“ONGIETORRIAK LIFE BACCATARA” ERAKUSKETA IKUSGAI MANTENDUKO DA BABIA Y LUNAKO PARKEKO ETXEAN URTE AMAIERA BITARTEAN

“Ongietorriak LIFE BACCATARA” erakusketak “Babia y Lunako Parkeko Etxean", Riolago  de Babian, Babia y Lunako Natura Parkean, duen egonaldia abenduaren 31ra bitartean luzatu da. Parkeko etxearen ordutegia ostiral, larunbat eta igandetakoa da, 11,00-14,00 bitartean eta 16,00-19,00 bitartean.

“Ongietorriak LIFE BACCATARA” erakusketa hagina eta hagin multzoak ezagutzeko izan da sortua, LIFE proiektua ezagutarazteko asmoarekin batera, haren habitataren kontserbazio-egoera hobetzea duena xede Kantauriar Mendilerroko Kontserbazio Bereziko 15 Eremutan (KBE).
 
Erakusketa horren bidez balio kultural, natural eta zientifiko itzela duen zuhaitz hori ezagutzeko aukera izango da, gizartea haren habitata mantentzearen garrantziaren gainean kontzientziarekin batera.