Kantauriar hagin-basoen habitata hobetzeko lanak aurrera doaz Burgosen
02-08-2019
Burgoseko probintziak potentzial handia du haginaren habitaterako (BIH 9580*) bertako baldintza biofisikoei, biogeografikoei eta ekologikoei esker. Horren froga da hagin-baso ugariren presentzia Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) bertan eta kanpoan.
Hagin-multzo hauek oinarri oso zabalean eusten dira, besteak beste, pagondo, haritzondo, pinudi gorri eta erretxinadun, erkamezti eta artadien artean garatzen dira. Hainbat litologietan parte hartzen duten askotariko espezieek aberasten dute eremua eta erregimen atlantikoenaren eta Ebroko arroilak duen erregimen azpimediterranearren eragin klimatikoak jasaten ditu.
Probintziako mutur ipar-ekialdean dagoen hagin-multzoa erliebe leunetan dago: Gaztela eta Leóngo kantauriar hagin-basoak baino askoz altuera baxuagoan daude (itsas gainetik 676 eta 439 m artean). Zonalde honetan, hain zuzen ere “Menako Ibarreko Basoen” KBEan (ES4120049), hiru unada karakterizatu dira LIFE BACCATA proiekturako. Hagin-multzo hauetan, “Sarón” izeneko unadan esku hartzea erabaki da, Arceoko herrian.
Saróneko hagin-multzoa oso trinkoa den pago-drosel batean dago, eta beheko geruza da hain zuzen ere, haginarena. Pagadiaren lodiera dela eta, hagina ito eta hil egin da zonalde batzuetan. Horregatik, ingurumenerako lurralde-administrazioak aipatu oinen gainean dauden pagoei gerrikoa egitea agindu du hagin jakin batzuei leku gehiago eskaintzeko.
Belarjaleen eraginagatik ere haginak ezin du behar bezala ugaldu. Gaur egun belarjaleen presioa txikiagoa da garai batean baino, izan ere, 2007an hagin-multzoa babesteko itxitura bat ezarri zen etxe-abereetatik babesteko (1,22 m altuera gutxi gorabehera), eta emaitzak nabarmenak dira. Hala ere, azken aldian belarjaleek hagin txikiak jan dituztela ikusi da, batik bat, orkatzek eta oreinek. Egia esan, itxitura eraginkorra da etxe-abereentzat, baina ez basoan bizi diren belarjaleentzat, salto egin eta erraz iristen direlako (bereziki, oreina). Gainera, itxitura inklinatuta dago zonalde batzuetan, lur-errestatzeen ondorioz edo enborrak bota direlako; errazagoa da, hortaz, belarjaleak barrura joatea.
Haginak basabelarjaleengandik babesteko, LIFE BACCATA proiektuan proposatu da egungo itxitura zinegenetiko bat ipintzea dagoenaren ordez, 2,5 m-ko altuera duten hesolekin eta bi metroko saretarekin.
Hondakinik ez sortzeko eta, lurraldean ondo dirauen egungo sareta aprobetxatzeko, itxitura berria egungoaren artean tartekatu da, dauden zutabeak indartuz eta itxitura berrikoak jarriz lehenengoen artean. Egungo sareta osatu eta bi metroko altuera izan arte ipiniko da. Itxitura berri honi esker, hagina birsortzea oztopatzen duten kimakari handiak, oreinak, sartzea ekidingo da.
Ekainaren erdialdean, itxitura ipintzen hasi zen eta lan hori uztailaren hasieran amaitzea aurreikusten da.