LIFE BACCATA proiektuko dibulgaziozko ekintzak El Campo HLHI institutura iritsi dira
27-07-2020
Beste behin, jardunaldi honekin eskolaumeak LIFE BACCATA proiektura hurbildu dira, Leongo El Campo HLHI institutuko (lehen Manuel Barrio zena) 6-12 urte bitarteko eskolaumeei zuzendutako ingurumen heziketako jarduera modura.
Jarduera joan den urriaren 25ean egin zen eta guztira 15 haur eta bi irakaslek parte hartu zuten. Horiek haginak duen garrantzia ezagutu eta gure biodibertsitateari begira duen balioaz jabetzeaz gain, LIFE BACCATA proiektua eta Natura Sarea 2000 ekimena ezagutu ahal izan zituzten. BBC kateak haginei buruz prestatutako bideo bat ikusi zuten, proiektuaren eta Natura Sarea 2000 ekimenaren inguruko aurkezpen batekin batera.
Gainera, jarduera didaktiko ezberdinak egin zituzten, esate baterako, feltroz egindako haginaren puzzle bat muntatzea. Era berean, bikote erako jolas batean aritu ziren haginarekin batera bizi diren animalia eta begetalekin, eta hirugarren jarduera gisa haginen inguruan dauden elezaharrak irakurri zituzten. Azkenik, kartoi meheko mural batean haginaren mehatxu nagusiak eta espeziea kontserbatzeko modu ezberdinak batu zituzten.