Haginaren (Taxus baccata) aniztasun genetikoaren kontserbazioa Kantabria-Atlantiko eremuan LIFE BACCATA proiektuaren esparruan
14-08-2020
LIFE BACCATA proiektuaren helburua da Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikoan hagin multzoen kontserbazio-egoera hobetzea. Eskualde horretan hagin populazio nagusien aldakortasun genetikoa ezaugarritzea proiektuko zeharkako ekintza bat da, Espainia iparraldeko (Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, Kantabria, Euskadi) zein Portugal iparraldeko (Ipar eskualdea) zenbait eskualde beregain hartzen dituena, eta baliagarri izango da haginaren baso baliabide genetikoen kontserbaziorako programan garatzeko esku-hartzeen oinarri gisa. Aniztasun genetikoa da espezieek egokitzeko duten ahalmenaren oinarria eta funtsezkoa da basoak modu arrazional eta iraunkorrean kudeatzeko. Aniztasun genetikoa lagungarri da hagin multzoen etorkizuna eta bideragarritasuna bermatzeko, bereziki egungo testuinguruan, aldaketa klimatikoa gertatzen ari denean.
1. fasea. Hagin populazioaren eta zuhaitz berezien laginketa genetikoa
Laginak jaso eta kontserbatzea
Proiektuan Iberiar Penintsularen iparraldean lekutzen diren 80 populazio gune aztertu ziren. Hala, mendebaldera, Portugal iparraldean, Galizian, Asturiasen eta Gaztela eta Leonen dauden eremuak, eta ekialdera, Euskadin, dauden eremuak aztertu ziren, Natura Sarea 2000 izenekoari dagozkion Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) 30 zonetan 49 populazio natural barne. Populazio bakoitzeko batez beste 20-30 zuhaitzen laginak hartu ziren eta, horrez gain, zuhaitz berezi babestuen 31 gune hautatu ziren (gehienak Natura Monumentu edo Toki Historiko, izendatuak, edo zuhaitz berezien katalogoan sartuak), antzinako populazio naturalen aztarna modura edo zuhaitz sinboliko modura irauten dutenak leku adierazgarrietan (elizak, hilerriak, monasterioak, lorategiak, etab.) Zuhaitz bakoitzerako hosto freskoen lagin txiki bat hartu zen eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak (USC) Lugon duen Campuseko Genetika Laborategira igorri ziren. Bertan datu genetikoen analisia burutu da. Behin hori eginda, Lugoko Campuseko (USC) IBADER institutuak Lugo Herbarioan bildutako lagin guztien ehun eta DNA bankua kontserbatu du, etorkizuneko ikerketetan erabilgarri direnak.
Datu genetikoen analisia.
Haginean aldakortasun genetikoa hautemateko, DNA mikrosateliteren (SSR) bederatzi informazio-markagailu aztertu ziren USC unibertsitateko Genetika Laborategian PCR teknikak eta sekuentziadore automatikoa erabiliz. SSR markagailu eta indibiduo bakoitzeko aldagai genetiko guztiak identifikatu ziren. Modu horretan, Eskualde Biogeografiko Atlantikoko haginaren profil genetikoen (genotipoak) datu-base bat sortu zen, populazioen gaineko hurrengo analisien oinarri modura erabiltzeko:
- Aniztasun genetikoa eta ahaidetasuna, populazioetan egoera genetikoa ebaluatu, higadura genetikoko zantzuak identifikatu eta odolkidetasun-maila topatzeko
- Egituraketa genetikoa genetikoki ezberdindutako populazio eta taldeak identifikatzeko
- LIFE BACCATA proiektua Iberiar Penintsulan aurrez haginaren gainean egindako ikerketekin integratzea, modu horretan, genotipikoen datu-base estandar bat sortuz, sei eskualde biogeografiko iberikoko 126 populazioetatik jasotako 2700 hagin baino gehiagorekin
- Hagin bereziak erreferentziazko populazio naturalekiko genetikoki ezaugarritzea, jatorrizko iturri modura antzekotasun genetiko gertagarriena zehazteko.
2. fasea. Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldeko Kantabria-Atlantiko eremuko hagin populazioen genetika ezaugarritzea LIFE BACCATA proiektuaren esparruan
Egindako laginketa zabalaren emaitzek berresten dutenez, Eskualde Atlantiko Iberikoan haginaren baliabide genetikoaren aniztasuna handia da, espeziearen bariazio genetikoaren iturri garrantzitsua izanik. Populazio batzuek aldakortasun genetiko handia eta ahaidetasun txikia erakutsi zuten, populazioaren tamaina eta konektibitate handiago baten zantzuak LIFE BACCATA eremuan zehar (esate baterako, Devesas da Escrita eta Rogueira Lugon, La Seita eta Monte Teixedo Leonen, Aralar Mendikatea Gipuzkoan). Beste populazio batzuetan aniztasun genetiko txikiagoa eta ahaidetasun handiagoa ikusi zen, isolamenduaren adierazgarri, esate baterako, Altide (Lugo), Casaio (Ourense), Boca de Huergano (Leon), Saron (Burgos) edo Tosanden (Palentzia). Kasu horietako batzuek Eskualde Biogeografiko Atlantikoan tokiko mailan ezberdindutako ezaugarri genetikoak irudikatzen dituzte.
Populazioen artean egindako multzokatze genetikoari buruzko analisiak egituraketaren ebidentziak erakutsi zituen espazio-eskala ezberdinetan, ziurrenera iragan historikoaren fluktuazio klimatikoen ondorioak eta gizakiaren eragin berriagoak uztartzearekin lotuta. Orokorki, Kantabria eta Euskadiko mendietako ekialdeen zeuden laginketetan ezberdintasun bat ikusi zen, mendebaldeko eremuetan konektibitate historiko handiagoko zantzuekin. Eskualde mailan, multzo taldeko biogeografikoen artean ezberdintasun genetikoak identifikatu ziren, espeziearen eboluzioaren historian izandako aldaketa- eta barreiatze-prozesuekin lotuta, Galiziako Terra Cha, Leongo Galaico mendigunea, Naviano-Ancarenses mendiak, Kantauriar Mendilerroa eta Euskadiko Mendiak barne. Eskala murritzago batean, tokiko egituraketaren osagai adierazgarri bat hauteman zen, populazioen arteko konektibitate txikia islatzen duena, espeziearen banaketako hegoaldeko mailen ezaugarri. Tamaina txikiko populazioetan, isolatuta daudenetan, zenbaitetan ahaidetasun adierazgarri batekin, alearen barreiatzea eta polinizazioa mugatzen duten faktore ezberdinek eragina izan dezakete, esate baterako, zuhaitz eme eta arren proportzio ezberdina populazioak, edo animalia fruitujaleen urritasunak.
Eskuratutako datu genetikoek funtsezko informazioa eman dute Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikoan habitat babestuekin lotutako espezie honen kontserbaziorako ekintzak babesteko. Kontserbazio genetikoko unitateak maila orokorrean, eskualde mailan eta tokiko mailan zedarrituz, basoaren kudeaketan ardura duen autonomia erkidego bakoitzean kudeaketarako orientazioak finkatu dira, baina talde biogeografikoetan eskualde arteko koordinazio batek haginaren baliabide genetikoak Eskualde Atlantikoan maila orokorrean kontserbatzeko duen garrantzia nabarmenduz.
3. fasea. Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikoan hagin multzoen kontserbaziorako ekintzak babesteko jarraibide genetikoak
Populazioen aniztasuna eta egitura genetikoa, eta horien eboluziorako potentziala mantentzea funtsezkoa da kontserbazio-programa batean. LIFE BACCATA proiektuaren xede diren zonetan haginaren baliabide genetikoa ebaluatzean kontserbaziorako ekintzak in situ (beren habitat naturalean) nahiz ex situ (adibidez, aleen bankuak eta klonalak) orientatzeko oinarri gisa balia daitezkeen informazio eta irizpideak eskuratu dira.
Kontserbaziorako unitate genetikoetan oinarritutako kudeaketan asistentzia egitea erabilgarria da gakoak diren baliabideak lehenesteko, aniztasun genetikoa islatzeko beren balioa edota bere espezifikotasun genetikoa kontuan izanik. Eskualde mailan, talde biogeografiko guztiek aldakortasun osoan duten ekarpena ikusi zen, aniztasun balio adierazgarriekin ekialdean eta ezberdintasun zantzuekin eremu biogeografiko Atlantiko osoan zehar. Tokiko mailan, populazio bakoitzak aniztasun eta ezberdintasun genetiko osoan izandako ekarpena aintzatetsi zen, kontserbazio-adierazle modura. Populazioen aniztasun genetikoaren mantenua maximizatzea oso garrantzitsua da kontuan izanik haginak faktore klimatikoen aurrean (tenperatura kasu) agertzen dituen tokiko egokitzapenaren ebidentziak.
Irizpide genetikoak lagungarri dira haginarekin lotutako habitatak hobetzeko esku-hartzeetan Eskualde Biogeografiko Atlantikoan, ingurumenaren kudeaketan nahasitako ikerlari eta administrarien arteko elkarlan estuan. Hagina aldakortasun genetiko handiko, zentsua handiagoko eta espezierako ingurumen-baldintza egonkorragoetan konektagarritasuna ageri duten populazioz hornitutako habitat naturaletan kontserbatzea lehentasunezko kontua da. Populazio txikiago eta isolatuetan, populazio barnean ahaidetasun gehiagorekin, errefortzuzko ekintzak burutzea balioetsi daiteke genetikoki antzekoak diren hurbileko populazioetatik.
Okupazio eta erreklutamendu eremuan hobekuntzarako ekintzak txertatzeko garrantzitsua da kontuan izatea nahasitako populazio emaile eta hartzaileen ondare genetikoa. Ex situ kontserbazio-bildumetan gordetako aniztasun genetikoa laburbiltzeak (hagin berezi eta monumentalak barne) bere eraginak ditu konektagarritasuna hobetzeko horien kudeaketan, genetikoki ezberdindutako populazioekin hibridatzeko arriskua minimizatuz.
Adierazle genetikoak kontuan izatekoak dira hautatutako populazioetan kontserbaziorako esku-hartze ezberdinak planifikatzean, esate baterako, hostotza irekitzea beste zuhaitz espezie batzuekin konpetentzia erregulatzeko, fauna belarjalea kontrolatzea edo sistema ekologikoa babesteko prebentziozko neurriak aplikatzea. LIFE BACCATA proiektuko ekintzak gauzatuz babestutako habitat horien kontserbazioa indartu nahi da.

4. fasea. Hagin monumentalen ezaugarritze genetikoa
Hagin berezi edo monumentalak, horietako asko beren balio eta ezaugarri nabarmenak direla medio (tamaina, adina edo kokapena) babestuak, ingurumen eta kultur aldetiko balioa duten baliabideak dira, eta horien erregistro historikoak ez dira beti ezagunak izaten. LIFE BACCATA proiektuan hautatutako hagin berezi ezberdinen profil genetikoa ezaugarritu zen, erreferentziazko populazioen datu-baseekiko ikertutako eremuan.
Hagin berezi edo monumental gehienak genetikoki eremu biogeografiko berezko populazioetara esleitu ziren, zenbaitetan oso hurbileko populazio naturaletan, Cereixidoko (Lugo) Haginera adibidez, Serra do Courel mendikatean sakabanatutako populazio zaharragoetan jatorria dutela edo haietatik mugitu direla iradokiz. Beste kasu batzuetan esleipena anbiguoa izan zen, populazio ezberdinetara esleitzeko aukerarekin. Hori, hein batean, maila orokorrean nahiz eskualde mailan multzokatze ezberdinetan ageri den egitura genetiko konplexua kontuan izanik azal daiteke.
Oso urruneko populazioetara esleitzea jatorrizko gunetik kokapen berezietara (lorategi, hilerri, eliza, etab.) mugitutako zuhaitzen kasuan azal daiteke. Haatik, ziurragoa dirudi gehienak inguruko basoetan izatea jatorria, gaur egun zona berean daudenekin genetikoki lotura zuten antzinako populazio naturalen (dagoeneko desagertuak), modu zabalago batean hedatuta zeudenak, aztarna modura iraunez.
Kontua izan behar da jatorrizko populazio posible guztien (horietako zenbait gaur egun desagertuta daude) laginketa ez dela egin ezinbestean, esate baterako Kantabria-Atlantikoko eremuko kostaldeko mendebaldean. Datu genetikoek aukera ematen dute hagin multzoen nahiz hagin berezien populazioaren dinamikari buruzko ezagutza hobetzeko. Horrez gain, funtsezko tresna bat da espeziearen eta hura hartzen duten habitat naturalen kontserbazio-programak txertatzeko.