LIFE BACCATA proiektuaren barnean egindako esku-hartzeen jarraipenerako txanda

1. argazkia: estaldura bakoitzaren frakzioa (zuhaitzetako adaburuen proiekzio bertikalak estalitako lurzoruaren proportzioa) neurtzeko argazki hemisferikoa
 
Gaztela eta Leoneko bazkideek, Ceseforrek eta Gaztela eta Leoneko Juntak Life Baccata proiektuaren barnean ezaugarritutako unada ugarietan kontserbazio eta hobekuntzarako esku-hartzeen jarraipen-lanak hasi dituzte.

Jarraipenerako lan horiek D1 ekintzaren barnean jasotzen dira. Ekintza hori bazkide guztiek burutu behar dute proiektuaren kontserbaziorako ekintzek 9580* habitataren gainean dituzten ondorioak ebaluatzeko eta, modu horretan, berrezarpenerako esku-hartzeen eraginkortasuna balioesteko, horri dagokionez erabakiak hartuz, eta aldaketak edo neurri berrien gauzapena barneratuz.



2. eta 3. argazkiak: birsorpenaren egoera kanporatze-itxituraren ostean belarjaleak saihesteko

Honatx helburuak:
  • - Berrezarpenerako prozesuaren bilakaera zaintzea
  • - Gertatzen diren aldaketak kontrolatzea
  • - Desiragarriak ez diren ondorioen agerpena zuzentzea
  • - Lekuaren naturaltasuna eta biodibertsitatea berreskuratzeko onuragarritzat ulertzen diren prozesuak bultzatzea.
  •  
 
Ekintzak Iberiar Penintsulan zentratutako 9580* habitatera begira dauden LIFE proiektuek (LIFE 12 NAT/PT/950 y LIFE 11 NAT/ES/711) emandako esperientziak txertatzea barneratzen du. Horiekin proiektu ezberdinetako emaitzak alderagarriak izatea eta horien ondorioak Europar Batasuneko beste eremu batzuetan errepikagarriak izatea da asmoa.

Horretarako, baterako jarraipen bat egiten ari da, USC unibertsitatearekin koordinatuz, non bazkide bakoitza bere gunetan arduratzen den. Hasierako eta tarteko seminarioen ekarpenak (E1 ekintza) hartu dira kontuan, eta baita aurretiko Europako beste proiektu batzuekin izandako lankidetza (E2 ekintza).

Jarraipenerako lanak aldian behin egiten dira eta egingo dira etorkizunean ere, ongi bereizitako bi mailatan:
 
  • - Xehetasun txikian partzela zirkularren bidez, non inbentario dasometrikoak eta floristikoak egingo diren.
  • - Bigarren maila batean habitaten estalduran izandako aldaketak irudikatuko dira erreferentzia modura hainbat trantsekto hartuz, non jarraipenerako adierazleei buruzko informazioa jasotzen baita.
  •  
 
Jarraipenerako adierazle modura Bioma Forestal taldeko aditu taldeak A1 Ekintzak identifikatutakoak baliatzen dira. Horiei gune bakoitzerako beste espezifiko batzuk gaineratu ahal zaizkie, modu horretan, balioespena unada edo unada multzoaren edo esku-hartze motaren arabera egin daiteke. Kasu guztietan dagozkien egiaztapen-iturriak eta jarraipenerako protokoloak gaineratzen dira.


4. argazkia: fruituen zenbaketa oin femeninoetan.

Gaztela eta Leonen kasuan, jarraipenerako adierazleak hauek dira:

1. faktorea. Hazien ekoizpena: haziak barreiatzea ahalbidetzeko eta, beraz, birsorpena sustatzeko, behar bestekoa den fruituen ekoizpen bat inferitu behar da.
2. faktorea. Birsorpen mota ugariren existentzia: Taxus baccata espeziearen birsorpen pultsuak bere erreklutamenduan denbora eskala ezberdinean aztertzeko birsorpenaren fase edo egoera ugariren presentzia aztertzen da.
3. faktorea. Barreiatzearen osteko belarjale-harrapakarien kargaren gaineko estimazioa (Kaltea birsorpenean): Animalia belarjaleek Taxus baccata, Ilex aquifolium landareñoetan eta interesekoak diren beste espezie funtzional batzuen gainean duten jarduera (karga edo presioa) estimatzen da.
4. faktorea. Baso dendro-dibertsitatea: Aberastasuna aztertzen da habitatari dagozkion eta Taxus baccata ez diren zuhaitz espezie autoktonoetan.
5. faktorea. Egiturazko aniztasuna: Haginen populazioaren egiturazko aniztasuna aztertzen da.

Gainera, adierazle horiekin lotuta Habitatak Zuzentarauan adierazten den epe laburreko jarraipen bat egin daiteke, hots, 6 urtean behin. Sinplifikazio erabateko baten ondorio dira eta hein batean birsorpenaren eta kontserbazio-egoeraren jazoerei begira daude lehendabiziko egoeren garapenean zehar (1etik 3rako faktoreak).

Gainera, zuhaitzetako habitatetarako Euskadiko lurraldean dagoeneko proposatu diren bi kasu barneratu dira (González eta beste, 2012). Kasu horiek HIC 9580* habitataren ezaugarrietarako egokitu dira proiektuaren A1 ekintzan eta habitatean dauden espezieen aniztasunarekin eta egiturarekin lotzen dira (4-5 faktoreak).