Faberoko haurrek hagina zaintzen ikasi dute LIFE BACCATA proiektuko ingurumen heziketari esker
27-07-2020
Beste behin, jardunaldi honekin eskolaumeak LIFE BACCATA proiektura hurbildu dira, azaroaren 21ean, Leongo La Cortina HLHI (Faberas) 6-12 urte bitarteko eskolaumeei zuzendutako ingurumen heziketako jarduera modura.
Jarduera joan den urriaren 18ean egin zen eta guztira 36 haur eta bi irakaslek parte hartu zuten. Horiek haginak duen garrantzia ezagutu eta gure biodibertsitateari begira duen balioaz jabetzeaz gain, LIFE BACCATA proiektua eta Natura Sarea 2000 ekimena ezagutu ahal izan zituzten.
Gainera, jarduera didaktiko ezberdinak egin zituzten, esate baterako, feltroz egindako haginaren puzzle bat muntatzea. Era berean, bikote erako jolas batean aritu ziren haginarekin batera bizi diren animalia eta begetalekin, eta hirugarren jarduera gisa haginen inguruan dauden elezaharrak irakurri zituzten. Azkenik, kartoi meheko mural batean haginaren mehatxu nagusiak eta espeziea kontserbatzeko modu ezberdinak batu zituzten.
Murala ikastetxean geratu zen oroigarri modura, eta haurrentzako LIFE BACCATA proiektuko kamisetak banatu ziren.