Pagoetako Parke Naturalak (Gipuzkoa) dagoeneko badu haginei buruzko dibulgazio-bidexka bat
15-01-2021
Bide homologatu hori egokitzeko eta seinaleztatzeko lanak amaitu dira; besteak beste, informazio-panel bat, dibulgazio-geldialdi bakoitzaren informazioa jasotzen duten hainbat mugarri eta bisita autogidatuak errazteko liburuxka bat. Era berean, lanak areagotu egin dira inguruan hagina errazago hazteko, batez ere argitan jartzeko, bidezidorra proiektuko ekintzen erakusgarri izan dadin.
Gainera, parketxeko (interpretazio-zentroa) langileekin egin da ibilbidea, eta edukien gidoia eman zaie, dibulgazio-jardueretan proiektuaren emaitzak transmititu ahal izateko.
Osasun-egoerak aukera ematen duenean, proiektuak antolatutako bisita gidatuak egingo dira.