LIFE BACCATA proiektuak ekosistemen zerbitzuei buruzko ekitaldi batean hartu du parte Tallinen (Estonia)


LIFE BACCATA proiektua "COSTING THE EARTH? – TRANSLATING THE ECOSYSTEM SERVICES CONCEPT INTO PRACTICAL DECISION MAKING", ekitaldian izan zen LIFE VIVA GRASS erakundeak antolatutakoan, Tallinen (Estonia) 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean.

Ekitaldian zehar inbentario eta balorazioen aspektu estrategiko guztiak aztertu ziren ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz, baita erabakiak hartzeko modua ere, ikuspegi horretan oinarrituta, gaur egun, gure jarduerek ingurumenean zer nolako eragina duten ebaluatzeko aukera onena dela uste da eta.

AlEkitaldian 100 pertsona baino gehiago etorri ziren 18 herrialdetatik, gehienak EBekoak. Jardunaldietan zehar, LIFE BACCATAko kideek ikuspuntuak trukatu eta ezagutzak eta metodologiak partekatu zituzten bertaratutakoekin. Etekin izugarria atera zioten, bada, topaguneari, beste LIFE BACCATA proiektuetan ondorioztatutakoak aplika baitaitezke eta ikasitakoak barne hartu LIFE BACATTA eremuetan. Beste proiektu batzuetako parte-hartzaileekin ikasitako beste errealitateei esker, proiektuen arteko harreman interesgarriak ere lortu ziren. Elkarlanean aritzeko balio dezakete dagoeneko abian diren proiektuetan, edo proiektu berriak abian jartzeko, informazioa trukatzeko edo ikerketarako.

LIFE BACCATA proiektuaren helburu nagusia “Taxus baccata-ren mediterranear basoen” lehentasunezko 9580* habitataren kontserbazioa hobetzea da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarean barne hartzen diren 15 eremu babestuetan, mota honetako basoen azalera areagotuz, egitura eta funtzionaltasuna hobetuz eta, ondorioz, geroko aukerak zabalduz. Lortzen diren emaitzak zabaltzeko eta transmititzeko hainbat neurri ere barne hartzen dira proiektuan, baita oro har jendearentzako informazio- eta sentsibilizazio-programa bat ere 9580* habitatak duen garrantziari, bertako biodibertsitatearen baloreei eta proiektuetan lantzen diren ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz.