Natura 2000 Sarearen Eguna ospatu da, LIFE BACCATA proiektuaren barnean, Parga-Ladra-Támoga KBEra bisitaldia eginez
14-05-2018
Maiatzaren 22an, Natura 2000 Sarearen Egunean, jardunaldi bat antolatu zuen IBADER institutuak IBADER Campus Terran, LIFE BACCATA eta LIFE FLUVIAl proiektuen jarduerak mintzagai.
Goizaldean, Rábadeko Concello-aren Lagoa do Rei-ra egin zuten bisitaldi bat, Parga-Ladra-Támoga (ES1120003) KBEra, udal-ordezkariek, ingurumen-elkarteetako kideek, Lugoko campuseko ikertzaileek, CSICeko kideek eta LIFE Naturako beste proiektu batzuei lotutako onuradunek.
Arratsaldean zehar, ekitaldi bat antolatu zen Terrako Campusean dagoen IBADERen “Luciano Sánchez García” aretoan (Lugo) eta aukera eman zitzaien bertaratutakoei esku hartu eta adierazteko zeintzuk diren Natura 2000 Sarea Europar Batasunean arrakasta handiko proiektua izateko egiten diren ahaleginak.
Lehenengo Victoriano Urgorri Carrasco aurkeztu zen, Estación Biolóxica da Grañakoa (USC). Galizian dagoen itsas biodibertsitatearen natura- eta ondare-balioen laburpen interesgarri bat egin zuen eta gogorarazi Natura 2000 Sareak biodibertsitate hori kontserbatzeari dagokionez duen ezinbesteko garrantzia.
Bigarrenik, Serafín González Prietok hartu zuen hitza. Historia Naturalaren Sociedade Galegak Natura 2000 Sareko habitat eta espezieak kontserbatzeko eta leheneratzeko zein jarduera interesgarri egiten ari ziren azaldu zuen eta lehentasuna duten motak azpimarratu.
Jarraian, Miguel Fernández Pardo aritu zen, ADR Mariñas-Betanzos erakundekoa. Kalitate-markak Natura 2000 Sarean ezartzeari buruz hitz egin zuen, “Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo” Biosfera Erreserban egiten ari den lana goraipatuz. Hitzaldi honetan, espazio naturaletan kalitate-marka bat egoteak zein abantaila dituen argitu nahi izan zuen, Natura 2000 Sarearen eta Biosferaren Erreserben kasua izaki.
Azkenik, Antonio Rigueiro Rodríguezen txanda iritsi zen, Estación Biolóxica do Coureleko (USC) zuzendariarena, “As orquídeas da Serra do Courel” izeneko liburua aurkezteko. Liburuaren egile Elvira Sahuquillo Balbuena ere bertan izan zen eta lana argitaratzen lagundu duten guztiei eskerrak eman zizkien.
Ekitaldi honi esker, Natura 2000 Sarearen garrantziaren eta ondare kulturalean eta ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuen kontserbazioan Sareak duen garrantziaren kontzientziazio publikoa areagotzeaz gainera, ekonomiari eta eragin-eremuan bizi diren herritarren ongizateari Sareak zenbateraino lagundu duen erakusteko aukera izan da.
Programa:
17:00 Aurkezpena.
17:15 Itsas biodibertsitatea Galiziako Natura 2000 Sarean. Victoriano Urgorri Carrasco (Estación de Bioloxía Mariña da Graña, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, USC).
18:00 Natura 2000 Sareko espezieen in situ kontserbazio-esperientziak. Serafín González Prieto (Sociedade Galega de Historia Natural, SGHN).
18:45 Kalitate-markak ezartzea Natura 2000 Sareko eremuetan. Miguel Fernández Pardo (ADR Mariñas-Betanzos).
19:30 "As orquideas da Serra do Courel” liburuaren aurkezpena. Antonio Rigueiro Rodríguez (Santiago de Compostelako Unibertsitatea, USC).
Sarrera librea aretoa bete arte.
Informazio gehiago hemen: IBADER.