LIFE BACCATA proiektuak esperientziak partekatzen ditu LIFE TAXUS proiektuarekin (biek hagina dute ardatz)

LIFE BACCATA proiektuko lantaldeak otsailaren 12-14 bitartean LIFE TAXUS proiektua garatzen den gune ezberdinak bisitatuko ditu (bi proiektuek hagina dute ardatz) Katalunian, proiektu bakoitzak gauzatzen duen lanari buruzko esperientziak trukatzeko xedez.

LIFE baccata proiektuko lantaldeak LIFE TAXUS proiektuko (LIFE11 NAT/ES/000711) udalerriak bisitatu ditu Katalunian bi proiektuen esperientziak trukatzeko ekintza modura, errepikagarritasun eta transferentziagarritasunerako.

Jarduera horretan zehar Pobleten dagoen Centre de Documentacio del Paratge Natural D'Interes Nacional zentroa, Raquera eta Texeida de Cosp izenekoa bisitatuko dira. Gainera, networking bilkura bat egingo da, LIFE TAXUS eta TAXUS BACCATA proiektuen bidez egindako lanari buruzko aurkezpenak trukatzeko, Kataluniako Baso Zentro Teknologikoan.

Ekintza hori LIFE BACCATA proiektuaren E2 ekintzan kokatzen da.

captura_11.png