LIFE BACCATA eta Sardinia artean baso habitaten kontserbazioari buruzko networking seminarioa
07-09-2021
LIFE BACCATA proiektuak Kantauriar Mendilerroko 15 KBE eremutan 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzea du xede, habitataren kontserbazio-egoeraren adierazleen gainean jardunez: okupazio-eremua, egitura eta funtzioak eta etorkizuneko ikuspegiak. Proiektuak modu asebetegarrian gauzatu du kontserbazio eta berrezarpenerako bere estrategia, Europar Batasuneko beste eragile eta erakunde batzuengan interes handia sortuz, non haginez hornitutako basoak paisaiaren elementu berezietako bat baitira. Hala, Sardinian (Italia) adibidez, duela zenbait hamarkada basoaren kudeaketa iraunkor bat egiten da baso habitaten kontserbazioa bermatzeko xedez.
Modu horretan, joan den uztailaren 6an LIFE BACCATA eta Sardiniako (Italia) erakundeen artean baso habitaten kontserbazioari buruzko networking seminarioa egin zen, habitat horiek epe labur eta ertainera kudeatzeko modua jorratuz, horien kontserbazio-egoera hobetze aldera. Seminarioa baliagarri izan da LIFE BACCATA proiektuko bazkideek (IBADER, Gaztela eta Leongo Junta, CESEFOR, HAZI eta TRAGSA) berrezartzeko egikaritutako esku-hartzeak trukatzeko sistema gisa, eta Iberiar Penintsula iparraldeko hagin multzoen kontserbazioari dagokionez sortutako ezagutza garrantzitsua Enrico Salaris ordezkari duen Sardiniako Eskualdeko Baso Agentziarekin (FoReSTAS) eta Gianluigi Bacchetta ordezkari duen Centro Conservazione Biodiversitá de la Universitá degli Studi di Cagliari Zentroarekin trukatzeko. Seminarioari esker, aldi berean, LIFE BACCATA proiektuko emaitzak beste organismo nazional nahiz nazioarteko batzuei helarazi zaizkie eta, horrek, beste lurralde eta egoera batzuetan aplikatzea dakar eta, horrenbestez, proiektua errepikatzeko aukerak areagotzen lagundu du.
Seminarioan Espainiako eta Portugaleko Natura 2000 arloan eta basoaren kudeaketan eskumena duten administrazioetako 28 kidek, Sardiniako (Italia) gobernuko erakunde ezberdinetako kideek eta ingurumen arloko GBE erakundeek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, ingurumen arloko aholkularitzek eta tokiko erakundek parte hartu dute. LIFE BACCATA proiektuko taldea oso pozik geratu da partaidetzarekin. Ekitaldian arloan inplikazio handia duten entzuleak batu dela uste dugu, Sardiniatik etorritako hizlarien kalitatea eta horiek aurkezteko gaiaren interes handia kontuan izanik.