Galizian LIFE BACCATA proiektua berrezartzeko estrategiaren erreplikazioa
05-08-2021
LIFE BACCATA proiektua egikaritzearen ondorioz, Compostelako Santiagoko Unibertsitateko Terra Campuseko (Lugo) IBADER institutuak proiektuak sorrarazitako informazioa eta ezagutza Asociación para a Defensa Ecolóxica de Galiza (ADEGA) Elkartearekin trukatu eta transferitzeko esperientzia bat burutu du, hagin zuhaitzeko (Taxus baccata) habitatak kontserbatu eta berrezartzearen inguruan.
Esperientzia Eira da Xoana (A Golada, Pontevedra) fundazioan burutu da. Irabazi asmorik gabeko fundazio horretan ADEGA elkarteak natura ondarearen inguruko heziketa eta berreskurapenerako esperientziak burutzen ditu. IBADER institutuak, Galizian hagin basoak berrezartzeko ekintzak gauzatzen dituen erakunde gisa, proiektuak ugalketako baso material modura sorrarazitako landarearen zati bat eman dio dohaintzan ADEGA elkarteari, haginak landatzeko jardunaldi bat ospatze aldera. Modu horretan, joan den martxoaren 6an LIFE BACCATA proiektuak sorrarazitako haginak landatzeko jardunaldi bat antolatu zuen. Horrela, ekitaldi horrekin erabilitako teknikak nahiz proiektuak eskuratutako emaitzak errepikatu egin dira.
IBADER institutuak sortutako landarearen jatorri material organikoa Galiziakoa da. Hala, proiektuak berrezartzeko lanetan tokiko material bateragarria erabiltzea ziurtatu du, atzerriko ekotipoak sartzen direnean gertatu ohi den kutsadura genetikoa ekidinez. LIFE BACCATA proiektuaren ondorioz IBADER institutuak sortutako landarea erabiltzeak ADEGA elkarteak proiektuko emaitzak errepikatzea ziurtatzen du.
ADEGA elkarteak jardunaldi hau “Hagina: denbora denborari” kanpainan kokatu du, non Galiziako mendian ikurra den hazkuntza moteleko zuhaitz espezie bat balioan jartzen baita, eta natura ingurunea, habitatak eta espeziak errespetatzen dituen bizimodu pausatu bat aldarrikatzeko metafora gisa baliagarri dena. Modu horretan, LIFE BACCATA proiektuak sinergia interesgarria sortu du kanpaina interesgarri honekin.