“Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre Montaña Palentina (Palentzia)” izeneko KBE eremuan kontserbaziorako lanak berrabiatu dira
27-07-2020
Palentziako probintzian lekutzen den “Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre Montaña Palentina” izeneko Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) haginak hobetu eta kontserbatzeko lanak berriz abiatu dira Covid-19 gaixotasunaren ondoriozko osasun alarma-egoeraren eraginez haiek aldi baterako bertan behera geratu ostean. Ekaineko azken egunetan esku-hartze horiek amaituko dira. Horrela, aurretiaz egindako lanak haginak modu naturalean birsortzeko “kolpe” edo multzo txikien inguruan itxiturak instalatuz osatuko dira, basoko belarjaleen presioaren aurrean babesteko.
2019. urtearen amaiera eta 2020. urtearen hasiera bitartean egindako lanak aldez aurretik LIFE BACCATA proiektua prestatzeko Ekintzan ezaugarritu ziren unaden arteko bostetan pagoetako bakantze selektiboak egin eta eraztunak ipintzekoak izan dira. Unada horiek Cervera de Pisuerga izeneko udal barrutian daude.
Pagoen bakantze selektiboaren nahiz espezie berean eraztunak ipintzearen helburua estratu nagusiaren (pagadia) zuhaitz dentsitatea murriztu eta hostotza horretan hutsuneak irekitzea da, haginaren birsorkuntza ikusteko oso garrantzitsuak direnak, azpi-zorura iristen den argi kopurua areagotzean. Gainera, zuhaizti helduaren garapen handiagoa sustatzen da dagoen konpetentzia mugatzean.