Gaztela eta Leoneko Juntak hagin multzoak berrezartzeko lanak amaitu Dipu Palenztziako Mendialdean, Leoneko Mendialdean eta Europako mendietan
20-12-2020
1. argazkia:. Tosandeko hagin multzoa, bertan garatu dira Palentziako esku-hartze asko.
Gaztela eta Leoneko Juntak, udazkeneko landaketekin, Palentzia eta Leon inguruko mendialdetan nahiz Europako Mendietako eskualdeko parkean hagin multzoen habitata hobetu eta berrezartzeko hiru proiektu ezberdin amaitu berri ditu, guztira 77.065,66 euroko zenbateko batekin.
Zona horietan jardutearen garrantzia agerian geratu zen Gaztela eta Leoneko Kantauriar Mendilerroko “Taxus baccata espeziearen mediterraneoko basoak (9580*)” habitataren gainean egindako ezaugarritze-ikerketaz geroztik. Ikerketa horren arabera, Palentziako mendialdean habitat horren kontserbaziora zuzendutako kudeaketan esperientzia zabala izan arren, hagin multzoek pagoen konpetentzia handia dute eta ungulatuen presioa ere oso handia da. Horren ondorioz, birsorpena urria da zeharo. Leoneko erdialdeko mendialdean sartuta, Sierra del Mediodia izenekoak eta Bodoneko Pagadiak, zein inguruko gainerako mendiguneek potentzial handia dute habitat horren berreskurapenari so, nahiz eta pagoaren eta belarjaleen konpetentzia oso handia izan. Probintzia horren ipar-ekialdera Gaztela eta Leoneko Europako Mendia eskualdeko parkearen inguruan, ingurumen arloko agenteen aldetik hagin multzo horien ezagutza sakona dokumentatu da. Horri esker aldez aurretik esku-hartze eraginkorrak burutu ahal izan dira gaur egun emaitza jadanik nabariak izan dituzten, kanporatze-itxiturak kasu. Ezinbestekoa da bide horri jarraitzea Lilloko Pinudian eta beste unada batzuetan barna, La Corva Baja izenekoan esaterako.
2. argazkia:. Soilguneen irekiera haginen inguruan pagoen gaineko bakantze selektiboak eginez.
Horretarako, hiru esku-hartze horiek burutu dira. Palentziaren kasuan “Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre – Palentziako Mendialdea” Bodoneko ES4140011 KBE eta HBBE eremua izan ziren ardatz. Hala, haginekin lehian ziren pagoen kimaketa selektiboa egin zen hektarea batean, 820 metroko tortsio sinpleko sare moduko itxitura zinegetikoa instalatu zen, 1,5 metroko altuerakoa, eta beste itxitura bateko 2 kilometro ere konpondu ziren. Gainera, zenbait puntutan landaketa errazteko, eta beste batzuetan sute arriskuak murrizteko neurri modura, eskuz 24,8 hektareara arte soildu dira, eta ondoren hagin multzoko espezie ezberdinen 900 landareño landatu dira 2,0 hektareako area batean. Horrekin batera, menditik aurreko urteetako landaketen 20 babesgarri kendu dira.
3 argazkia:: Behealdeko soilguneak haginen konpetentzian murrizteko Leoneko Erdialdeko Mendia KBE eremuan
“Leoneko Erdialdeko Mendia” ES4130050 KBE eremuan pagoak espazioari dagokionez egiten duen konpetentzia arautu da espezie honen gainean behealdeko soiltze leunak gauzatuz 16,9 hektareatan, eta baita modu selektiboan 250 oinetan ere, nagusiki eraztunak ipiniz. Birsorpena ahalbidetzeko kanporatze-itxiturak ezarri dira 360 metroko luzeran. Bi landaketa mota burutu dira: konektagarritasuneko basotxo nagusienetan 6,7 hektareako azalera batean eta aberastekoa, kanporatze-unaden 0,1 hektareako azalera batean, horretarako hagina, pinu gorria, hostazuria, gurbea eta hurritza erabiliz. Suteen kontrako babes neurri gisa, eskuz nahiz mekanikoki, esku hartzeko unadaren eta inguruko bideen inguruan soiltzea egin da, guztira, 0,2 hektareatan.
4 argazkia: Aberasteko landaketa kanporatze zona barnean.
5. argazkia:: Soildutako zona esku hartzeko unadaren inguruan.Gaztela eta Leoneko Juntak, udazkeneko landaketekin, Palentzia eta Leon inguruko mendialdetan nahiz Europako Mendietako eskualdeko parkean hagin multzoen habitata hobetu eta berrezartzeko hiru proiektu ezberdin amaitu berri ditu, guztira 77.065,66 euroko zenbateko batekin.
Zona horietan jardutearen garrantzia agerian geratu zen Gaztela eta Leoneko Kantauriar Mendilerroko “Taxus baccata espeziearen mediterraneoko basoak (9580*)” habitataren gainean egindako ezaugarritze-ikerketaz geroztik. Ikerketa horren arabera, Palentziako mendialdean habitat horren kontserbaziora zuzendutako kudeaketan esperientzia zabala izan arren, hagin multzoek pagoen konpetentzia handia dute eta ungulatuen presioa ere oso handia da. Horren ondorioz, birsorpena urria da zeharo. Leoneko erdialdeko mendialdean sartuta, Sierra del Mediodia izenekoak eta Bodoneko Pagadiak, zein inguruko gainerako mendiguneek potentzial handia dute habitat horren berreskurapenari so, nahiz eta pagoaren eta belarjaleen konpetentzia oso handia izan. Probintzia horren ipar-ekialdera Gaztela eta Leoneko Europako Mendia eskualdeko parkearen inguruan, ingurumen arloko agenteen aldetik hagin multzo horien ezagutza sakona dokumentatu da. Horri esker aldez aurretik esku-hartze eraginkorrak burutu ahal izan dira gaur egun emaitza jadanik nabariak izan dituzten, kanporatze-itxiturak kasu. Ezinbestekoa da bide horri jarraitzea Lilloko Pinudian eta beste unada batzuetan barna, La Corva Baja izenekoan esaterako.
2. argazkia:. Soilguneen irekiera haginen inguruan pagoen gaineko bakantze selektiboak eginez.
Horretarako, hiru esku-hartze horiek burutu dira. Palentziaren kasuan “Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre – Palentziako Mendialdea” Bodoneko ES4140011 KBE eta HBBE eremua izan ziren ardatz. Hala, haginekin lehian ziren pagoen kimaketa selektiboa egin zen hektarea batean, 820 metroko tortsio sinpleko sare moduko itxitura zinegetikoa instalatu zen, 1,5 metroko altuerakoa, eta beste itxitura bateko 2 kilometro ere konpondu ziren. Gainera, zenbait puntutan landaketa errazteko, eta beste batzuetan sute arriskuak murrizteko neurri modura, eskuz 24,8 hektareara arte soildu dira, eta ondoren hagin multzoko espezie ezberdinen 900 landareño landatu dira 2,0 hektareako area batean. Horrekin batera, menditik aurreko urteetako landaketen 20 babesgarri kendu dira.
3 argazkia:: Behealdeko soilguneak haginen konpetentzian murrizteko Leoneko Erdialdeko Mendia KBE eremuan
“Leoneko Erdialdeko Mendia” ES4130050 KBE eremuan pagoak espazioari dagokionez egiten duen konpetentzia arautu da espezie honen gainean behealdeko soiltze leunak gauzatuz 16,9 hektareatan, eta baita modu selektiboan 250 oinetan ere, nagusiki eraztunak ipiniz. Birsorpena ahalbidetzeko kanporatze-itxiturak ezarri dira 360 metroko luzeran. Bi landaketa mota burutu dira: konektagarritasuneko basotxo nagusienetan 6,7 hektareako azalera batean eta aberastekoa, kanporatze-unaden 0,1 hektareako azalera batean, horretarako hagina, pinu gorria, hostazuria, gurbea eta hurritza erabiliz. Suteen kontrako babes neurri gisa, eskuz nahiz mekanikoki, esku hartzeko unadaren eta inguruko bideen inguruan soiltzea egin da, guztira, 0,2 hektareatan.
4 argazkia: Aberasteko landaketa kanporatze zona barnean.
6 argazkia:. Aurretiaz zegoen haginaren birsorkuntza.
Azkenik, “Europako Mendiak Gaztela eta Leonen” ES4130003 KBE eta HBBE eremuan, izen bereko eskualdeko parkean dagoena, argiaren eta espezie berrien sarrera ahalbidetu da aurretiaz dauden pagoen gainean behealdeko soilgune leunak eginez 25,0 hektareatan, eta horien lehia zuzena murriztu da haginaren oinetara bakantze selektiboak eginez pagoaren 176 oinetan. Gainera, haginen birsorkuntza ahalbidetuko zuen kanporatze-itxitura ziurtatzeko, aurretiaz zegoen itxitura zinegetikoa konpondu da 150 metroko luzeran poste berriak eta sarea instalatuta. Azkenik, suteen arriskua murriztu da sasitza kenduz 0,7 hektareatan bidearen eta esku hartzeko unadaren artean.
7 argazkia: Itxitura zinegetikoaren konponketa kanporatze-itxiturarako

8 argazkia: Pagoen bakantze selektiboa hagin berezi baten inguruan.