Life Baccata proiektua lanean ari da jada KANTAURIAR MENDILERROKO”TAXUS BACCATA-REN MEDITERRANEAR BASOEN LEHENTASUNEZKO HABITATAREN (9580*)” KARAKTERIZAZIOA ETA AURRETIAZKO DIAGNOSIA EGITEKO

Lanaren xedea da Natura 2000 Sareko Kantauriar Mendilerroko espazioetan dauden “Taxus baccataren mediterranear basoen” 9580* lehentasunezko habitataren karakterizazioa eta aurretiazko diagnosia egitea.

Habitat horren hasierako karakterizazio, diagnosi eta ebaluazioa bat dator LIFE BACCATA proiektuaren prestaketa lanekin, eta bere xedea da beharrezko informazioa lortzea proiektuaren kontserbazio lanen plangintza teknikoa garatzeko eta ondorioen jarraipena egiteko. Informazio garrantzitsua emango du 9580* habitataren interpretazioa argitzeko, kartografia eguneratzeko, Nat2000 formularioak betetzeko eta habitata balorizatzeko.

Gainera, landuko diren esparruetako hagin multzoen azterketa etnokulturala beharrezkoa da proiektuaren zabalkundearen programa gidatzeko, bertako biztanleria haginen kontserbazioan inplikatzeko eta habitat hori eta tokiko biztanleriarekin duen harremana balorizatzeko.