Burgoseko hagina babestea ahalbidetzen duen Gaztela eta Leongo Juntaren, Cesefor Fundazioaren eta Europar Batzordearen arteko lankidetza

Kantauriar Mendilerroan hagin multzoak kontserbatzeari dagokionez ekarpena egiteko xedez, “Kantauriar Mendilerroko hagin basoak kontserbatu eta berrezarriz” izeneko LIFE proiektua (LIFE BACCATA) jarri da abian.

LIFE BACCATA proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatzen da LIFE deialdiaren esparruan eta 2016-2020 bitartean Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 ekimenaren hamabost lekutan (Galizia, Gaztela eta Leon eta Euskadikoak) garatzen da. Proiektuko koordinatzaile modura Compostelako Santiagoko Unibertsitateak parte hartzen du eta bazkide modura, Gaztela eta Leongo Juntak, Ceseforrek, Hazi Fundazioak eta TRAGSA Taldeak.
cartel_obra.jpg

Gaztela eta Leongo komunitatearen barnean, Gaztela eta Leongo Juntak eta Cesefor Fundazioak hagin multzo garrantzitsuenetako ugariren ikerketa eta inbentarioa egiteko lanak garatu dituzte, eta orain habitata hobetzeko ekintzak garatzen ari dira Leon, Palentzia eta Burgoseko probintzietan.

Burgoseko probintziak, bere baldintza biofisiko, biogeografiko eta ekologikoak kontuan izanik, ahalmen handia du haginaren habitaterako. Hala, hagin multzoak aurki ditzakegu pagadien, hariztien, pinudien, erkametz multzoen edota artadien azpian.

1_1.png“Menako Ibarreko Basoak” Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) hagin multzoak leundutako erliebeen gainean lekutzen dira, Gaztela eta Leongo gainerako hagin multzo kantauriarrekin alderatuz askoz ere garaiera baxuagoan (itsas mailaren gainetik 676 eta 439 metro bitartean). Kantauriar Mendilerroko hagin multzoen kontserbazio-egoera hobetzeko helburua duen LIFE BACCATA proiektuaren barnean haietako hiruren ezaugarriak atera dira. Horretarako, Arceoko herriari dagokion Saroneko hagin multzoak esku-hartzeko erabakia hartu da.

Saroneko hagin multzoa oso trinkoa den pagoaren hostotza baten azpian dago, azpiko estratua izanik haginaren masa. Pagadiaren lodiera dela medio, haginaren zona ugari ito eta hil egin dira. Beraz, ingurumen arloko eskualdeko administrazioak oin horien gainetik dauden pagoetan eraztunak ipini ditu, zenbait hagini espazio handiagoa emate aldera.

Hagina ez hedatzeko beste arrazoi bat haien birsorkuntzan belarjaleek eragiten duten presioa da. Gaur egun, presio hori ez da duela zenbait urte bezain agerikoa, izan ere, 2007an itxitura bat (1,22 metroko altuerakoa gutxi gorabehera) instalatu zen, hagin multzoa etxeko abereetatik babesteko, eta emaitzak onak izan dira. Haatik, azkenaldian hagin txikiak belarjaleek janda ikusten dira, nagusiki orkatz eta oreinek janda. Izan ere, itxitura eraginkorra da aziendarako baina ez basoko belarjale horien kasuan, erraz egin baitezakete bertatik jauzi (batez ere, oreinak). Gainera, zona batzuetan itxitura makurtuta dago lurraren narrastearen ondorioz, edo enborrak erori ostean itxitura amildu egin da, pasabidea erraztuz.

Horregatik guztiagatik, LIFE BACCATA proiektuaren esparruan, itxitura zinegetiko berri bat instalatu da hagin multzoaren inguruan, haginaren birsorkuntza basoko belarjaleengandik babesteko xedez. Horretarako, aurretiaz zegoen itxitura luzatu eta kaltetuta zegoen lekuetan berria ipini da. Itxitura berriak 2 metroko altuera du. Horrekin oreinak zailtasun gehiago izango ditu bertatik jauzi egin eta haginaren kimu samurrekin eta landare txikiekin elikatzeko, oso gutiziatsuak baitira hausnarkarientzat, batez ere, neguan, elikagaia urria denean.

2.jpg  3.jpg
Obra FORESA enpresak gauzatu du, eta irailean amaitu zituen lanak. Kontserbaziorako lan horien sustatzaile eta proiektuko bazkide den CESEFOR Fundazioak, zuzendaritza eta koordinazioan, Espinosa de los Monteros Bailarako Ingurumeneko Teknikari eta Agenteen, Burgoseko Probintziako Ingurumeneko Lurralde Zerbitzuaren eta Gaztela eta Leoneko Juntaren laguntza izan du, proiektuko lantaldean ere parte hartuz.

Arceoko hagin multzoan itxitura instalatzeaz gain, Burgoseko probintziaren barnean, Ojo Guareñako Monumentu Naturalean Arboreto bat egingo da, haginaren habitata osatzen duten espezieen inguruko ezagutza sustatu eta haren kontserbazioari dagokionez azken urteetan aurrez aurre dituen erronken dibulgazioa egiteko, baliabide genetikoen iraunkortasunerako ekarpena egiteaz gain.

Probintzian bestelako lanak ere egingo dira, esate baterako, aurretiaz dauden hagin multzoak birpopulatzea, habitataren konektagarritasuna bultzatzeko xedez. Esku-hartze horrek zuhaitz masen ezarpena du oinarri, epe ertain/luzera so haginaren populazio guneen arteko komunikazioa ahalbidetzeko, korridore erako funtzioa betez.