Gastela eta leongo Baso-Haztegi Zentraleren Jarduerak Hazitik Hagin-Landarea Ugaltzeko
03-12-2019
LIFE BACCATA proiektuan, Sustapen eta Ingurumen Sailaren Baso Haztegi Zentralak (VFC) parte hartu du kalitatezko landareak ugaltzen, LIFE proiektu honetako A1 ekintzan egindako karakterizazio genetikoa oinarri, kontuan hartuta landareak zein jatorri genetikoa duen eta zein izan den bere hazlekua. Horretarako, VFCak hainbat jarduera burutu ditu: eskualdeko hagin naturaletako hazien azterketa eta bilketa egin du, landarea erein eta baso-ontzian ugaldu du, eta hazi baino lehenago ernetze-tratamenduak burutu ditu.
FRUITU-BILKETA MENDIAN
Haginaren fruitua normalean urriaren eta azaroaren artean biltzen da, eskuz eta zuzenean adaxkatik. Fruitua lurretik ere hartu daiteke aurrez adarrak makilaz jo edo astinduz. Bilketa-lanak zailak dira espeziea askotan iristeko zailak diren lekuetan hazten delako, bi urtez behin ematen dituelako fruituak eta populazio bakoitzetik behar adina genotipo desberdinen fruitua bildu behar delako. Horrela, 2016 eta 2017 urteen bitartean, hagin-plantulak ugaltzeko haziak bildu ziren, 2019 eta 2020 urteetan birlandatuko direnak. Aldaxkak ere jaso ziren, baina gerora egin diren faseetan izandako zailtasunak medio, ugalketa ez da posible izan material honekin.
Bildutako materiala (hazidun arilo gorrixka) bidoi txikietan sartzen da. Bidoi hauen trazabilitatea bermatze aldera, behar bezala identifikatzen dira, etiketa bikoitzarekin, eta gero VFCaren instalazioetara eramaten dira prozesatzeko.
Bildutako materiala (hazidun arilo gorrixka) bidoi txikietan sartzen da. Bidoi hauen trazabilitatea bermatze aldera, behar bezala identifikatzen dira, etiketa bikoitzarekin, eta gero VFCaren instalazioetara eramaten dira prozesatzeko.
1., 2. eta 3. Irudiak. Baso-ugalketarako material bilketa mendian.
FRUITUA JASOTZEA
Baso-ugalketarako materiala fruituak dira eta VFCra eraman da. Bertan gordetzen da aldi batean prozesatu arte, hotz-ganberan 3-4ºCko tenperaturan eta %90eko hezetasun erlatiboan.
4. eta 5. irudiak. Baso-ugalketarako materiala jasotzen (fruitua eta aldaxka) haztegian
Hazien kalitatea eta trazabilitatea bermatzeko, jasotzen diren sortek baldintza tekniko eta dokumental jakin batzuk bete behar dituzte, adibidez, identifikatzen dituzten etiketak izan behar dituzte nondik datozen kontrolatzeko, ontzia aproposa izan eta behar bezala itxita egon behar da, eta ikusiz kanpoko agente patogenoek kaltetu dituzten egiaztatu ahal izan behar da.
VFCan jasotzen diren sorta guztiak datu-base batean erregistratzen dira eta informazio osagarria biltzen da: materialaren jatorria, pisua, bilketa-data eta haztegian jaso zeneko data. Erregistro-zenbaki bat atxikitzen zaio, bakarra eta aldaezina, Haztegian dagoen bitartean erabiltzeko, eta prozesuan sortzen den informazio guztia lotuko zaio (espedizioak, laborategiko analisiak, etab.).
HAZIAK ATERA ETA GARBITZEA
Haziak inguratzen duten arilo mamitsuarekin batera jasotzen direnez mendian normalean, haziak atera eta garbitzeko lanak egin behar dira gerora, hazia erabiltzeko edo gordetzeko prest egon dadin. Prozesu horren helburua hazi garbi eta bideragarri gehien lortzea da.
Haginaren kasuan, VFCan eskuz kentzen zaie fruituei mamia, hots, arilotik haziak bereiztu eta urarekin garbitzen dira. Haziak uretan dekantatu, bahetu eta haizatu ostean, zati bizigabeak eta hazi hutsak bereiztu daitezke.
Behin haziak garbitzen direnean, materiala behin betiko etiketatu eta hazi-bankuetan behar bezala gordetzen da.
6. irudia. Gorde den hazi-sorta garbia
HAZIAK AZTERTZEA ETA GORDETZEA
VFCko hazien laborategia arduratzen da hazi-sorten lagin adierazgarri bat aztertzeaz: hezetasuna eta purutasun analisiak egiten ditu, 1000 hazi pururen pisua zehazten du, ernetze-saiakuntzak egiten ditu eta bideragarritasun-analisia burutu. Saiakuntza hauek Nazioarteko ISTA Arauetan oinarritzen dira (International Seed Testing Association), eta hazi berriak jasotzen direnean egiten dira, baita luze gordetzen diren eta etorkizunean erabil daitezkeen sortek zer nolako bilakaera izan duten jakin nahi denean ere.
7. irudia. Hagin-hazi sorta baten ernetze-analisia
Haginaren hazia baldintza egokietan gorde behar da erabiltzen den unera arte, hazieran bideragarritasuna eta ernetzeko gaitasuna alda ez dadin. Horregatik gordetzen dira VFCaren Hazien Eskualdeko Bankuan, bertan, hainbat hotz-ganbera daudelako tenperatura eta hezetasun kontrolatuarekin (3ºC eta %60, hurrenez hurren).
8. irudia. Hagin-hazi sorta germoplasma kontserbatzeko bankuan
LANDAREA UGALARAZTEA
Hagin-landareak batik bat hazitokiko erretiluetan ereiten dira udaberrian zehar. Bide begetatibotik ere jo daiteke, hots, aldaxkak erabili eta berdin-berdinak diren aleak sor daitezke.
Haginaren haziak luze behar du ernetzeko, daukan estalki iragazgaitzagatik eta duen letargia fisiologikoagatik. Beraz, erne baino lehenago tratamendu batzuk behar izaten ditu; bero-hezean gordetzea gomendatzen da 6-7 hilabetez, eta 3-5 hilabete artean hotz-hezean, ondoren urte betez hazitokian igarotzeko. Hala ere, VFCan bero-hotz estratifikazio-zikloak aldatzen ari dira aldiak murriztu eta hazitokian igaro-aldi hori ekiditeko hazia aurrez erne bada.
9. irudia. Hagin-haziaren aurre-ernetzea laborategian
Hazitokian hazi ostean, plantula 300-400 cm3-ko baso-ontzietara lekualdatzen da, substratu eta perlita nahasketa batekin, eta sortak erregistro-zenbaki batekin identifikatu eta datu-basean barne hartzen dira.
Datozen asteetan zehar, helburua landareak haztea eta girora moldatzea da. Horretarako, ongarridun urarekin ureztatzen dira eta sasoi bakoitzarekin bat datorren landare-osasuna kontrolatzen da.
Datozen asteetan zehar, helburua landareak haztea eta girora moldatzea da. Horretarako, ongarridun urarekin ureztatzen dira eta sasoi bakoitzarekin bat datorren landare-osasuna kontrolatzen da.
10. irudia. Hagin-landarea baso-ontzietan.
11. eta 12. irudiak Hazitik. datorren hagin-landarea (babesgailuarekin eta gabe) mendian.
Landarea hagin naturalen basotzea indartzeko erabiliko da, eta 2019 eta 2020 urteen artean burutuko dira lanak.
HAGINAREN TRASLOKAZIOA ETA HAZTEGIKO UGALKETA
Baso-ugalketarako materiala hazi bidez ugalarazteaz gainera, hagin ugari sortu den Leongo Mendi Zentralen KBEan, materialaren traslokazioarekin esperimentuak egin dira eta haztegira eraman da, baso-ontzietara, 2020ko udaberrian edo udazkenean landatzeko. Guztira, 100 bat plantula dira, eta horiekin VFCan hazitik egiten den ugalketa osatu nahi da.
13. eta 14. Irudiak. Baso-ontzietan eta loreontzietan haztegian ugaldutako plantulak.