LIFE BACCATA-K LEHEN ALDIZ ANTOLATU DU KANTAURIAR MENDILERROKO HAGINEI BURUZKO MINTEGI TEKNIKOA

Mintegi honetan, Gaztela eta Leongo Juntak eta Cesefor fundazioak hartuko dute parte. Mintegi honi esker, komunikazio-baliabideak eman nahi dira informazioa zabaltzeko, ezagutzak hedatzeko eta esperientziak trukatzeko, helburu bera duten beste lantalde batzuekin.

Habitat honen zaintzan, eta bereziki proiektu honen eremuan, erantzukizuna duten beste erakundeei, batik bat, haginaren inguruan egin diren ahalegin tekniko eta zientifikoak helarazi nahi zaizkie saio tekniko zientifiko hauetan.
Jardunaldi hauetan, parte-hartzaileek habitataren inguruan dituzten ezagutzak eta kudeaketari buruzko esperientzia baliotsuak trukatuko dituzte. Gainera, mintegi hauei esker, elkarlaneko sarearekin jarraitu eta hura sendotu nahi da, orain arte egin diren esperientziei buruzko informazioa eskura izateko.

Jardunaldiak doakoak dira, eta Leongo hiriburuko Centro de Defensa contra el Fuego delakoan egingo dira 2017ko datorren ekainaren 29an. Sarrera librea eta doakoa da, lekuak bete arte. Izen-ematea, webgunean

LIFE BACCATA proiektua hagina dagoen habitataren zaintzan eta leheneratzean datza, egun habitat hori arriskuan eta erregresioan baitago Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den lekuetan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin.
Proiektuan zehar, Kantauriar Mendilerroaren zati handi batean jardun nahi da; hala ere, egiten diren azterketek eta lortzen diren emaitzek nazioartean izango dute eragina, horrelako habitata duten lurraldeak baitaude Portugalen, Frantzian, Italian eta Grezian, era berean arriskuan.

Haginak arriskuan daude, eta mehatxu horiek zuzenean eragiten dute bertako biodibertsitatean. Urteetan zehar joan dira sortzen arrisku edo mehatxu horiek: suteak, zuhaitz-mozketak, azpiegituren eraikuntza, espazio naturalen zatikatzea eta horien arteko harreman falta edo klima-aldaketaren ondorioak. Faktore horietako bakoitzak edo guztiek batera arriskuan jarri dute espeziearen biziraupena, habitata eta bertako biodibertsitatea, eta horregatik, ekin eta modu jasangarrian etorkizuna bermatu behar da.

LIFE BACATTA proiektuak basoak babesteko eta kudeatzeko neurriak aplikatuko ditu haginaren eta hagin basoen zaintza eta leheneratzea hobetzen laguntze aldera. Horretarako, espezieak modu naturalean birsortzea sustatuko da, baita haginak bizi diren fauna eta flora ere, eta hala biodibertsitatea galtzea ekingo da.

LIFE BACCATA proiektua Europako Batzordearen laguntza-finantzarekin egingo da LIFE esparruan, eta 2016 eta 2020 urteen bitartean gauzatuko da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den lekuetan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin. Proiektuan koordinazio-lanak ere egingo ditu Santiago de Compostelako Unibertsitateak, eta kide izango dira Gaztela eta Leongo Junta, Cesefor eta Hazi, hau da, landa eta itsasertzaren garapenerako Eusko Jaurlaritzako Korporazioa.

Informazio gehiago proiektuaren webgunean: www.life-baccata.eu