9580* habitateko berezko espezieak biltzeko, gordetzeko eta hazteko lanak amaitu dira Galizian
02-08-2019
LIFE BACCATA proiektuaren helburua da Kantauriar Mendilerroko 15 KBEko 9580* habitataren kontserbazio-maila hobetzea. Horretarako, zaintzaren inguruko adierazleetan jardungo da: okupazio-eremua, egitura eta funtzioak eta geroko ikuspuntuak. Galizian, proiektua aurrera eramango da Riocereixako Amankomuneko Herri Basoko 15 ha-tan (Pedrafita do Cebreiro, Lugo), Os Ancares – O Courel KBEan (ES1120001). Aipatu azaleran landatutako pinudi bat kenduko da (C2 Ekintza) eta 9580* habitata leheneratuko da berezko espezieak landatuz (C3 Ekintza); horrela, habitat mota honetako gaitzak desagerrarazi eta okupazio-eremua handituko da. Gainera, egitura, konposizioa eta konektibitatea hobetuko denez, kontserbazio-egoerak ere onera egingo du.
9580* habitateko baso-espezieak landatzeko, kontuan hartuta Natura 2000 gunea dela, ezinbestekoa da tokiko gordailu genetikoarekin bat datorren basoak ugaltzeko materiala (MFR) erabiltzea. Bateragarritasun hori bermatzeko, proiektuak proposatu du Riocereixako Amankomuneko Herri Basoan erabilitako baso-ugalketarako material berdina erabiltzea. Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera, 9580* habitatean berezko diren zuhaitz-espezieen adaxkak eta haziak bildu dira (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana) aipatu Amankomuneko Herri Basoan, gerora gorde, kontserbatu eta hazteko (C1 Ekintza). Jarduera hau Santiago de Compostelako Unibertsitateko IBADER institutuak egin du, eta kanpoko laguntza jaso du hala behar izan den fase guztietan.
Lehenengo fasean, baso-ugalketarako materiala bildu da Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera 9580* habitateko berezko espezieak diren horietatik (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana). Zenbat landare behar zen kalkulatzeko, kontuan hartu da basotu nahi zen azalera osoa eta espezie dominante eta kodominanteen proportzioak, Galiziako Habitaten Eskuliburua oinarri. Bilketa-lanen behin behineko programazioa ez da jarraitu baso-ugalketarako materiala jaso behar den guneetan habitata duten interes-espezietarako kritikoak diren aldietan zehar.
Lehenengo fasean landarea bildu ostean, haztegira eramaten da, gordetzeko lanak hasi eta landarea prestatzen da hazi eta sendotzeko. Hazietatik datozen espezieen kasuan, nahiko erraza izan da haztea, hazitokian. Erretiluan erein eta modu ordenatu eta kontrolatuan erne dira (itzal-sarearekin edo berotegian, bermukulita eta perlita substratuekin, ureztatze eta hezetasun kontrolatuarekin, etab.), ahalik eta errazen haz daitezen basotzeko landare izateko prest dauden arte. Adaxketatik datorren landareak, berriz, prestatu, moztu eta tratatu egin dira adar-aldaxka bide ugaltzeko.
Prozesu horri guztiari esker, hots, 2017tik 2019ko udaberrira arte, behar adina baso-landare lortu dira, eta behar adina kalitatezkoak gainera, proiektuaren helburu zen Amankomuneko Herri Basoa basotzea bermatzeko. Ugalketa-zifrak, LIFE BACCATAren landare-espezieen arabera Galizian:
Lortzen den landarea basotzeko erabil daiteke, baso-ontzian dagoelako, behar adina altuera eta diametro dituelako, eta sustraia nahiko hazi delako, biribiltze handirik gabe, erabilitako ontziak bolumena sustraiak behar bezala hazteko bezain beste bolumen duelako.
9580* habitateko baso-espezieak landatzeko, kontuan hartuta Natura 2000 gunea dela, ezinbestekoa da tokiko gordailu genetikoarekin bat datorren basoak ugaltzeko materiala (MFR) erabiltzea. Bateragarritasun hori bermatzeko, proiektuak proposatu du Riocereixako Amankomuneko Herri Basoan erabilitako baso-ugalketarako material berdina erabiltzea. Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera, 9580* habitatean berezko diren zuhaitz-espezieen adaxkak eta haziak bildu dira (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana) aipatu Amankomuneko Herri Basoan, gerora gorde, kontserbatu eta hazteko (C1 Ekintza). Jarduera hau Santiago de Compostelako Unibertsitateko IBADER institutuak egin du, eta kanpoko laguntza jaso du hala behar izan den fase guztietan.
Lehenengo fasean, baso-ugalketarako materiala bildu da Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera 9580* habitateko berezko espezieak diren horietatik (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana). Zenbat landare behar zen kalkulatzeko, kontuan hartu da basotu nahi zen azalera osoa eta espezie dominante eta kodominanteen proportzioak, Galiziako Habitaten Eskuliburua oinarri. Bilketa-lanen behin behineko programazioa ez da jarraitu baso-ugalketarako materiala jaso behar den guneetan habitata duten interes-espezietarako kritikoak diren aldietan zehar.
Lehenengo fasean landarea bildu ostean, haztegira eramaten da, gordetzeko lanak hasi eta landarea prestatzen da hazi eta sendotzeko. Hazietatik datozen espezieen kasuan, nahiko erraza izan da haztea, hazitokian. Erretiluan erein eta modu ordenatu eta kontrolatuan erne dira (itzal-sarearekin edo berotegian, bermukulita eta perlita substratuekin, ureztatze eta hezetasun kontrolatuarekin, etab.), ahalik eta errazen haz daitezen basotzeko landare izateko prest dauden arte. Adaxketatik datorren landareak, berriz, prestatu, moztu eta tratatu egin dira adar-aldaxka bide ugaltzeko.
Prozesu horri guztiari esker, hots, 2017tik 2019ko udaberrira arte, behar adina baso-landare lortu dira, eta behar adina kalitatezkoak gainera, proiektuaren helburu zen Amankomuneko Herri Basoa basotzea bermatzeko. Ugalketa-zifrak, LIFE BACCATAren landare-espezieen arabera Galizian:
Taxus baccata | > 4.000 landare |
Betula pubescens | > 3.000 landare |
Fagus sylvatica | > 2.000 landare |
Quercus petraea | > 2.000 landare |
Sorbus aucuparia | > 1.000 landare |
Ilex aquifolium | > 1.000 landare |
Corylus avellana | > 200 landare |