LIFE BACCATA proiektuko koordinaziorako taldeak laugarren bilkura egin zuen Palentzian
03-05-2021
Joan den ostiralean, martxoak 2an, LIFE BACCATA proiektuko koordinaziorako taldeak laugarren bilkura egin zuen Palentzian Bilkura horretan proiektuko ekintzen aurrerapenarekin lotutako alderdi ezberdinak jorratu ziren, 2018an garatzeko lanketa ezberdinak koordinatu eta planifikatzearekin batera. Proiektuko koordinatzailea Compostelako Santiagoko Unibertsitateko (USC) Lugoko Campuseko Nekazaritza Biodibertsitate eta Landa Garapenerako Institutua (IBADER) da. Erakunde horretan Europako ekimeneko bazkideen artean daude Cesefor Fundazioa, Gaztela eta Leongo Junta, HAZI Fundazioa eta Tragsa Taldea. Aurrekontu orokorra 1.925.104 eurokoa da, Europar Batasunak % 75ean (1.441.649 euro) finantzatuta. Proportzio hori da LIFE deialdiak egikaritu eta abiarazteko lehenestekotzat jotako proiektuetarako gehienez ematen dena. LIFE BACCATA proiektuaren helburua Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 ekimeneko 15 espazio babestutan Taxus baccata mediterraneoko basoak 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzea da, habitataren kontserbazio-egoeraren adierazleen gainean esku hartuz: horien okupazio-eremua areagotuz, egitura eta funtzioak hobetuz nahiz etorkizuneko iguripenak ere hobetuz. Proiektuan, era berean, erdietsitako emaitzak hedatu eta transferitzeko zenbait neurri jasotzen dira. Horrez gain, publiko orokorra 9580* habitataren, bertako biodibertsitatearen balioen eta proiektuaren xede diren ekosistemek emandako zerbitzuen garrantziari buruzko informazio eta sentsibilizaziorako programa bat barneratzen da.