Curso de verano sobre la conservación de bosques antiguos, impartido en el marco de LIFEBACCATA
03-05-2021
Compostelako Santiagoko Unibertsitateko Nekazaritza Biodibertsitate eta Landa Garapenerako Institutuak (IBADER) “Antzinako basoak, biodibertsitatearen aterpe mundu aldakor batean” izeneko udako ikastaroa emango du. Galiziako antzinako basoak, zuhaitz “zaharren” ondare-balioa, Kantauriar Mendilerroan hagin basoak kontserbatu eta berrezartzearen garrantzia, horietan bizi den biodibertsitatea edo horien kudeaketa eta kontserbazio genetikorako oinarriak izango dira jorratzeko gaietako batzuk- Ikastaroak uztailaren 8tik 11ra bitartean emango da Lugoko campuseko IBADER egoitzan. Ikastaroaren barnean Ancares Mendikaterako bisita gidatu bat eta Eume-Serra do Xistral izenekora egiteko beste bat sartuko dira, antzinako basoen biodibertsitatearen kudeaketa eta kontserbazioari buruzko hitzaldi, solasaldi eta eztabaidekin batera. Iraupen, epe, matrikula eta beste alderdi batzuekin lotutako inguruabarrak hurrengo estekaren bidez beha daitezke: http://www.ibader.gal/seccion/574/Curso-Veran-Bosques.html