LIFE BACCATA proiektuko ingurumen heziketa Leonen ospitaleratuta dauden haurrengana iritsi da
31-07-2020
LIFE BACCATA proiektua txikienengana iritsi da Leongo ikastetxeetan ematen ari diren ingurumen heziketako tailerren bidez. Hagina eta hagin multzoaren eta horiek kontserbatzeko garrantziaren inguruko dibulgazio ekintza horren barnean, Leon eta El Bierzoko ospitaleetako Pediatria unitateetan ospitaleratuta dauden haurrei tailer ludiko eta hezigarriak emango zaizkie lehen aldiz. Gaur, azaroak 18, eta asteazkenean, hilak 20, horren bereziak diren unitate horietara hurbilduko dira haurrei haginaren eta hagin multzoaren inguruan irakaspenak eman, kontzientziatu eta horiekin gozatzeko.
Tailer horiek osasun zentroetan garatu ahal izan dira Pediatriako Unitateek erakutsitako prestutasunari eta bi zentroetako gerentziek eskainitako erraztasunei esker.
Ingurumen heziketako ekintza hori Cesefor Fundazioak garatzen du, proiektuko sentsibilizazio-planaren garapenean, Jurbial Servicios Ambientales izeneko enpresaren bidez, eta ingurumen heziketan aditua eta Doñanako Biologia Estazioan Biologiako doktore den Noa Gonzalezek zuzenduta.
Gainera, LIFE BACCATA proiektuak Leongo probintziako ipar erdialdeko ikastetxeetara iristen jarraitzen du. Orain arte hainbat tailer garatu ditu Europako Mendietako Parke Nazionaleko, Montaña de Riaño y Mampodre Eskualdeko Parkeko, Leongo Erdialdeko Mendialdeko eta Alto Sileko ikastetxe batzuetan.
Laster Ancares, El Bierzo eta Babia y Lunako Natura Parkeko beste ikastetxe batzuetan egingo dira. Helburua haginen basoak dituzten eremuetako eskola populazio zatirik handienera iristea da, ikasleen artean harribitxi botaniko hori kontserbatu eta estimatzeak duen garrantziarekin lotutako ezagutzak hedatzeko premisarekin.
LIFE BACCATA proiektuak gaur egun mehatxupean eta atzeraldian den haginaren lehentasunezko habitata kontserbatu eta berrezartzearen alde lan egiten du Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 izenekoaren hamabost lekutan (Galizia, Gaztela eta Leon eta Euskadikoak).
LIFE BACCATA proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatzen da LIFE Deialdiaren esparruan eta 2016-2020 bitartean Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 ekimenaren hamabost lekutan (Galizia, Gaztela eta Leon eta Euskadikoak) garatzen da. Proiektuko koordinatzaile modura Compostelako Santiagoko Unibertsitateak parte hartzen du eta bazkide modura, Gaztela eta Leongo Juntak, Ceseforrek, Hazi Fundazioak eta TRAGSA Taldeak.