LIFE BACCATA programak 25. urteurrena ospatu du

Pasa den ostiralean, ekainaren 9an, LIFE BACCATAk  Habitatari buruzko Zuzentaraua (DC 92/43/CEE) onartu izanaren eta Europako LIFE  programa abian jarri izanaren 25. urteurrena ospatu zuen; orduan ebaluatu zen ingurumenean zer nolako inpaktua eta abantailak eragin dituen programak azken mende laurdenean.

Urteurrenerako, Galizian azken 25 urteetan Naturaren eta Klimaren aldeko Ekintzarako egin diren 4 LIFE proiektu aurrera nola eraman diren eta nola jarri diren abian azaldu zioten publikoari, emaitzak eskainiz, aurre egindako erronkak azalduz, ingurumenean zein onura egon diren azpimarratuz eta ezagutzak zabalduz.


LIFE BACCATA proiektukoek adierazi zuten izugarrizko ahaleginak egin behar direla helburu diren hagin basoen zaintzarako, kontserbazioari dagokionez lehentasunezko habitat mota da eta; horregatik eman du Europako Batzordeak esleitu zezakeen gehiengo finantzazioa (%75).

Azkenik, aurkeztutako proiektuei buruzko edonolako galderak egiteko tarte bat eskaini zitzaien bertaratutakoei.