Amaitu dira Galizian 9580* habitata hobetzeko baso-jarduerak

LIFE BACCATA proiektua Europako Batzordearen laguntza-finantzarekin egingo da LIFE deialdiaren esparruan, eta 2016 eta 2020 urteen bitartean gauzatuko da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den hamabost lekutan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin, hagin-basoen (9580*) kontserbazio-egoera hobetzeko. Proiektuaren koordinazio-lanetan dabil IBADER, Santiago de Compostelako Unibertsitatekoa, eta kide gisa dihardute Gaztela eta Leongo Juntak, CESEFOR-ek, HAZI Fundazioak eta TRAGSA taldeak.

Proiektuan barne hartzen diren jardueren artean, 9580* habitataren kontserbazio-egoera mantentze aldera presioa eta mehatxuak kentzeko baso-ekintzak burutzean datza C2 Ekintza. Horretarako, okupazio-eremua areagotu da eta bertako egitura eta funtzionalitatea hobetu. Galiziako eremuaren barruan, jarduera hau 15 ha-ko azaleran egin da, Os Ancares - O Courel KBEaren barruan (ES1120001), eta Pinus sylvestris espezie bakarreko landaredi zaharra kendu da. Lan horiek TRAGSAk egin ditu, IBADER institutuarekin batera; azken honek lanen aholkularitza zientifiko-teknikoa eman dio lehenengoari, hala biodibertsitaterako funtsezkoak diren elementuen kontserbazio-egoeran eraginik ez izateko. Ekintza hau egin den azalera orain prest dago C3 Ekintzarako, alegia, Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera 9580* habitatekoak diren ohiko espeziak landatuko dira, eremua leheneratu ahal izateko.

foto_2_1.jpg




















Jarduera hau Riocereixa bizilagun-komunitateko Amankomuneko Herri Basoko (AHB)  lurraldeetan egin da (Pedrafita do Cebreiro, Lugon). Komunitateak proiektua aurrera eramatea onartu du; hala, hitzarmen bat sinatu zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatearekin, lehenengoen onibarretan egingo diren jardueren erantzule gisa. Amankomuneko Herri Basoetan dagoen konplizitatea eta parte-hartzea balio erantsi garrantzitsua dira proiektu honetarako, LIFE BACCATA proiektuak beraien onibarrak hobetu eta ekintzak positibotzat jotzen baitituzte.

foto_1.jpgNatura 2000ko gune batean egin denez ekintza (Os Ancares - O Courel KBE, ES1120001), mendiak kudeatzeko organo eskudunaren baimena behar izateaz gainera, gune babestuen natura kontserbatzeko eta eremuak kudeatzeko erakunde eskumendunera ere jo behar izan da. Horiek horrela, ez da inolako gatazkarik izan bi kudeaketa-eremuen artean: aldiz, baso-lanak egiteko baimena lehenengoak eman du eta bigarrenak, berriz, jarduera baimendu du, ondorioztatu duelako 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzeko jarduera izanik, bere sektoreko politikaren helburuak betetzen lagunduko duela.

Ondare kulturalen erakunde eskudunarengana eta arroen erakundearengana ere jo da, eta bietan adierazi digute ez dela inolako baimenik eskatu behar da, bi erakundeen ardura diren baloreetan eraginik ez dutelako lanek.

foto_4.jpgMendiak kudeatzeko erakunde eskudunak kudeatzen du Amankomuneko Herri Basoa, eremu honetan baso-ustiapenak arautzen dituen partzuergo baten bidez. Partzuergo hori dela eta, erronka gehiago izan dira proiektuan barne hartzen diren baso-jarduerak egiterako orduan, izan ere, bilera gehiago egin behar izateaz gainera, txosten teknikoak prestatzeko dokumentu bereziak eta lege-baimenak sortu behar izan dira partzuergoarekin bat etortze aldera. Hala ere, IBADER institutuak eta TRAGSA taldeak horrelako dokumentuak egiten duten esperientzia luzeari esker, jarduera egiteko oztopo bat aurkitu ordez, proiekturako balio erantsi bat izan da, sinergia garrantzitsu bat sortu duelako: bateragarriak izan dira aspaldiko kontratu-kontzeptuak (partzuergoa kasu, 1955ekoa) eta baliabide naturalen kontserbaziorako egungo proiektuak aurrera eramatea (adibidez, LIFE BACCATA proiektua).

foto_10.jpgRiocerixako Amankomuneko Herri Basoaren (Pedrafita do Cebreiro) 15 ha-tan Pinus sylvestris espezie bakarraren landaredi zaharra kentzeko baso-lanak 2018ko irailean hasi eta 2019ko maiatzera arte luzatu dira, hots, prozesu osoa orduan amaitu da. Lanak egin diren Natura 2000 guneko kalteberatasun-mailak (Os Ancares - O Courel KBE, ES1120001), orografia malkartsuak eta klima-baldintza latzak (3 astez behin baino epe laburragoan elurteak izan dira 2018ko urritik hasi eta 2019ko apirilera arte) eragin dute atzerapen hori. Horregatik guztiagatik, beharrezko baimenak eskuartean izan ostean, hainbat bisitaldi egin dira jarduerekin hasi baino lehen pinudia mozteko ardura zuen taldearekin, jarduerarako zein metodo eta estrategia erabiliko ziren zehazteko, inpaktuak nola ekidin argitzeko eta lanak nola egin planifikatzeko.

Puntu horiek guztiak ezarri ostean, zuhaitzen mozketari ekin zitzaion motozerrak zituzten langileekin eta segurtasuna bermatzeko babes indibidualerako taldeekin. 9580* habitateko espezie naturalak ahalik eta gehien birsortzeko moduan moztu dira beti zuhaitzak (Sorbus aucuparia, Betula pubescens, etab.), habitat-mota honetako berezko landarediaren drosela berriz ezartzeko lehenengo pauso gisa, gerora egingo den baso leheneratze-lanen osagarri.

foto_3.jpgfoto_7.jpgfoto_8.jpg
 
Mozteko lanen ostean, egur-kopurua ateratzeko bideak ireki dira osagai naturaletan inolako eraginik sortu gabe (zorua, geak, iturburuak, espezieak, etab.). Horrelako bideak irekitzeari esker, egurra mendian bertan zatitu daiteke eta, beraz, bide beretik atera modu seguruan eta modu naturalean birsortutako edozerri eragin gabe. Egurra zatitu eta atera ostean, ateratzeko erabili diren bideak itxi eta leheneratu egiten dira.

Zuhaitzak prozesadore batekin zatitu dira, eta egurra ateratzeko bideak erabili dira mendian zehar kurba horizontaletatik ibiltzeko eta moztutako fusteak prozesatzeko: bi aldetatik moztu dira, 2,15 m-ko luzeradun zatietan, eta ateratzeko bidearen ondoan multzo txikitan pilatuta. Prozesadorearen besoa zuhaitzak moztea iristen ez zen kasuetan, zuhaitzak kableekin pilatu eta ateratzeko bideetatik gertu eramaten ziren traktore txiki batekin eta bi langileren laguntzarekin; beraz, esan daiteke moztutako egur guztia prozesadorearekin zatitu dela.

Partzelatik egurra autokargagailu batekin atera da, eta ateratzeko egin diren bideetatik pasa da alboetan pilatutako zatiez kargatuta. Atoian zama ipini ostean, autokarkagailuak pistako zamalekura eraman du egurra, eta behin eta berriz egiten da eragiketa hori moztutako egur guztia menditik atera arte.

Mendiaren orografia kontuan hartuta, pistako zamalekua ez da 10 m3-koa baino handiagoa; beraz, bolumen horretara iristerakoan, egurra kamioi batean zamatu eta ateratako egur guztia biltzeko behar adina leku dagoen gune batera eraman da; eragiketa hau behin eta berriz egin da moztutako egur guztia menditik atera eta eraman arte. Proiekturako behar zen espazioa kontuan hartuta, partzelatik 8 km-ra zegoen gune bat aukeratu zen; egur guztia bertan pilatu da eta enkantean ipini partzuergoa oinarri, mendiak kudeatzeko erakunde eskudunaren eta Riocereixako Amankomuneko Herri Basoaren artean.  Zurgaia 1.000 Tm baino gehiagokoa izan da.

C2 jarduera amaitu ostean, C3 jarduerari ekiteko prest utzi da mendia: hasteko, mozketaren hondar guztiak eskuz txikituko dira eta hiruzuloka zulatuko dira, gero, C1 Ekintzarekin sortutako 9580* habitataren berezko espezieak landatu ahal izateko.

Proiektua eredugarria da basoen kudeaketa eta Natura 2000 Sareko habitat motek kontserbazio-egoera ona mantentzea bateragarri izan delako, aspaldiko kontratu-kontzeptuaren eta egungo kontserbazio-proiektuak (LIFE) burutzearen artean sinergia sortu delako eta tokiko komunitateek aktiboki parte hartu eta funtsezkoak izan direlako (kasu honetan Riocereixako Amankomuneko Herri Basoak) aurre-planifikazioetarako bileretan eta baso-lanetan bertan.