“ONGIETORRIAK LIFE BACCATARA” ERAKUSKETA SARIEGOSEN
27-07-2020
“Ongietorriak LIFE BACCATARA” erakusketak Sariegoseko udalerrian (Leon) hasiko du bere ibilbidea. Irailaren 20ra arte bisitatu ahal izango da udaletxean, astelehenetik ostiralera, goizez, 9-14 bitartean.
“Ongietorriak LIFE BACCATARA” erakusketa hagina eta hagin multzoak ezagutzeko izan da sortua, LIFE proiektua ezagutarazteko asmoarekin batera, haren habitataren kontserbazio-egoera hobetzea duena xede Kantauriar Mendilerroko Kontserbazio Bereziko 15 Eremutan (KBE).
Erakusketa horren bidez balio kultural, natural eta zientifiko itzela duen zuhaitz hori ezagutzeko aukera izango da, gizartea haren habitata mantentzearen garrantziaren gainean kontzientziarekin batera.
Erakusketak eduki hauek jorratzen ditu:
- LIFE BACCATA proiektua
- Haginaren biologia
- Aniztasun ekologikoa
- Banaketa
- Haren habitata
- Lotutako flora
- Fauna eta hagin multzoak
- Kultura eta tradizioa
- Mehatxuak
- Kontserbazioa eta berrezarpena
- Hagina Natura Sarea 2000 ekimenean

Haginari eta LIFE BACCATA proiektuari buruz
Hagina (Taxus baccata L.) zuhaitz ez erretxinatsua da, hosto iraunkor eta itxura galantekoa, bizitza-luzera handikoa eta oso motel hazten dena. Espezie horren eremu naturala Europa, Asia Erdialdea, Iparraldea eta Mendebaldea, Maroko, Aljeria, Azoreak eta Madeiran barna hedatzen da. Iberiar Penintsulan mendikate guztietan eta Balear Uharteetan aurki dezakegu, ipar erdialdean ohikoagoa izanik. Leku fresko eta hezeak, amildegi itzaltsuak eta zoru sakoneko ibarrak nahiago izaten ditu, eta gehiago ageri da mendian lautadan baino. Hezetasunaren aurrean erresistentzia ona ageri du eta hezetasun maila gutxieneko bat behar du giroan eta zoruan. Dituen erabilera anitzen ondorioz espezie horren gainean antzinatik egin den presioa, beste fenomeno batzuen artean basoan izandako suteek eraginda hartako habitata murriztu eta zatitzea, belarjaleen aldetik kimatzea eta beste zuhaitz espezie batzuekin argia lortzeko lehia dira dituen mehatxu nagusiak. Horrela, horri haginak ingurumenari, kulturari eta zientziari dagokionez duen balio handia gaineratuz, hagin multzoak lehentasunezko intereseko habitata dira Europar Batasunerako.
Haren kontserbazioan laguntzeko xedez, “Kantauriar Mendilerroko hagin basoak (9580*) kontserbatu eta berrezarriz” izeneko LIFE proiektua (LIFE BACCATA) jarri da abian.
Proiektu horretako ekintzekin horien kontserbazio-egoera eta habitata hobetu, ingurumen heziketa bultzatu eta gizartearen sentsibilizazioa eta partaidetza sustatu nahi da.
LIFE BACCATA proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatzen da LIFE Deialdiaren esparruan eta 2016-2020 bitartean Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 ekimenaren hamabost lekutan (Galizia, Gaztela eta Leon eta Euskadikoak) garatzen da. Compostelako Santiagoko Unibertsitateak proiektuko koordinatzaile modura parte hartzen du eta Gaztela eta Leongo Juntak, Cesefor Fundazioak, Hazi Fundazioak eta TRAGSA Taldeak bazkide gisa hartzen dute parte.