Aralarko hagin basoen konektagarritasuna sustatzeko Pagoetako hagin landarea kokaleku berrietan sartzea

Euskadin egindako karakterizazio ikerketaren emaitzek erakusten dute Pagoetan haginen presentzia ona eta dentsitatea, euren artean lotuta eta lehengoratze dezentearekin.

Izan ere, Pagoetako hagindiek KBEtik kanpoko beste hagindiekin metapopulazioa osa dezakete, baita gertu dauden Natura 2000ko beste espazio batzuekin ere, esate baterako Hernio Gazume eta Izarraitz. 

Aralarren, aitzitik, haginen unadak euren artean urrunago daude, gazteenak diren motak falta dira eta lehengoratzea ia ez da igartzen, belarjaleen eraginez omen eta iraganean basoaren estaldura gutxitu duten lurzoruen erabileren aldaketen eraginez omen.

Egoera honek ez du ematen sortu duenik oraindik Aralarreko populazioetan eragin negatiborik euren egitura genetikoan. Seguruenik ez da oraindik igaro denbora nahikoa, nahiz eta habitata epe luzean babesteko egoera oso negatiboa izan.

Egoera honek, eta ikerketa genetikoaren lehendabiziko emaitzek, bereziki erakargarri egiten du Pagoetako haginaren plantulak translokatzeko estrategia, Aralarreko populazioak indartu eta elkarri lotzeko.

foto-4.png

Hori egiteko, hurrengo faktoreak hartu dira kontuan:[1]:
  • Emailea den populazioan eragina. Translokazioak ezin du ekarri Pagoetako unada-emaileetan eraginik. Horretarako, plantulak erauzi dira momentu oro sakabanatuta, soilguneak sortu gabe bi motatako zonetako lehengoratzean:
  • Lehengoratze dentsitate altuko zonak tamaina dezenteko hagin aleen azpian. Plantula hauek ez dira izango bideragarriak beste ale baten azpian daudelako, baina dentsitate altua dutenak, metro koadroko bat eta 10 landareen artean.
  • Hagin gazte ugari duten zonak, euren dentsitateak berak bideragarritasuna arriskua dutenak. Metro karratuko bost landare utziko dira beti.
  • Harreman genetikoa. Emaile eta jasotzaile diren populazioek genetikoki harreman nahikoa izan behar dute. Horretarako, aintzat hartu dira ikerketa genetikoaren emaitzak. Aniztasun genetikoa. Eragin genetiko negatiboak saihesteko, translokatuko dira hainbat unada-emaileren plantulak, translokatutako eremuan aniztasun genetikorik handiena bilatuz.
  • Ingurune jasotzailean bideragarritasuna. Translokazioak arrakasta izan dezan, translokatutako plantulek
  • Aralarren edo beste zona batzuetan garatzeko aukera izan behar dute. Hori dela eta, translokazioa bera zaindu behar da (erauzte, mintegian sendotze eta landatze faseak). Era berean, zaindu behar da gaur egungo egoeran eragina duten beste hainbat kontu, kasu honetan, belarjaleak. 
  •  
Diseinu honekin erauzi dira Pagoetako 6 unadako 350 plantula, euren aniztasun genetikoagatik eta Gipuzkoako beste populazioekin dituzten loturagatik aukeratuak. 

Erauzketa 2019ko martxoan egin da, plantulen sustrai aparatua ahalik eta gehien babestuz eta zohikaitza duten bandeja-edukiontzietan in situ aldatuz.

Edukiontzi horietan egin zen lehen ureztatzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Arizmendi mintegira eraman ziren bi eguneko epea bete baino lehen. Haietako batzuk, berriz, esperimentu gisa landatu ziren zuzenean, ahalik eta arinen, Aralarren.

Mintegira eraman diren landareak fungizidekin tratatu dira. Horren ostean, 6-8 hilabeteetan mantenduko dira kontrolatutako baldintzetan euren hazte fasean. 2019ko udazken - neguan landatuko dira, belarjaleengandik babestutako zonetan (itxitura bidez).
 
 
[1] Adaptado de “Guidelines for Reintroductions and Other Conservation Translocations. IUCN 2013”