LIFE BACCATA proiektuak 9580* habitataren karakterizazio eta diagnostiko fasea bukatu du

Burutu da LIFE BACCATA proiektuaren A1 ekintza: “9580* habitataren karakterizazioa eta diagnosia”. Ekintzaren helburuak dira Espainiako 9580* habitataren interpretazioa argitzea, informazioa lortzea aipatu habitata tokian-tokian balioztatzeko eta hurrengo ekintzak egiteko metodologia zehaztea.

Jardueraren muinoa 9580* habitata da, egun kontserbazio-maila “Kaltegarria-Desegokia” duena Atlantikoko eskualdean eta “Kaltegarria-Txarra” Mediterraneoan, 2007-2012 aldian egindako Habitaten Zuzentaraua Espainian zein EBn aplikatzeari buruzko txostenaren arabera (Zuzentarauaren 17 artikulua).

Gogorarazi nahi dugu haginak arriskuan daudela eta mehatxu horiek zuzenean eragiten dutela bertako biodibertsitatean. Urteetan zehar joan dira sortzen arrisku edo mehatxu horiek: suteak, zuhaitz-mozketak, azpiegituren eraikuntza, espazio naturalen zatikatzea eta horien arteko harreman falta edo klima-aldaketaren ondorioak. Faktore horietako bakoitzak edo guztiek batera arriskuan jarri dute espeziearen biziraupena, habitata eta bertako biodibertsitatea, eta horregatik, ekin eta modu jasangarrian etorkizuna bermatu behar da. Jardueran landu diren hagin-basoak Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sareko hamabost lekutan daude, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin.

Ekintzak

A1 Ekintzaren bi fase burutu dira. Bestalde, hagin-basoen inbentario bat egin da jarduera-eremuan. Horretarako konektibitate-maila eta beste hainbat aspektu aztertu dira, adibidez, lore-konposizioa eta arriskuan dauden espezieak eta espezie exotikoak. Habitataren kartografia osatzeko eremuko lana egin da eta, era berean, haginen arteko harremanak eta horiek erabilera tradizionaletan izan duten eragina aztertu da. Horrekin guztiarekin, lehenengo fasea amaitutzat jo da. Gainera, habitatean proiektuak izan ditzakeen ondorioak ebaluatzeko beharrezko adierazleak identifikatu dira, Habitaten Zuzentarauan ezarritakoari jarraiki.

Guztira 55 unada karakterizatu dira proiektuan barne hartzen den 13 KBEetan, eta guztira 382,40 ha-tan hartu dira laginak. Laginak lortu diren unada txikiena 0,2 ha-takoa zen eta handiena, berriz, 56,76 ha-takoa.

Batasunerako Interesdun 9580* Habitataren karakterizazioarekin batera, proiektuan 165 hagin-oin bakarren inbentarioa egin da (80 cm baino gehiagoko diametroa zutenak bular-altuerarekiko), hots, karakterizatu diren unadetan zeudenena. Hona hemen emaitza orokorrak: 6 hagin-multzok Aldeko Kontserbazio-maila dutela balioetsi da, 30 hagin-multzok Kontserbazio-maila Kaltegarria-Desegokia eta 19 hagin-multzok Kontserbazio-maila Kaltegarria-Txarra.

Segimendu-partzelen sare bat ere sortu da. Partzelak adituen irizpideen bidez hautatu dira eta, haginen fazies gogorrenean, dinamikaren sensu lato adierazgarritasun-balorazioari jarraitu zaio.

Ekintza honetan, halaber, espezieak jasaten dituen presioak eta mehatxuak hauteman dira; hemen garrantzitsuenak: abeltzaintzaren presioa, belarjaleen kimatzea, suteak eta unadeen arteko zatitzea eta harreman falta.

Ekintza honen ostean A2 ekintzarekin hasiko da: “Kontserbazio ekintzetarako teknikak planifikatzea”. Hemen, kontserbaziorako hainbat neurri aplikatuko dira proiektuaren helburua lortzeko.

Haginak balio kultural, natural eta zientifiko handia du eta oso esanguratsua da, zuhaitzaren eta gizonaren arteko lotura etnografiko eta kulturalari dagokionez, ezinbestekoak izaki euren bizilekuetan. Gainera, hostoek duten toxikotasun-maila altua eta zuhaitzek duten bizi luze miresgarria kontuan izanik, haginak misterioz beteriko zuhaiztzat hartu dira aspalditik, baita heriotzaren eta biziraupenaren sinbolo ohoragarri gisa ere. Haginak balio kultural, natural eta zientifiko handia du eta oso esanguratsua da, zuhaitzaren eta gizonaren arteko lotura etnografiko eta kulturalari dagokionez, ezinbestekoak izaki euren bizilekuetan.

LIFE BACCATA proiektuak helburu ditu, batetik, basoak babesteko eta kudeatzeko neurriak ezartzea haginaren eta hagin-basoen zaintza eta leheneratzea hobetzen laguntze aldera; horretarako, espezieak modu naturalean birsortzea sustatuko da, baita haginak bizi diren fauna eta flora ere. Eta, bestetik eta ondorioz, biodibertsitatea galtzea ekiditea.

LIFE BACCATA proiektua Europako Batzordearen laguntza-finantzarekin egingo da LIFE deialdiaren esparruan, eta 2016 eta 2020 urteen bitartean gauzatuko da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den hamabost lekutan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin. Proiektuaren koordinazio-lanetan dabiltza Santiago de Compostelako Unibertsitatea, eta kide gisa dihardute Gaztela eta Leongo Juntak, Cesefor-ek, Hazi Fundazioak eta  TRAGSA Taldeak.