Eremua

IRAUPENA



2016 - 2020

 

EREMU GEOGRAFIKOA



“LIFE15 nat/es/000790, LIFE baccata, Kantauriar Mendilerroko Taxus baccata mediterranear basoak (9580*) zaintzen eta leheneratzen” izeneko proiektuan hagin basoak aztertuko dira, edo hagina ere badagoen beste zuhaitz-multzo batzuk, Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarean barne hartzen diren hamabost lekutan:
 
BABESTUTAKO GUNE MOTA KODEA IZENA PROBINTZIA
ZEC Y ZEPA ES0000210 ALTO SIL LEÓN
ZEC ES1120001 ANCARES - COUREL LUGO
ZEC Y ZEPA ES4120030 MONTES OBARENES BURGOS
ZEC ES4120049 BOSQUES DEL VALLE DE MENA BURGOS
ZEC Y ZEPA ES4130003 PICOS DE EUROPA EN CASTILLA Y LEÓN LEÓN
ZEC Y ZEPA ES4130010 SIERRA DE LOS ANCARES LEÓN
ZEC Y ZEPA ES4140011 FUENTES CARRIONAS Y FUENTE COBRE-MONTAÑA PALENTINA PALENTZIA
ZEC ES2120011 ARALAR GIPUZKOA
ZEC Y ZEPA ES0000003 PICOS DE EUROPA LEÓN
ZEC ES2120006 PAGOETA GIPUZKOA
ZEC Y ZEPA ES4130035 VALLE DE SAN EMILIANO LEÓN
ZEC ES4130037 HOCES DE VEGACERVERA LEÓN
ZEC ES4130050 MONTAÑA CENTRAL DE LEÓN LEÓN
ZEPA ES0000364 OMAÑA LEÓN
ZEC ES4120090 EMBALSE DEL EBRO-MONTE HIJEDO BURGOS
ZEC ES4130149 OMAÑA LEÓN

Ancares-Courel Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) tamaina handiko hagin ugari daude, pago eta haritz artean, balio ekologiko izugarria duten guneetan, adibidez, “Devesa de Rogueira” delakoan, “Serra do Courel” mendilerroan, (Vizcay González, M.A., 2012) eta Pedrafita do Cebreiro ondoko hainbat menditan, besteak beste.

LIFE proiektuan barne hartzen diren eta Gaztela eta Leongo eskualdean dauden KBEetan, haginak multzo txikitan daude; batzuetan, hala ere, “hagin baso” ere dei genitzakeen unadetan aurkitzen dira, Kantauriar Mendilerroko hainbat gunetatik sakabanatuta, batik bat haritz eta/edo pago baso artean, edo azaleratze-gune harritsuetan; azken horiek dira abeltzaintzaren presioa eta, batik bat, suteak jasan eta biziraun dutenak. Kopuru garrantzitsuak daude, besteak beste, Tosandeko hagin basoan (Palentzia), Fuentes Carrionas eta Fuente de Cobre KBEan (Palentziako Mendiak) eta Leongo Goi Sil eremuan.

Gipuzkoako KBEetan (Aralar eta Pagoeta) haginak izan ere badira, pago artean bereziki.