Hagina, kultur eta etnografia balio handiko zuhaitza

Haginaren kultura oso zabala da eta zuhaitz horrekin bizi izan diren ia herri guztientzat zuhaitz sakratua izan da. Tradizio eta mito ugari dago haren inguruan, eta haginaren kultura bereziki errotuta dago gaur egun. Ondare inmaterialerako aberastasun eta dibertsitate izugarriko ekarpena.

Haren izaera iraunkorraren, bizi-luzetasun harrigarriaren eta toxikotasunaren ondorioz, betiereko heriotza eta bizitzaren ikur izatearen kontraesanean kokatu da. Hala, lurralde ezberdinetan errotutako erritu, sinesmen eta elezaharretan barneratu da.
 

Haginaren presentzia antzinako literaturan

Gizakiak landareak erabili izan ditu jardun ugaritan (elikaduran, jantzietan, sendaketarako, etab.) eta, hain justu, erregistro historiko antzinakoenak utzi dituen jardueretako bat da. Antzinakoetako bat Mesopotamian du jatorria. Bertan, Babiloniako Marduk-Apal-Iddina II erregeak (Potts 1997), kristo aurreko VIII. mendean asiriar taulatxo batean Erregearen lorategietan landatutako 60 landareren izen baino gehiago zerrendatu zituen (akadieraz). Handik mende batzuetara, Aristoteles filosofoak [kristo aurreko 384-322], kristo aurreko IV. mendean idatzi bilduma bat osatu zuen. Bertan landareen sailkapen espezifiko bat egin zuen, horien forma, bizialdi eta habitatean oinarrituta.
 

Hagina Grezia klasikoan

 
Literaturan haginaren presentzia botanikan egindako idatzizko lehendabiziko ekarpenak bezain zaharra da ia. Eta, hain zuzen, Grezia klasikoan, Aristoteles beraren ikasle batek, Teofrasto Eresokoak [kristo aurreko 372-287], idazketa historikoko haginaren lehendabiziko aipamena egin zuen, Landareen historia (De historia plantarum latinez, Περὶ φυτικῶν ἱστοριῶν α'-θ' grezieraz) obran.

Egile batzuek interpretatu izan dutenez, are, hagina askoz lehenago aipatu zuen Euripides poeta greziarrak [kristo aurreko 484-406], “Bakanteak” izeneko lanean; haatik, iritzi hori ez dute partekatzen beste filologo batzuek eta gaur egun hipotesi hori baztertua izan da. Nahasmena hagina izendatzeko erabilitako grezierazko hitzak (táxos, smîlos, mílos) aztertzean egiten den interpretaziotik dator. Teofrastok mílos izenarekin aipatu zuen hagina, hitz horrek badu nolabaiteko antzekotasuna Euripidesek aipatzen duen mílaki hitzarekin. Horrenbestez, Tovarrek (1955) interpretatzen du Euripides haginaz ari dela hitz egiten eta, horrenbestez, espezieari egindako idatzizko erreferentzia uste baino mende bat atzerago egin zen. Iritzi hori ez dute beste egile batzuek partekatzen (García Gual & de Cuenca 1979, Fernández Galiano 1991). Horien ustez Euripidesen mílaki (smílakihitzaren forma atikoa) hitzarekin endalarrari egiten zaio erreferentzia (egungo botanikan, Smilax generoan sartzen dena). Zentzu horretan, Teofrastok berak endarlarra aipatzeko Smílax (Hort 1916, Díaz-Regañón 1988) erabiltzen du, haginetik bereiziz (mílos) inolako zalantzarik gabe.

Edozein kasutan, Teofrastok sarritan aipatzen du hagina, basoko zuhaitz espezie bat dela adieraziz (ez da landatutako espezieen artean sartzen), hostoiraunkorra, mendialdeko eremuetakoak direnak baina haraneko eremuetan hazten direnak, loraldi eta fruitu-emate garaiak eta hazkuntza azkarrekoa dela adieraziz. Atal batean espeziearen inguruko deskribapen berariazkoa egiten du, tamaina, hostoak, egurra, azala, erroak, frutak, aldaera geografikoak, joera itzalzalea edo egurraren erabilerak adieraziz. Halaber, haginak duen toxikotasuna aipatzen du, adieraziz zaldiak haren hostoak janda hil egiten direla, hausnarkariak toleranteak diren bitartean.
 
Teofrasto Eresokoa - De Historia Plantarum (Περὶ φυτικῶν ἱστοριῶν α'-θ')
 
I. liburua 9,3
Zuhaitz hostoerorkorrak eta hostoiraunkorrak
“Zuhaitzak hosto iraunkorrekoak ala hosto erorkorrekoak dira. […] basa zuhaitzen artean, izei zuria, izeia, feniziar zedroa, hagina […]”
 
III. liburua 3,1
Mendialdeko eta lautadako zuhaitzak
“Honatx lautadan hazten diren mendialdeko zuhaitzak. […] ezpel arrunta, gurbitza, hagina, el feniziar zedroa […].”
 
III. liburua 3,3
Hosto iraunkorreko eta hosto erorkorreko basa zuhaitzak
“Haatik, basa zuhaitzen artean, hostoiraunkorrak dira lehen aipatuak: […] ezpel arrunta, gurbitza, hagina, feniziar zedroa […].”
 
III. liburua 4,4-6
Basa zuhaitz eta landatutako zuhaitz batzuetako fruituaren umotze prozesua
“Ahuntzadarrak garia segatzen denean ematen ditu fruituak gutxi gorabehera[…] izeiak eta haginak solstizioa baino apur bat lehenago loratzen dira. Biek izar-multzoaren sarreraren ondorik ematen dituzte fruituak […] Huntza, sabina, izeia eta gurbitzak ere berandu ematen dituzten fruituak. Baina Arkadiako biztanleek dioten moduan, badira fruituak horiek baina are beranduago ematen dituztenak eta ia horien erdia baino gehiago basaerramuak, zedro usaintsua eta hagina dira”
 
III. liburua 6,1
Hazkuntza azkarreko eta hazkuntza moteleko zuhaitzak
“Badira hazkuntza azkarrekoak diren zuhaitzak, eta hazkuntza moteleko beste batzuk. Hazkuntza azkarrekoak dira uraren alboan errotuta daudenak […]. Azkarren hazten direnak dira hagina, gereziondoa […]”.
 
III. liburua 10,2
Haginaren deskribapena
“Haginak ere espezie bakarra du. Zuzen hazten da, erraz, eta izen bate antzekoa da, baina ez da hura bezain garaia eta askoz ere adarkatuagoa da. Hostoa ere izeiaren antzekoa du, baina lau eta leunagoa. Arkadiako barietateko egurra beltza edo gorria da, baina Ida Mendikoak hori kolore dirdiratsua du eta ipuru oxizedroaren antzekoa. Hori dela eta, diotenez, merkatariek iruzur egiten dute zuhaixka horren egurra izango balitz bezala salduz, azala kentzen zaionean bihotza geratzen baita soilik. Haren azala ere ipuru oxizedroaren azalaren antzekoa da, lazturan eta kolorean. Baina sustraiak txikiak, meheak eta azalekoak ditu. Zuhaitz hori urria da Ida mendian, baina Mazedonia eta Arkadian ugaria da. Fruitu luzanga ematen du, indaba baino apur bat handiagoa, zeina gorria eta garbia baita: diotenez, zaldiek haren hostoak jaten badituzte hil egiten dira, hausnarkariek kalterik izaten ez duten bitartean. Badira haren fruitua jaten duten gizonak, gozoa eta kaltegabea dena”.
 
IV. liburua 1,3
Zuhaitz bakoitzak garatzeko bere leku egokia du
“Hagina, marela eta efedra asko atsegin dituzte leku itzaltsuetan”
 
V. liburua 7,6
Beste zuhaitz batzuen hainbat adibide
“[…] Hagina komoda, kaxeta eta antzekoekin lotzen diren lan apaingarrietarako erabiltzen da”
 
Egile batzuek iritzi neutro bat hartu dute, esate baterako, Filholen (1999) arabera, obra horien itzulpena nekeza da, beraz grezierazko hitza mantentzen du espezie botaniko jakin baten alde egin gabe. Argi geratzen dena da bi hitzek antzekotasun fonetiko handia dutela, latinez erabiltzen jarraituko direla grezieraz idazten duten egileak aipatzeko garaian (Prioreschi 1996).
 

Hagina Erromatar Inperioan


Erromatar Inperioan zehar haginari egindako lehendabiziko erreferentzietako bat espezieak dituen propietate toxikoak azpimarratzeko eta populazioak horiek nola erabiltzen dituen nabarmentzeko da. Ekarpen hori Gaio Julio Zesarrek, [kristo aurreko 100 - kristo aurreko 44], Julio Zesar modura ezagutzen zenak, egin zuen, buruzagi militar eta politiko erromatar garrantzitsua, Erromako Errepublikaren garai berantiarrenean biziarteko diktadore izendatu zutena. Haatik, izendapen horren aurretik Julio Zesar Galiako probintziako kontsulorde izan zen. Bertan guda kutsuko politika gauzatu zuen erromatarren okupazioaren aurka agertzen diren herrien kontra, berak Galietako Gerra (De Bello Gallico latinez) bere liburuan bertan islatu zuen bezala. Liburua hirugarren pertsonan dago idatzia eta bertan kristo aurreko 58-50 bitartean izandako borroka eta jazoerak deskribatzen dira.

Guda kutsuko eszenario horretan, Julio Zesarrek pasarte batean aipatzen du eburoiak, Galietako iparraldean bizi zen tribua (gaur egun Belgika ekialdeak, Holanda hegoaldeak eta Alemania mendebaldeak hartzen duten eremua, Mosa eta Rin ibaien artean, funtsean), haginaren zukua erabiltzen zuela beren buruaz beste egiteko beren burua ejertzito inbaditzailearen aurrean amore ematera derrigortuta ikusten zutenean. Horretarako, kontatzen duenez, eburoi tribuko erregeetako batek, Cativolcok, bere buruaz beste egin zuen edabe toxiko batekin, izan ere, ezinezkoa zen etsaiari aurre egiten jarraitzea, eta ihes egiteak ere ez zuen berme handirik eskaintzen, eburoien beste erregeak, Ambiorixek, ihes egin ondotik. Interesgarria da nola nabarmentzen duen Julio Zesarrek herri hauentzat haginarekin egindako pozoi hori izatea zein erraza zen, Galian eta Germanian espezie hori oso oparoa baitzen.
 
Julio Cesar – Galietako Gerra (De Bello Gallico)
 
I. liburua 9,3
VI, XXXI
“Cativolcok, eburoien herrialdearen erdiko erregeak, Ambiorixen konplizeak, zahartzaroak etsituta, gudaren eta ihesaren akidurak jasan ezinik, edabea egin zuen Ambiorix gorrotatuz, haginaren zukuarekin ito zen, ugaria baita zuhaitz hura Galian eta Germanian”.
Eburoiei egindako erreferentziak garrantzia bikoitza du haginaren kasuan. Egile askorekin bat etorriz (Albertos Firmat 1972, 1975), “eburo-” erroa erromatarren aurreko hizkuntzetatik dator, eta haren esanahia “hagin” da. Modu horretan, “eburoiak” jentilizioak hagin asko dagoen lekuari egiten dio erreferentzia, lurralde horretan bizi direnak horrela izendatzeko bezain paisaia-elementu esanguratsua izateraino bederen. Agian, are, eratorpen etimologiko horrek lotura handia izango du Julio Zesarrek kontatutako gertakizunarekin. Horrela, tribu horren izena haginarekin egindako pozoiaren erabilera tradizionalaren ondorioz ipiniko zen. Modu berean, “eburo-” erroa duen toponimia Europako historian zehar aurkitu izan da. Hala, (Toorians 2000) Britainia Handian (Eburakon, gaur egun York), Frantzian (Ebriaco, gaur egun Ivry-la-Bataille; Evriacum, gaur egun Ivry-le-Temple; Eburobriga, gaur egun Avrolles), Portugalen (Ebora, gaur egun Évora; Eburobrittium, gaur egun Óbidos, Eburobriga, gaur egun Évora de Alcobaça) edo Espainian (Ebureinius, gaur egun Berzocana) aipa daiteke, eta leku horiei “hagin leku” esanahia esleitzen zaie.

Estrabon [kristo aurreko 63 kristo ondorengo 19], geografo eta historialari greziarra izan zen, eta baita bidaiari handia ere. Hala, Bake Erromatarra aprobetxatuz, Erromatar Inperioan zehar ezagutzen zen munduko zati handi batean ibili zen. Estrabon, funtsean, Geografia (grezieraz Γεωγραφικά [Geōgraphiká], latinez Geographica), obrari esker da ezagun, grezieraz idatzi zuena. Lan horretan herri kantauriarrek Erromatar Inperioaren konkistaren aurrean erakutsi zuten erresistentzia jaso zuen, porrot eginez gero eurentzat erabiltzen zuten pozoi hilkor bat eraman ohi zutela adieraziz. Berriki egile batzuek pozoi hori haginarekin egiten zela interpretatu badute ere (Peralta 2000, Álvarez-Lario & Álvarez-Roy 2017), deskribatzen diren propietate toxikoekin bat etorriz, klasikoki hipotesi hori ez da horren ohikoa izan, izan ere, landarearen deskribapen botanikoak ez du haginarekin inolako antzekotasunik. Hala, egile gehienek (Cortés 1835, Jones 1949) uste zutenez, Estrabonek aipatzen zuen landarea apiazeo bat izango zen, ziurrenik uretako astaperrexila.
 
Estrabon – Geografia (Γεωγραφικά)
 
III. liburua, 4.18
Kantauriarrei buruz
“Halaber, usadio iberikoa da pozoi bat eskura izatearen ohitura. Pozoi hori haiek egiten dute ia perrexilaren berdina den belar batekin, usainik ez duena, ustekabeko edozein jazoera ematen denerako prest izateko; era berean, usadio iberikoa da beren bizitzak itzaltzen direnen alde, haiengatik hiltzeraino ere bai”
Caius Plinio Secundus [23-79], “Plinio Zaharra” ezizenez ezagun, idazle, zientzialari, naturalista eta militar latindarra izan zen, fenomeno natural, etnografiko eta geografikoei buruzko ikerketak egin zituen, bere Naturalis historia (Historia Naturala) lanean jasotzen dituenak, Behe Erdi Arora arte entziklopedia modelo modura erabili zena (Langlow 2000, Rackham 1960). Pliniok latinez idatzitako lan horretan jadanik taxus izenarekin izendatzen du hagina, nahiz eta espeziearen grezierazko izena ere adierazi (milax), Quintus Sextius [kristo aurreko 70 – 50] aipatzen duenean, pitagoriko eta estoikoen eskoletako alderdiak uztartzen zituen filosofia eskola bat sortu zuen erromatar filosofoa (Di Paola 2014). Haatik, Pliniok izen hori bera erabiltzen du (milax) endarlarra aipatzean, nahiz eta azken horri erreferentzia egiteko aspera milax izen luzeagoa erabili (Blánquez Fraile 1960). Beraz, Teofrasto eta Euripidesen artean gertatzen zen grezierazko bi hitzen arteko nahasketa desagertu egiten da.
 
Plinio – Historia Naturala (Naturalis historia)
 
XVI. liburua, XX, 50
Basa zuhaitzen izaera: koniferoei buruz
“Gainera, barietate bakar bat ez alboratzeko, zuhaitz horren itxura du haginak, berde leuna tonalitatean eta forma dotorekoa, itxura itzaltsu eta izugarriaz; ez du izerdirik, eta mota guztian baiak dituen zuhaitz bakarra da. Hagin arraren fruitua kaltegarria da; berez, haren baiek, bereziki Espainian, pozoi hilkorra dute; are, jakina denez, Frantzian haren egurrarekin egindako bidaiarientzako ardo botilek heriotza eragiten dute. Quintus Sextiusek dioenez, zuhaitz horren grezierazko izena milax da, eta Arkadian haren pozoia hain dela aktiboa ezen hagin baten azpian lo egin edo jatordua egitera joaten jendea hil egiten baita. Pertsona batzuek diotenez, pozoiei horregatik esaten zaie 'taxiko', gaur egun 'toxiko’ ahoskatzen duguna, 'geziak pozoitzeko erabiliak' esan nahi duena. Halaber, esan denez, hagina kaltegabea da zuhaitzean bertan kobrezko iltze bat iltzatzen baldin bada.
Pliniok haginaren deskribapena jasotzen du basa zuhaitzei buruzko atalean, koniferoen barnean, espezieak duen ahalmen toxikoa bereziki azpimarratuz. Eta, haginaren ezaugarri horri buruzko berritasun bat gaineratzen du, hain justu, “toxiko” hitzaren etimologiari buruzko erreferentzia bat, “taxikotik” datorrela adieraziz, hau da, haginetik, eta “geziak pozoitzeko erabiliak” esan nahi duena. Berez, egile askok (André 1985) hipotesi hori berretsi dute, grezierazko toxon (arku) hitza arkuaren eta haginarekin bustitako geziaren arteko harremanarekin lotuz.

Tiberio Cacio Asconio Silio Italico [25 - 101], ‘Silio Italico’ izenez ezagunagoa, politiko eta poeta epiko latindarra izan zen. Haren lan ezagunenean, Punica izenekoan, poema luze modura kontatzen du Bigarren Guda Punikoa, bi mende lehenago Erroma eta Kartagoren artean lehiatua. Iberiar Penintsulako herriak deskribatzean, Silio Italicok kantabriarrak herri porrokatu eta borrokalari modura irudikatzen ditu, beren lurraldea jo eta ke babesten dutenak, eta herritarrak gudako zereginetan aritzea eragozten duen adin batera iristen direnean, beren biziari amaiera ematen diote haginarekin pozoituz.
 
Silio Italico – Punica
 
III. liburua, 326-331
“Kantabriarra, hotzaren, beroaren eta gosearen aurrean garaiezina, beste inor baino trebeagoa da lan mota guztietan. Bere herriarekiko maitasun miragarria! Zahartzaroaren adin moldakaitza erasaten hasten zaionean, amaiera ematen die bere urteei, dagoeneko gerrarako ahalmenik gabe, haginarekin pozoituz. Harentzat ezinezkoa da gerra gabe bizitzea, izan ere, haren bizitzaren zentzu osoa harako armetan ipintzen du, bakerako bizitzea zigor modura ikusiz”
Antzeko egoera deskribatzen du Lucio Anneo Florok [74-130], Adriano enperadorearen [117-138] agintaldian zeharreko historialari erromatarra, Floro izenarekin ezaguna, erromatarrek iberiar penintsula okupatu zutenean gerra kantabriarren iturri nagusietako bat izan zen hura. Erromatarren balentrien bilduma (latinez Epitome rerum Romanarum) lanean deskribatzen duenez, gudari kantabriarrek nahiago zuten beren buruaz beste egin esklabotasunean bizi baino. Beraz, borroka galdu egin zezaketela hautematen zutenean, beren buruaz beste egiteko hautatutako metodoen artean, haginaren haziekin egindako edabeen bidez pozoitzea zen gehien erabiltzen zutenetako bat (González Echegaray 1999, Peralta 2000). Flororen deskribapen hori Hispanian garai erromatarrean erabilitako metodo taktiko eta eragiketa militarren azalpenaren testuinguruan egiten da, Medulio Mendia izeneko leku batean kokatuz, egileentzat egiazko enigma suposatuko duen lerroalde batean, izan ere, Aro Modernotik mendi hori iberiar iparraldean lekutzen saiatu dira, nahiz eta horren inguruan adostasunik ez egon, ezta taxuz erkatutako hipotesirik ere (Tuñón eta Quirós 1858, 1890; Díaz Jiménez 1885, Menéndez Pidal 1897, Risco 1952, Labrada 1804, González Echegaray 1986, Fernández Vázquez & Fernández Vázquez 1997). Hortaz, kokapen hori ñabardura sasi mitologiakoak hartu dituen nolabaiteko ikono bilakatu da.
 
Floro – Erromatarren balentrien bilduma (Epitome rerum Romanarum)
 
IV. liburua, XII. kapitulua
Hispaniako eragiketa militarrei buruz
“Medulio mendian erromatarrek inguratuta, haien inguruan hamabost mila urratseko erradioko zulo sakon bat ireki zutenak, eta norabide guztietatik erasoak jasoz, barbaroek, muturreneko egoerara eramanak, beren heriotza aurreratu egin zuten jatordu batean sua, ezpata eta hagin izeneko zuhaitz batetik atera ohi zuten pozoia erabiliz, hala herri hartako herritar gehienak atarian zain zuten esklabotasunetik askatuz”.
Pedanio Dioscorides Anazarbeo [40 - 90] antzinako Greziako mediku, farmakologo eta botanikoa izan zen, medikuntzan Erroman jardun zuena, Neron enperadorearen [37 - 68] garaian. Zirujau militar modura aritu zen erromatarren ejertzitoan. Hori dela eta, ezagutzen zen mundu osoan barna bidaiatu ahal izan zuen sendatzeko substantzien bila (Borzelleca 2001). Haren lan nagusian, 5 liburukiz osatu eta grezieraz idatzi zuen “Medikuntzako Materiari buruz” izenekoan, 600 sendabelar baino gehiagoren deskribapena jaso zuen, horien artean hagina. Dioscoridesek hagina aipatzean grezieraz ezagunak ziren izenak aipatzen ditu, hots, Smylace, Smilax edo Thymo. Haatik, Pliniok bezalaxe, espeziearen grezierazko eta latinezko izenak barneratzen ditu. Hala, adierazten duenez, latinezko forman erabilitako izena taxo da.

“Medikuntzako Materiari buruz” gaztelaniara itzulia izan zen XVI mendean Lagunaren lanari esker (150), eta haren bidez irakurgai dugu hurrengo pasartea. Bertan, Pliniok egin zuenaren antzera, Europan hagina zein lekutan dagoen eta espeziearen morfologia deskribatu eta haren ahalmen toxikoa ditu aipagai, hala IV. liburuan (“sendaketarako materiari buruz”) nola VI. liburuan (“pozoi hilkorrei buruz”). Dioscoridesen postulatuak sarri-sarri baliatu ziren hurrengo mendeetako sendaketako tratatu ezberdinetan (López de Araújo 1725).
 
Dioscórides - Medikuntzako Materiari buruz (περί ύλης ιατρικής)
 
IV. liburua, LXXXI. kapitulua
Smylace izeneko zuhaitzari buruz
“Smylacea, latinezko Taxo izenekoen artekoa, izeiaren antzeko zuhaitz bat da, handitasunean zein hostoei begira. Italian eta Narbonan hazten da, Iberiaren alboan. Italian hazten denaren fruitua jaten duten txoritxoak ito egiten dira eta hura jaten duten gizonek beherakoa izaten dute. Narbonako hagina suhartasun itzelekoa da, hainbeste ezen larriki erasaten baititu haren itzalean lo egin edo esertzen direnak eta, are, sarritan hil egiten ditu. Haren historia idatzi nahi izan dut hemen, haietako bakoitza gorde dadin”.
 
VI. liburua, XII. kapitulua
Smilaxari buruz
“Arrunki Smilax izendatutako zuhaitzak, zenbaitek Thymo izendatua, nahiz latinez Taxo, edanez gero hoztasun handia barreiatzen du gorputz osoan zehar, ito egiten du eta heriotza eragin oso bizkor. Eragozpen horiek astaperrexilaren erremedio berdinak eskatzen dituzte”.
 
Galeno Pergamokoa [129-216] Greziako mediku, zirujau eta filosofoa izan zen Erromatar Inperioan (Brain 1986). Haren lanak, Dioscoridesenak bezala, grezieraz idatziak ziren eta erdi aroko Europara mundu arabiarreko itzulpenei esker iritsi ziren (Barquero 2007). Horien artean nabarmentzen da IX. mendean Hunayn ibn Ishaq al-Ibadi [809-873] idazleak egindakoa, Al-Mutawakkil [821-861] kalifaren mediku ere izan zena eta, jakina, baita itzultzailea ere. Azpimarratu behar da garai horretan, medikuntza arabiarreko tratatuek Galenoren postulatuak babesten zituztela hein handi batean. Horren erakusgarri dira, besteak beste, Ibn Sina [980-1037] edo Ibn Wafid [998-1075]. Haatik, mende batzuk beranduago itzuli zen Galenoren lana latinera itzultzaile ezberdinen eskutik bertsio ezberdinetan. Horien artean, Kühnek (1826) egindakoa nabarmendu behar da. Bertan haginari buruz hitz egiten duen liburukia barneratzen du.

Haatik, Galenok ez zuen haginari buruz Dioscorides edo Teofrastok bezain beste hitz egin, eta propietate pozoitsuak dituela soilik adierazi zuen, baina espeziea morfologikoki edo ekologikoki deskribatu gabe, edo haren balizko erabilera terapeutikoak aipatu gabe, erreferentzia ugaritan hori ziurtatzen bada ere (Segura & Torres 2009, Blanco 2014).
 
Galeno Pergamokoa – Sendagai sinpleen ezaugarri eta izaerari buruz (Περὶ Κράσεως καὶ Δυνάμεως τῶν Ἁπλῶν Φαρμάκων)
 
XII. liburua, 127
Smilaceari buruz
“Smilax edo haginaren zuhaitzak ezaugarri pozoitsuak ditu”
 
Haginaren inguruko sinbolismoa
 
Aurreko ataletan ikusi izan den eran, Grezia eta Erroma klasikoan zehar, hagina, idatzitako lan ezberdinetan, basoko espezie modura barneratzen da, eta sekula ez landatutako espezie gisa. Haginak, zuhaitz sakratu eta totemiko modura, esanahi handia izan du penintsulako iparraldeko herri askotan eta jatorri zeltikoko aurrealde atlantiko guztian zehar, bereziki, Kantauriko Mendikateko zati handi batean, eta horri buruzko antzinako erreferentziak aurkitu dira idatzi kantabriar, asturiar edo baskoietan, eta haren inguruan ondarezko lotura harrigarri bat mantendu da.

Berriki Soriako Cabrejas mendilerroan dagoen aldaredun kastro bati buruzko ikerketa interesgarri batzuk erregistratu dira. Bertan, dolmenean idatzita ageri den moduan, bertako biztanleek jainkotasun zelta batekin lotutako Eburos gurtzen zuten (Sanz-Aragonés eta beste, 2015). Marcok (2013) aurkikuntza hori mundu zeltan funtsezkoak ziren baso eta zuhaitzekin lotzen du, horrenbestez, eburobize edo eburoiekin lotuak, haginaren Galiako herriak. Bere ikerketan, gainera, toponimia zeltako beste eratorpen konposatu batzuekin nolabaiteko loturak jasotzen ditu, esate baterako, eburocetón (hagin basoak) edo eburoialum (haginen arteko soilgunea). Are, askoz ere aurreragoko jatorrikoak dira Almazan de Graciak (2017) proposatutako hipotesiak, non haginaren antza duten adarren grabatuekin hornitutako kanpai formako irudi apaingarri eta zeramikak erakusten baititu, konnotazio sakratuak izan ditzaketenak. Halako grafiak ikergai dira gaur egun eta Gaztela eta Leoneko lurraldeko beste eremu batzuetan sakabanatuta ageri dira, esate baterako, Salamancako Frantziako Mendilerroan (Fernández eta beste, 2014).



1. irudia Hagin forma duen adaxkaren irudikapena zeramika numantziarrean. Almazan-Graciarena (2017), aldatua.

Erdi Arora arte hagina ez zen lorezaintzan erabilia izan. Mundu klasikoan haginak zuen ospe txarrak hura apaingarri modura ez erabili izana justifikatzen du, hala lorategi greziarretan nahiz erromatarretan. Horrez gain, hura erabiltzeko aldez aurretiko tradiziorik ere ez zegoen, izan ere, hagina ez zen erabilia izan Mesopotamiako Ilgora Emankorreko lehendabiziko lorategietan. Hagina, era berean, ez zen ageri Grezia eta Erromako lorategietan (eta, are, Europako goi Erdi Arokoetan). Horietako lehendabiziko lorategietan zedroak, pinuak, altzifreak edota mirtoak landatzen diren; hala, adibide batera, erliebe asirioetan agertzen dira (Biblian barne). Haginaren presentziarik eza hori paradoxikoa da, kontuan izanik Behe Erdi Arotik aurrera lorategietan agertzen hasi zela eta apaingarri modura haren erabilera ere orokortzen hasi zela, Europa kontinentalean gehien erabili ziren espezieetako bat izateraino, batez ere, haren baldintza, arrazoi klimatiko, balio estetiko eta ahalmen topiarioaren ondorioz.

Hagina heriotza espezie bat da, Hecate Jainkosarekin lotzen zena, bizidunen munduko ateak eta itzalen lurpeko munduetako ateak bereizten zituen jainkosa. Hagina hilezkortasunarekin lotzen da, heriotza trantsizio huts modura ulertzen duena (Bolen 2003). Oso antzinako erreferentziak aurkitzen dira eutanasiari eta suizidioari buruz idatzi kantabriar, asturiar eta baskoietan erromatar herriarekin izandako gatazketan zehar. López de Guereñu, 1984 in Cortés eta beste, 2000,: “baskoiek, gurutziltzatuak izan aurretik, beren porrotaren jakitun, narkotiko ugari irensten zituzten minik jasan gabe beren etsaien aurkako kantu eta irainen artean, ikuskizuna izu eta harridura handiz ikusten zutenak”, gauza bera gertatu zen gerra horietan bertan Leoneko mendietara ihes egitera behartutako asturiar eta kantabriarrekin (Teleno, Mampodre, Las Medulas). Bertan, goseak erasanda, emakume, haur zein adinekoek nahiago zuten haginaren sustraiarekin egindako edabea edan beren burua etsaien eskuetan utzi baino.

Herri horietako askotan sinesten zutenez “hagin baten azpian lo egiten zutenak hil egin edo gaixorik ipiniko ziren, haren itzala kaltegarritzat baitzuten”. Aitzitik, gaur egun ikus daitekeen moduan (batez ere, Kantauriar Mendikateko mendebaldeko eremu batzuetan), sinesmen batzuen arabera hagina tximistak eta ekaitzak aldentzen ditu, eta ahalmen hori zoritxarrera eta espiritu gaiztoetara ere hedatzen da oro har. Leoneko Aquilianoetan artzainek beren txabolak haginaren zuhaizpean eraikitzen zituzten.

Usadio errotu hori mendikate horretako isuri askotan hedatzen da eta etxeen sarreretan haginak landatzeko tradizio bitxia ekarri zuen, atean bertan, konnotazio mistiko oso antzinakoa duen babesaren propietate hori ez galtzeko.

Ponferradako (Leon) hiri-aldirietan haginen landaketa berezi bat aurki dezakegu. Martínez in Manso eta beste (2012) izenekoak landatutako 70 hagin baino gehiagoren basa jatorriari buruz, lorategietatik eratorritako apaingarrirako haginen artetik bereiziz, azterlan original bat egin zuen. Bere ikerketan ondorioztatu zuenez, lehendabizikoak Ponferradako aldirietako auzoetan landatu zituzten inguruetako mendietako herrietako natiboak ziren auzotarrek eurek. XX. mendearen erdialdera jaitsi zituzten eremu industrializatuetara beren diasporan zehar. Hots, lekualdaketa horretan, mendikateko landa eremuetako exodo errepikatu hartan, haietako askok “familia, izakin, urde eta baratzeko zatiak” berekin eramateaz gain, egileak “hagin migratzaile” izenarekin adierazitakoak jaitsi zituzten. Arbasoekiko konexioa berritzeko modu bat zen nolabait. Zuhaitz zaharrenak 80 urte inguru ditu, egindako datazioekin bat etorriz.

Tokiko biztanleek haginek hartutako eremuetan finkatutako erabilerak, eta eremu horietako ezaugarri diren espezieen (funtsean hagina, Taxus baccata) aprobetxamenduak eraketa horien izaera antzinakoa erakusten dute, eta lurraldeak ipinitako oztopoen aurrean gizakiaren egokitzapenaren lekuko izan dira. Taxus baccata espeziearen 9580* Mediterraneoko Basoak habitata mantentzen duten eremuan garatu izan diren erabilera tradizionalek ez dirudi haginen erabilerarekin gehiegi lotzen direnik. Ziurrenera, hori hagin eraketak urruneko eremutan kokatzen direlako da, landa-guneetatik urrun samar eta sarbide zaileko lekuetan.

Galiziako ekialdeko mendietako eremuan (Terras de Buron, Os Ancares, Pena Trevinca) gehien orokortu den haginaren erabileraren artean hostoetako adaxken erabilera da, negu gorrienetan behi aziendari emateko elikagai modura: urte haietan Galiziako ekialdeko mendialdea elur geruza mardulen azpian lurperatuta geratzen zen hainbat astez, eta bazkatzera irtetea ezinezkoa izaki, herrixketako biztanleek haginaren adar urri batzuk biltzen zituzten, eta hori zen beren behiek jasotzen zuten elikagai bakarra, bazkarako erabiltzen zituzten erreserba guztiak agortu ondoren. Leoneko mendietan ere erabilera tradizional hori jaso da, nahiz eta jakin azienda mota horrek kontsumitutako dosi asko pozoitsuak direla edo, bederen, abortu-eragileak.  Sekula ez zen urarekin ematen (Domingo “Pumarego” kom. perts.).

Galizian ezagutzen den beste erabilera espezifiko bat hagina etxeak eta palleiro (lastategiak) izenekoak egiteko airas (eras) izeneko eraikinak babesteko haize-babes modura ipintzea zen. Erabilera horiez gain, hagina (Taxus baccata) Galiziako ekialde eremuko biztanleen artean aski errespetatzen den zuhaitz espeziea da, funtsean bizi-luzetasun handikoa delako eta giza espeziearentzat toxikoa delako. Haginaren eta pertsonen arteko harremana luzea eta korapilatsua izan da. Horren ondorioz, haginak lorratz nabaria utzi du herri horietako eguneroko jarduneko alderdi askotan.


1. irudia: Galiziako ekialdeko mendialdean (argazkian, Piornedo, Cervantes, Lugo) haginari (argazkian, ezkerrera) emandako erabilera tradizional orokortuenetako bat haren hostoetako adaxkena da, negu gorrienetan behi aziendari emateko elikagai bakar modura.

Palacios del Silen (Leon), behiak haginaren adarrez ketzen zituzten kolikoak erasaten zienean. Pertza batean haginaren adarrak ipintzen zituzten txingarretan eta “bizkarraldean erratzarekin kolpeak” ematen zizkieten. Halaber, lurrin keak edo “lurrindatzeak” egiten ziren haginarekin, erramuarekin eta baratxuri “kordaren” lastoarekin. Aurrez aipatutako lurrin keak behin hotzeriaren aurka ere erabiltzen ziren. (Conecte, 2018).

Beste usadio bat, gaur egun oraindik herri ugaritan mantentzen dena, haginaren adarrak erlijiozko erritualetan erabiltzearena da, hala hileta eginkizunetan, batez ere azaroaren 1ean eta bezperan, nola beste jaiegun batzuetan, normalean ilargi aldi jakinekin lotuak. Hilen Eguna funtsezkoa da zuhaitz horrek mitologia zeltan duen garrantzia ulertzeko. Hala, azaroaren bata Samain eguna da, neguko solstizioarekin lotzen dena eta egutegi zeltarekin bat etorriz, haginarekin (Abella 1996, 2009).

Haginaren adarra Erramu Igandez bedeinkatutako adar modura, edo ermita, santuak edo erlijio prozesio arkuak apaintzeko erabiltzea oraindik indarrean den usadioa da Penintsulako iparraldeko zenbait herritan. Erabilera hori hain zegoen errotua ezen hainbat herritan, Chanosen kasu, Sanabrian (Zamora), haginari, hain zuzen, “ramo” esate baitzaio.


I2. irudia: Bierzoko etxe bateko atean ekaitzak eta zorigaitzak aldentzeko ipinitako adarraren xehetasuna. Argazkia: “A Morteira”


3. irudia: Haginaren adarra Compludoko hilerriko gurutzean (Leon). Xehetasun xume horrek lurraldeko landa eremuan oraindik herritar batzuek gordetzen duten arbasoen hileta tradizio errotu hori erakusten du. Argazkia: Isidro Canoniga.

Lurraldearekin lotutako mitologiari dagokionez, jarraian adibide esanguratsuenak aipatuko dira:
Burgoseko Trebiñu Konderrian, euskal lurretan txertatua, eta Gasteiz hiritik oso gertu, leitze berezi bat aurki daiteke. Leize horren erditik hagin zahar bat dago eskegita, zintzilik. Kutsu sinboliko handiko leku horri “Agineko Leize” izenarekin da ezagun eta badu harremana euskal mitologia oparoan inguruko beste adibide batzuekin.  Leku horretatik oso hurbil, era berean, urte asko dituzten zuhaitzez beteriko hagin multzo berezi bat dago, pagadi azpi-mediterranearrean txertatuak, “Arraldeko Haginadia”, Ihuda errekari zor zaion amildegi batean.

Haginari buruzko elezahar garrantzitsuenetako bat Bierzoko lurretatik dator, eta San Fructuosok hildako Rupianaren sugeari buruzkoa da. “Monteseko monasteriotik oso hurbil Santa Cruzeko ermita dago, eta hartako erretaulan suge ospetsua irudikatzen da. Ermitatik amildegia ikus daiteke eta han behean irekitzen da legendazko leizearen ahoa. Leize hartan bizi zen suge ezaguna, ermitako erretaularen gorenean irudikatua, non suge izugarriaren begia ikusten baita. Suge hura leize txiki batean bizi zen Oza ibaiaren ertzean, Rupianako harkaitzaren azpian, eta hain handia zen, ezen haren isatsa artean leizean zegoela bere burua ermitara inguratzen baitzen, gizaki eta animaliak irensten. San Fructuosok bere monje eta basailuak betiko askatu zituen Rupianako demonio horretatik. Horretarako, sugea haginaren eta apioaren zukuz oretutako gaztaina-irineko ogi handi batekin ase zuen, lo hartu zuen arte. Ondoren, ermitako erretaulan ikus daitekeen eran, sutan erretako gaztainondoaren egur zorrotz handi bat sartu zion begitik garuna kiskali zion arte” (Alonso, 1994).

Gainera, 1916an Mariano Roso de Lunak San Genadio aszetaren bizitza kontatzen duen liburu bat idatzi zuen. Bertan zenbaitetan San Fructuoso aipatzen du haren jarraitzaile modura, “sekulako bizitza, ondoren San Fructuosok imitatua, haginaren zurezko dadoena, Dadoko Andre Mariaren Kaperan gordetzen direnak”.
Euskal mitologia eta haginaren arteko harremana agertzen duen interes handieneko kontakizunetako bat Jose Migel Barandiaranen eskutik iritsi zaigu, Abella bidumagilea bitarteko, haginari eta haren inguruko kulturari buruzko bere argitalpen ezberdinetan ikus daitekeen eran:

“Mutrikuko marinel ugarik adiskide baten kontrako apustua egin zuten. Hark gauez Arno mendiaren tontorraren ertzean altxatzen den haginaren adar bat ekarri behar zuen. Berak baietz egiten zuen, zuloaren ahora igo eta han lehoi bat agertu zitzaion, zertan zebilen galdezka. Marinelak apustua azaldu zion, baina lehoiak erantzun zion ez ziola haginaren adarra mozten utziko, ezta herrira itzultzen ere, aurretik hiru egia esaten ez bazizkion. Marinelak horrela esan zion:
1. Eguzkia beroa da, baina beroago sua.
2. Ilargia argia da, baina argiago eguzkia.
3. Txakur handiak ikusi izan ditut, baina sekula ez zu bezain handiak.

Lehoiak haginaren adarra mozten utzi zion eta ondoren, marinela, Mutrikura itzuli zen”.

Lizarrustiko mendatean, pagadi baten oinetan izandako solasaldi batean, Life Baccata proiektuko A1 ekintzaren aitzakian egindako “Caracterización y diagnosis previa del Hábitat Prioritario ”Bosques mediterráneos de Taxus baccata (9580*) en Pagoeta y Aralar” dokumentuko egileei XIX. mendeko Ondorengotza Gerrekin lotutako istorio interesgarri bat kontatu zien:

“Tropa isabeldarrek zaldiz jarraitzen zutela ihesi zebilela, soldadu karlista bat etsi-etsian Aralarko putzi txiki baten parean gelditu zen. Haren ertzean hagin batzuk zeuden. Batere pentsatu gabe haginaren adar ugari moztu eta uretara bota zituen berriro ihesari emateko. Jazarpenean zetozen tropak hara iritzi zirenean, zaldiak ura edatera gelditu ziren putzuan eta handik gutxira hil egin ziren pozoituta eta soldaduak ihes egitea lortu zuen betiko”.
 
 

Gurtzarako haginak 

 
Ermita, hilerri eta garrantzi espiritualeko beste leku batzuetan haginak landatzeko tradizioak legatu kultural handia banatu du Kantauriar Mendikateko zati handi batean. Kokapenak kristau aurreko biztanleentzat sakratuak ziren lekuak izaten dira. Horixe gertatzen da Atlantikoko arku guztian. Bertan haginaren inguruan arbasoen lotura bera aurki daiteke, herri zeltentzat ikur sinboliko nagusi modura.

Ohikoa izan den eran, erlijio askotan, baina batez ere kristautasunaren hedapenean, hori kolonizatzaile berriek baliatu zuten usadio asko sinesmenera egokitzeko, sinkretismo modura. Eta hori haginaren adarra irudikatzen duten harrian tailatutako irudi apaingarri jakin batzuetatik isla daiteke, erromaniko aurreko garaietako tenpluetan, esate baterako, Lilloko San Migelen, Asturiaseko beste herrixka askotan bezalaxe.

Inolako zalantzarik gabe, Ingalaterrako erdialdeko eta hegoaldeko eremu jakin batzuek, Gales, Normandia eta Frantziako Bretainiarekin batera, elizako haginen multzo ikusgarri eta monumentalenetakoa eratzen dute (ikus adibidea hemen: https://www.ancient-yew.org). Zoritxarrez, Irlandako monumentu multzoa desagertuz joan zen (eta Ingalaterra bertako zenbait konderritan, Kenten kasu) lurralde horien arteko gerra krudeletan, izan ere, arerio inbaditzaileek zuhaitz horiek moztu egiten zituzten kaltetutako herri eta eskualdeek esanahi sinboliko handia galtzen zutelako (Hagueneder, 2007 McGeeney, 2013).

Europako eremu horietan eta Iberiako beste eremu batzuetan gertatu zenaren antzera (Ramil Rego eta beste 2008a,b) Iberiar Penintsulako iparraldean hagina apaingarri modura erabili izan da sarritan landa komunitateetako eguneroko jarduneko leku adierazgarrietan, adibidez, erlijio guneetan (elizak, hilerriak) eta baita erabilera publikoko lekuetan ere (plazak, iturriak, etab.). Horren ondorioz, gaur egun kokapen horietan zuhaitz oso handiak aurki daitezke, ziurrenera mende asko dituztenak. Horiek forma eta tamaina ikusgarriak ageri dituzte eta horien enborrak ere itzelak dira hutsune eta bular handikoak, ondare balio are handiagoa ematez.



4. irudia: 9580* habitataren ikuspegi orokorra Teixadal de Casaion, Pena Trevinca KBE (ES1130007).

Hagin handi horien ezaugarri berezien ondorioz erkidegoko araudi ezberdinetan babestu eta katalogatu dira. Galizian, interes handieneko haginak martxoaren 22ko 67/2007 Dekretuz (Galiziako Aldizkari Ofiziala, 74. zenbakia, 2007/04/17) onartutako Zuhaitz Berezien Galiziako Katalogoan (CGAS) jaso dira, haien osotasuna babesteko neurri espezifikoak ipintze aldera. CGAS katalogoan jasotzen diren hagin nabarmenen artean hauek aipa daitezke: Baldomir (Bergondo) eta Viladonellekoak (Neda) A Coruñan; Balmonte (Castro de Rei), Carballido (A Fonsagrada), Pasada (Baleira), Corneas (Baleira) eta Cereixidoak (Quiroga) Lugoko probintzian; edo Teixadal de Casaioko haginak, Ourenseko probintzian. Katalogo horretan sartzen ez badira ere, merezi du, era berean, elizako haginak ere aipatzea, adibidez, Vilamea (A Pontenova), Noceda (Folgoso do Courel), edo Fonfriakoak (Pedrafita do Cebreiro); eta baita jauretxe eta landa guneetan dauden zuhaitz apaingarriak, esate baterako, Pazo dos Tenreiro (Pontedeume, A Coruña), Pazo de Mariñan (Bergondo, A Coruña), Piornedo (Cervantes, Lugo), Vilalba (Vilalba, Lugo), Altide (Begonte, Lugo), Luxis (Castro de Rei, Lugo) edo La Unionekoak (Sarria, Lugo). Kasu horietan guztietan zuhaitz ikusgarriak dira. Horietako zenbait Galizia osoan gehien ikertu eta historian aztertu direnak dira, ezagunetakoak izateaz gain (Codorníu eta Stárico 1912; Areses 1952, 1953; Castro eta beste 1989; Rodríguez Dacal 2001; Rodríguez Dacal & Izco 2003; Casal Pita 2008; Olano 2004). Uste denez, mende ugariko zuhaitzak dira eta kokatzen diren jabetzari buruzko istorio luze bezain interesgarria azaleratzen dute.


5. irudia: Baldomirreko hagina (Bergondo, A Coruña), Zuhaitz Berezien Galiziako Katalogoan jasotzen dena.



6. irudia: Carballidoko hagina (A Fonsagrada, Lugo), Zuhaitz Berezien Galiziako Katalogoan jasotzen dena.

Asturiasen Monumentu Natural izendatu dituzte ondare, estetika, botanika edo sinbolismo aldetik balio handiena duten haginak, adibidez, Bermiegu (Quiros), Pastur (Illano) edo Lagoko (Allande) haginak. Haginak balio historiko handiko ingurune batean lekutzen direnean, eliza edo hilerri baten alboan, multzo hori Gune Historiko deklaratu izan da. Horixe gertatzen da Martul (Villanueva de Oscos), Rozadas (Boal), Cenero (Gijon) eta San Martin del Marreko (Villaviciosa) elizetan. Haatik, badira bi kontsiderazio horiek dituzten haginen adibide esanguratsuak. Hori da Salas (Salas) edo Santibanes de la Fuenteko (Aller) haginen kasua.

Euskadin, monumentuzko haginak Zuhaitz Berezi deklaratu dira. Horren adibide dira Pagoeta (Aia), Aginalde (Zeanuri), Aginarte (Zeanuri), Antoñana (Kanpezu) eta Izarrako haginak. Nafarroan, tamaina handieneko haginak ere Monumentu Natural deklaratu dira. Adibide batera, Otsaportillo (Ameskoabarrena), Auztegia (Otsagabia) eta Etxalarreko haginak.


7. irudia: San Cristobal de Valduezako hagina, Leon. Argazkia: Life Baccatako bazkideak.


8. irudia: Pueblo de Teixeira, Folgoso do Courel, Lugo, etxe alboetan hagin ugari dituztela. Argazkia: Life Baccatako bazkideak.
 
Berriki eman zaien erabilera
 
Hagina biztanleen artean aski errespetatzen den zuhaitz espeziea da, funtsean bizi-luzetasun handikoa delako eta giza espeziearentzat toxikoa delako. Hori dela eta, horietako asko apaingarri modura erabili izan dira landa komunitateetako eguneroko jarduneko leku adierazgarrietan, esate baterako, erlijio eremuetan (elizak, hilerriak), eta baita erabilera publikoko lekuetan ere (plazak, iturriak, etab.).

Tokiko biztanleek haginek hartutako eremuetan finkatutako erabilerak, eta eremu horiek aprobetxatzeko moduak eraketa horien izaera antzinakoa erakusten dute, eta lurraldeak ipinitako oztopoen aurrean gizakiaren egokitzapenaren lekuko izan dira.

Testuinguru historiko eta soziokulturalaren barnean, argi geratu da haginak gizakiarekin antzina-antzinako lotura bat duela, eta dagoeneko adierazi den moduan, Espainiako geografian barna asko dira haginak eskainitako baliabideei eman zaien erabilera une bakoitzeko premien arabera.

Artzain eta abeltzainek oso ondo dakite haginak zein erabilera eta propietate eskaintzen dituen, aziendarekin mendian ematen zituzten denboraldi luzeetan zehar eskuratutako ezagutza dela medio. Erabilera ohikoenen adibide modura aziendarentzat zuen ezaugarri abortu-eragilea aipatu behar da, eta haren egurra bastoi edo makilak egiteko erabiltzeko usadioa, eta baita ardietarako lepoko, ezkila-mihi edo zintzarriak egitekoa ere.

Ildo horretatik, antzinatik haginari eman zaion erabilera ohikoenetako bat haren egurrarekin lotzen da, iraunkortasun eta erresistentzia handiko zuhaitza dela aski ezagun baita. Hala, erreminta, tresna eta lanabesak egiteko erabili izan da hagina.

Adibidez, Penintsulan oso hedatua da egurra egiturazko elementu modura erabiltzeko joera, karga-habe edo mehelin modura kasu (Dehesa de Montejo, Palentzian; Gorbeiako Mendigunea Bizkaia eta Araba artean, non egiturazko astoari “agine” esaten baitzaio, etab.). Halaber, tornuak fabrikatzeko eta gurdi, orgetako ardatz, laborantzako gai eta, are, haragia mozteko kako eta oinarrietarako iraunkorrak izan behar duten piezak egiteko erabili izan da.

Eman zaion beste erabilera oso hedatu bat, eta ez Europako espeziearen kasuan bakarrik, Mexikoko espeziearen (Taxus globosa) kasuan ere jaso baita erabilera hori, itxitura eta mugarriztatzeak egiteko hesolen eraikuntza da.

Erabilera herrikoi modura, duela gutxira arte, sukalderako gaiak egiteko haginaren erabilera nabarmentzen da, sardexka edo koilarak egiteko adibidez.

Gaztela eta Leon nahiz Euskadin nabarmendu behar da haginaren egurra erlijio tailuak egiteko zein boloak, artilea hariztatzeko goruak, arotzaren eskuilak, garlopak eta, are, kriskitinak eta bestelako musika instrumentu batzuk (gaita eta arrabitak) eraikitzeko erabili izan dela. Horren hedatua ez bada ere, haginaren egurra arotzerian ere erabili izan dela jaso da, altzari eta oheak eraikitzeko.

Azpimarratu behar da Galizian ezagutzen den erabilera tradizional espezifikoenetako bat hagina haize-babes modura baliatzea dela Lugoko probintziako ipar mendebaldean, izan ere, bertan haginak etxeak eta airas (eras) izeneko eraikinak babesteko haize-babes modura ipintzen ziren.


9. irudia: Gurina egiteko haginaren egurrez egindako platera, “Plater ar” izenekoa, Omañako herri batean. Argazkia: Isabel González.

Bibliografía

Abella, I. 1996. La magia de los árboles. Ed. Integral. ISBN: 9788479011901.

Abella, I. 2009. La cultura del tejo. Ed. La editorial de Urueña. ISBN: 9788493687588.

Albertos Firmat, M. L. (1972). Nuevos antropónimos hispánicos. 66 pp. Emerita, 40: 287-318.

Albertos Firmat, M. L. (1975). Organizaciones suprafamiliares en la Hispania Antigua. 66 pp. Studia Toorians, L. (2000). Keltisch en Germaans in de Nederlanden: Taal in Nederland en in België gedurende de Late IJzertijd en de Romeinse periode. 156 p. Memories de la Société Belgie d’Études Celtiques. Bruselas.

Almazán de Gracia, A. (2017). "El tejo, árbol totémico desde el Paleolítico y en la Celtiberia". elige.soria.es.
Álvarez-Lario, B. & Álvarez-Roy, L. (2017). Aproximación a la enfermedad y muerte de los vadinienses en la Hispania Romana (siglos I-IV). Acta. Med. Hist. Adriat., 15 (1): 147-168.

André, J. (1985). Les noms de plantes dans la Rome antique. 332 pp. Les Belles Lettres. Paris.

Areses, R. (1952). El Tejo de Puentedeume (La Coruña). Montes, 47: 313-321.

Areses, R. (1953). Nuestros Parques y Jardines. Contribución al Conocimiento de las Plantas Exóticas Cultivadas en España. Galicia. Tomo I. Pontevedra. Escuela Especial de Ingenieros de Montes. Madrid.

Barquero, A. A. (2007). Plantas sanadoras: pasado, presente y futuro. Química Viva, 6 (2): 19-35.

Blanco, E. (2014). Taxus baccata L. En: Pardo de Santayana, M.; Morales, R.; Aceituno, L. & Molina, M. (Eds.): Inventario Español de los Conocimientos Tradicionales relativos a la Biodiversidad: 87-91. Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente. Madrid.

Blánquez Fraile, A. (1960). Diccionario latino-español. Ramón Sopena. Barcelona.

Bolen, J. S. (2003).Las diosas de la mujer madura: Arquetipos femeninos a partir de los cincuenta. 319 pp. Kairós. Barcelona.

Borzelleca, J. F. (2001). The Art, the Science, and the Seduction of Toxicology: an Evolutionary Development. En: Hayes, A W. (Ed.). Principles and methods of toxicology (4th edición): 1-22. Taylor & Francis. Philadelphia.

Brain, P. (1986). Galen on bloodletting: a study of the origins, development and validity of his opinions, with a translation of the three works. 189 pp. Cambridge University Press. New York.

Casal Pita, T. (2008). El tejo de Viladonelle. Revista de Neda, 11: 154-167.

Castro, M.; Freire, L. & Prunell, A. (1989). Guía das Árbores de Galicia. Montes e Fontes. Edicións Xerais de Galicia. Vigo.

Codorníu y Stárico, R. (1912). Hojas Forestales. Cuerpo Nacional de Ingenieros de Montes. Inspección de Repoblaciones Forestales y Piscícolas. Nº 16. Imprenta Alemana. Madrid.

Cortés y López, M. (1835). Diccionario Geográfico de la España Antigua, Taraconense, Bética y Lusitana, con la correspondencia de sus regiones, ciudades, montes, ríos, caminos, puertos e islas a las conocidas en nuestros días. Tomo I, que contienen el aparato dedicado a S. M. la Reina Gobernadora. 394 pp. Imprenta Real. Madrid.

Di Paola, O. (2014). The Philosophical Thought of the School of the Sextii. Epekeina, 4 (1-2): 327-339.

Díaz Jiménez, J. E. (1885). Compendio de las Hazañas Romanas. Escrito en latín por Lucio Anneo Floro. 273 pp. Luis Navarro. Madrid.

Díaz-Regañón López, J. Mª. (1988). Historia de las Plantas/Teofrasto. Biblioteca Clásica Gredos, 112. Editorial Gredos. Madrid.

Fernández Manso, A; Nespral, A; Martínez, C. (Ed.). 2012. Patrimonio Secreto. Ed. A Morteira. ISSN 2171-1216.

Fernández Galiano, M. (1991). Tragedias áticas y tebanas. 512 pp. Ed. Planeta. Barcelona.

Fernández P., Fernández, A., García, E., Rodríguez, J., Sánchez, E. & Vasco, F. 2015. Los matriarcados del tejo en la Sierra de Francia. Dinámica y ecología de las nuevas poblaciones conocidas en el Sistema Central. In Caritat, A. (ed.). Actas de las IV Jornadas Internacionales del Tejo. Gestión, conservación y cultura de les tejedas en los sistemes forestales mediterráneos: 29-40. Monestir de Poblet. 23-25 de octubre de 2014. Centre Tecnològic Forestal de Catalunya. Solsona

Fernández Vázquez, V. & Fernández Vázquez, L. (1997). Localización del Monte Medulio en la Sierra de la Lastra. Estudios Bercianos, 23: 122-128.

Filhol, E. (1999). Une personnification mythique de la naturele portrait des Ménades dans les Bacchantes d'Euripide. Euphrosyne, 27: 9-17

García Gual, C. & de Cuenca y Prado, L. A. (1979). Eurípides: Tragedias. Tomo III. Biblioteca Clásica Gredos. Madrid.

González Echegaray, J. (1986). Los cántabros. 277 pp. Ediciones de Librería Estvdio. Santander.

González Echegaray, J. (1999). Las guerras cántabras en las fuentes. En: Almagro Gorbea, M.; Blázquez Martínez, J. M.; Reddé, M.; González Echegaray, J.; Ramírez Sádaba, J. L. & Peralta Labrador, E. J. (Coords): Las guerras cántabras: 145-169. Fundación Marcelino Botín. Santander.

Hort, A. (1916). Theophrastus-Enquiry into Plants and Minor Works on Odours and Weather Signs. 1. Books I-V. 475 pp. Loeb Classical Library. Harvard University Press. London.

Jones, H. L. (1949). The Geography of Strabo. Vol II. The Loeb Classical Library. William Heinemann Ltd. Londres.

Kühn, C. G. (1826). Medicorum Graecorum Opera Quae Exstant. Volumen XII. Contiens Claudii Galeni T. XII. Prostat in Officina Libraria Car. Cnoblochii. Leipzig.

Labrada, J. L. (1804). Descripción económica del Reyno de Galicia. Imprenda de Don Lorenzo José Riesgo Montero. Ferrol.

Laguna, A. (1570). Pedacio Dioscorides Anazarbeo, acerca de la materia medicinal y de los venenos mortíferos. Mathias Gast. Salamanca.

Langlow, D. R. (2000). Medical Latin in the Roman Empire. 517 pp. Oxford Classical Monographs. Oxford University Press. Oxford.

López de Araujo y Ascárraga, B. (1725). Centinela Médico-Aristotélica contra scepticos. 448 pp. Madrid.
Marco Simón, F. (2013-14). "El teónimo Eburus y el tejo". Saldvie nº 13-14. Universidad de Zaragoza. Zaragoza.

Menéndez Pidal, J. (1897). Lena. En: Bellmunt, O. & Canella, F. (Eds.): Asturias. Tomo II: 283-331. Fototipia y Tipografía de Octavio Bellmunt. Gijón.

Olano Gurriarán, E. (2004). El tejo y el teixadal de Casaio. 189 pp. Deputación de Ourense. Ourense.

Peralta Labrador, E. (2000). Los cántabros antes de Roma. 326 pp. Real Academia de Historia. Publicaciones del Gabinete de Antigüedades. Bibliotheca Archaeologica Hispana 5. Madrid.

Potts, D.T. (1997). Mesopotamian Civilization. The material foundations. Athlone Publications in Egyptology and Ancient Near Eastern Studies. 366 pp. Cornell University Press. Ithaca.

Prioreschi, P. (1996). A History of Medicine – Volume III: Roman medicine. 822 pp. Horatius Press. Omaha.
Rackham, H. (1960). Pliny – Natural History, with an English Translation in Ten Volumes. Volume IV. Libri XII-XVI. 556 pp. Harvard University Press. Cambridge.

Ramil Rego, P.; Rodríguez Guitián, M.A.; Ferreiro da Costa, J.; Rubinos Román, M.; Gómez-Orellana, L.; de Nóvoa Fernández, B.; Hinojo Sánchez, B.A.; Martínez Sánchez, S.; Cillero Castro, C.; Díaz Varela, R.A.; Rodríguez González, P.M. & Muñoz Sobrino, C. (2008b). Os Hábitats de Interese Comunitario en Galicia. Fichas descritivas. Monografías do Ibader. Universidade de Santiago de Compostela. Lugo.

Ramil Rego, P.; Rodríguez Guitián, M.A.; Hinojo Sánchez, B.A.; Rodríguez González, P.M.; Ferreiro da Costa, J.; Rubinos Román, M.; Gómez-Orellana, L.; de Nóvoa Fernández, B.; Díaz Varela, R.A.; Martínez Sánchez, S. & Cillero Castro, C. (2008a). Os Hábitats de Interese Comunitario en Galicia. Descrición e Valoración Territorial. Monografías do Ibader. Universidade de Santiago de Compostela. Lugo.

Risco, V. (1952). Manual de historia de Galicia. 192 pp. Editorial Galaxia. Vigo.

Rodríguez Dacal, C. (2001). Monumentos verdes da comarca eumesa. Cátedra: revista eumesa de estudios, 8: 17-30.

Rodríguez Dacal, C. & Izco, J. (2003). Árboles monumentales en el Patrimonio Cultural de Galicia. 2 vols. Consellería de Cultura, Comunicación Social e Turismo. Santiago de Compostela.

Sanz Aragonés, C.;Tabernero Galán, C.; Benito Batanero, J.P.; De Bernardo Stempel, P.; (2015). “Nueva divinidad céltica en un ara de Las Cuevas de Soria”. PDF

Segura Munguía, S. & Torres Ripa, J. (2009). Historia de las plantas en el mundo antiguo. 478 pp. Bilbao Deusto. Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Madrid.

Tovar, A. (1955). Tragedias/Eurípides. Colección hispánica de autores griegos y latinos. Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Alma mater. Barcelona.

Tuñón y Quirós, E. G. (1858). La guerra que los romanos hicieron en Asturias. 12 pp. Establecimiento Tipográfico de D. Francisco Pedregal. Oviedo.

Tuñón y Quirós, E. G. (1890). Guerra de los romanos en Asturias. En: González Solís y Cabal, P. (Dir.): Memorias asturianas: 188-194. Tipografía de Diego Pacheco Latorre. Madrid.