikuspegiak. Proiektuak modu asebetegarrian gauzatu du kontserbazio eta berrezarpenerako bere estrategia, era berean, 9580* habitataren eta bertan nagusi den Taxus baccata espezieari buruzko ezagutzan hobetzeko ekarpena eginez, eta Europar Batasuneko beste eragile eta erakunde batzuetan interes handia sorraraziz.
Iberiar Penintsularen iparraldean hagin populazioen inguruko lanketetatik “Genetic diversity and structure of Taxus baccata from the Cantabrian-Atlantic area in northern Spain: A guide for conservation and management actions” artikuluaren argitalpena eratortzen da. Artikulua basogintzan prestigio handia duen Forest Ecology and Management aldizkariko 482. alean argitaratu zen. LIFE BACCATA proiektuko datuen garrantzia hain izan da handia ezen haren balioa Kantauriar Mendikatetik harago baitoa, eta informazioa Centre de Recerca Ecològica i Aplicacions Forestals (CREAF) zentroarekin partekatu da. Horrela, proiektuko emaitzak testuinguruan ipintzeko jarduna zabaldu egin da, eta penintsula mailan aldez aurretik haginaren ezaugarriak ateratzeko lanekin erkatu ahal izan da.
Modu horretan, 2021eko irailaren 21az geroztik eskuragarri dago online “Shaping the niche of Taxus baccata, a modelling exercise using biologically meaningful information” artikulua, Forest Ecology and Management aldizkariko 501. alean argitaratua. Bertan informazio zinez baliagarria ematen da espeziea kontserbatu eta kudeatzeko politikak hobeto txerta daitezen. Artikuluan LIFE BACCATA proiektuko C6 ekintzaren ondorioz Iberiar Penintsularen iparraldeko Natura 2000 Sareko 30 KBE eremutan banatutako 49 herritako haginaren 1.000 lagin baino gehiagoren inguruan bildutako datuak gaineratzen dira.
Artikulu horren argitalpenak LIFE BACCATA proiektutik egindako lanen balioa berresten du, eta LIFE programak Natura 2000 barnean habitat naturalen kontserbaziorako ekimenak garatzeko tresna egokiena modura eskaintzen duen abagunea ere bai, programa egongo ez balitz, ziurrenera martxan jarriko ez zena. Halako proiektuak funtsezkoak dira, izan ere, biodibertsitaterako osagai gakoak kudeatu eta kontserbatzeari dagozkion erabakiak hartzean gainera daitekeen ezagutza sortzea ahalbidetzen du. Gainera, networking lana egin daiteke ezagutza horrekin nahasitako Europako eragile ezberdinen artean hura epe luzera transferitu eta errepikatzeko baliatze aldera.