Ingurumen heziketako jarduera Ribas del Sil HLHI institutuan (Leon)

Joan den urriaren 17an Ribas del Sil HLHI institutura iritsi ziren LIFE BACCATA proiektuko ingurumen heziketako jarduerak. Jarduera horietan, 4-12 urte bitarteko eskolaumeek hagina eta hagin multzoak ezagutu ahal izan zituzten eta horien kontserbazioak duen garrantziaz jabetu ahal izan ziren, LIFE BACCATA proiektura eta Natura Sarea 2000 ekimenera gerturatzeko aukera izateaz gainera.

Jardueraren oinarria irakasle eta eskolaumeei jardueraren aurkezpena egitea izan zen, haurrekin egindako jolas ezberdinen bidez (feltroan egindako haginaren puzzle bat, haginaren habitata partekatzen duten animalia eta landare espezieekin egiteko bikote erako jolas bat) aipatu espezieak kontserbatu eta berrezartzeko mezua indartuz. Gainera, haginek dituzten mehatxuen eta horiek kontserbatzeko modu ezberdinen inguruko mural bat osatu zuten.
captura_2.png