Acciones

A1 - Taxus baccata mediterranear basoen 9580* habitataren karakterizazioa eta diagnosia jarduera-eremuetan. Habitataren hasierako egoeraren ebaluazioa

Proiektu honek dakartzan ondorioen kontserbazio-ekintzetarako zein planifikazio tekniko jarraitzeko eta zer nolako segimendua egin jakiteko behar den informazioa lortzea da ekintza honen helburua. Horri guztiari esker, informazioa lortuko da 9580* habitata errazago interpretatu ahal izateko eta kartografia, Nat2000 inprimakiak eta habitat honen balorizazioa eguneratzeko.

A2 - Kontserbazio-ekintzen planifikazio teknikoa

Jarduera sortzen denetik gauzatzen denera arte jarraitzen den prozesuari deritzo ekintzen planifikazio teknikoa. Horretarako, leheneratze-ekintza zehatzak egin ohi dira. Ekintzek arrakasta izan dezaten, egiten diren proiektu teknikoetan azaldu behar dira xehetasunak.

Ezinbestekoa da, baita ere, lanak behar bezala azpi-kontratatu ahal izateko eta autoritate eskudunei beharrezko baimenak eskatu eta horiek lortu ahal izateko. Ekintza honetan, halaber, azpi-kontratazioetarako egin behar diren agiri tekniko eta administratiboak idatziko dira.

C1 - 9580* habitateko berezko espezieak biltzea, gordetzea eta haztea

Jarduera-eremuetan dauden 9580* habitateko berezko zuhaitz-espezieen aldaxkak eta haziak biltzean datza, gero, horiek gorde, zaindu eta hazi ahal izateko. Prozesu horren bitartez lortzen diren landareak “9580* habitataren berezko espezieak landatzea” izeneko ekintzan erabiliko dira, hau da, habitataren okupazio-eremua areagotzeko eta kontserbazio-egoera hobetzeko den horretan.

C2 - Baso-jarduerak 9580* habitata hobetzeko

9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzeko egiaztatutako baso-teknika eraginkorrak proiektuaren eremu guztietan aplikatzean datza, alegia, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin.

C3 - 9580* habitateko berezko espezieak landatzea

9580* habitataren okupazio-eremua areagotzeko eta bertako egitura hobetzeko ekintza honetan aipatu habitataren berezko espezieak landatuko dira Galizian, Euskadin eta Gaztela eta Leonen.

C4 - Belarjaleen kalteak kontrolatzeko neurriak

Azpiegitura txikiak ezartzean datza, 9580* habitata osatzen duten landare-espezieak jaten dituzten belarjaleak etortzea ekiditeko.

C5 - Babes-neurriak kalte ez-naturalen kontra

Ekintza honek hainbat behar beteko ditu, guztiak Taxus baccata basoen (9580*) kontserbazioarekin lotutakoak, zuzenean edo zeharka. Proiektuak barne hartzen duen eremuaren zati handi batean hainbat eratako suteak izan ohi dira, eta, beraz, arriskuan daude geratzen diren azken haginak eta hagin basoak, habitata bere horretan eta etengabeko bilakaerarekin mantentzeko ezinbestekoak. Horrelako gertaerek eremua alda ez dezaten, edo horien egoera larriago ez egite aldera, adibidez, sistema ekologikoa aldatzen duten izurriteekin, beharrezkoa da hagin basoen inguruak babesteko prebentziozko kudeaketa egitea.

C6 - Taxus baccata-ren (9580* habitataren berezko espeziea) biodibertsitate genetikoa gordetzea.

Proiektuaren zeharkako ekintza bat da. 9580* habitataren zaintzan dauden arazoetako bati neurriak hartzeko da, Kantauriar Mendilerroko haginen aldakortasun genetikoaren desagerpenari, hain zuzen ere. Ekintza honekin, habitataren etorkizuna hobetu nahi da.

D1 - Proiektuak 9580* habitatean izandako ondorioen segimendua

D1 ekintza kide guztiek egin behar dute, proiektuko kontserbazio-ekintzen ondorioz 9580* habitatean egon litezkeen ondorioak ebaluatzeko.

Beharrezkoa da, hortaz, leheneratze-jarduerek zer nolako eraginkortasuna izan duten balioesteko eta horien arabera erabakiak hartzeko, neurriak aldatuz edo neurri berriak ezarriz.

D2 - Proiektuaren ondorio sozioekonomikoen segimendua

Proiektuen helburuetan arazo sozioekonomikoak zuzenean aztertu ez badira ere, gizarte-eragile eta indar ekonomikoak lan egiten duten edo horiek baldintzatzen dituzten elementuen inguruan egiten dira ekintzak.

Europan, “naturalak” deritzen ekosistema horiek “sozioekosistemak” dira berez. Horiek horrela, oso garrantzitsua da osagai horietan egon litezkeen ondorioak ebaluatzea, lan egin den elementu eta habitatetan epe luzera –proiektu jakin batek iraun dezakeen denboraz haratago– zer nolako zaintza-lanak eta bilakaera egin eta egongo den jakiteko.

D3 - Ekosistemetako zerbitzuen segimendua

Proiektuaren ondorioetako bat izan liteke ekosistemek ematen dituzten zerbitzuak berrezartzea, alegia, gizakiaren ongizatea sustatzen duten ondasunak eta zerbitzuak, helburu bezala esplizituki adierazten ez bada ere.

Habitatak eraberritzerakoan, zaintzerakoan eta berrezartzerakoan ekozerbitzu jakin batzuk areagotu beharko lirateke, neurri handi edo txikian.

D4 - LIFE adierazle espezifikoen segimendua eta nondik norakoak

LIFE proiektu guztietan prestatu eta bete behar da segimendu-adierazleen taula bat (Monitoring Indicators). Horrela, proiektu jakin batek, eta LIFE Programak orokorrean, nolako emaitzak lortu dituen ebaluatu ahal izango du Europako Batzordeak.

E1 - Sentsibilizazioa eta emaitzak zabaltzea

Ekintza honen bidez, baliabideak ipiniko dira proiektuko jarduerak are gehiago zabaltzeko eta biztanleak hagin basoak zaintzea zer nolako garrantzitsua den konturatu ahal izateko.

Komunikatzeko moduak argiak eta laburrak izan behar dira, eta ahalik eta jende gehienak jakin behar du zein garrantzitsua den Batasuneko interes diren habitatak kontserbatzea. Era berean, EBan habitata zaintzeko zer nolako baliabideak dauden ezagutarazi behar dira.

E2 - Emaitzak eta ikasitakoak zabaldu eta errepikatzeko estrategia Sareak beste proiektu batzuekin

Proiektuaren emaitzak maila nazionalean nahiz nazioartean zabaltzeko eta errepikatzeko estrategiak ezartzeko da ekintza hau, baita aurrez egin diren Europar Batasuneko proiektuen ondorioak barne hartzeko ere.

F - Proiektuaren koordinazioa, kudeaketa eta segimendua

Proiektuan egin behar diren koordinazio-, kudeaketa- eta segimendu-lan guztiak barne hartzen dira ekintza hauetan, baita administrazioarekin eta finantzarekin zerikusia dutenak ere, beharrezkoak izaki proiektua behar bezala aurrera emana ahal izateko. Proiektuaren segimendua egiteko txostenak idaztea eta kanpoko finantza kontu-ikuskaritza ere sartzen dira hemen.