Pagoetan haginaren presentzia bideratu eta errazteko lanak amaitu dira, Life Baccata proiektuaren esparruan

Gipuzkoako Foru Aldundia lanean aritu da Parke Natural horretan eta Natura 2000  Kontserbazio Bereziko Eremuan, eta proiektu hau ere horren baitan sartzen da. Lanak honako hauek izan dira: haziak produzitzen dituzten hagin-aleak argitan jartzea, haginak ondo birsortzen dituzten masak argitzea, haien garapena errazteko, hagin eta espezie laguntzaileen plantazio txikiak egitea, eta itxitura kaltetuak berriz konfiguratzea, hagin-unaden babesera egokitzeko.