Kantauriar Mendilerroko “Taxus baccata-ren mediterranear basoen” karakterizazioaren emaitzak Gaztela eta Leonen

Gaztela eta Leongo Kantauriar Mendilerroko “Taxus Baccata-ren mediterranear basoen” 9580* habitataren karakterizazio-lanak helburu-ikuspegi anitzetatik egin dira LIFE BACCATA proiektuaren ekintza ugarietako bat izaki.

Azterketarekin hasteko bilaketa bibliografiko bat egin zen, baita hainbat inkesta ere, espeziea lurraldean nola banatzen zen sailkatzeko. Gero, 13 Kontserbazio Bereziko Eremutan (KBE) dauden 55 hagin-multzo adierazgarriren inbentarioak egin ziren eta ezaugarri dasometrikoak, biofisikoak, baso-dinamikarenak eta ekologikoak aztertu ziren laginak egiteko erabili ohi diren teknika arruntekin, Informazio Geografikorako Sistemekin eta zehaztasun handiko jasotze fotogrametikoa erabiliz.

Jarraian, kontserbazioaren egoerari buruzko diagnostiko bat egin zen, baita aztertutako unada bakoitzean zeuden presio eta mehatxuei buruzkoa ere. Une berean, segimendu jarraiturako partzela batzuk eraiki ziren epe ertain/luzerako. Aipatu partzelak aztertzerakoan, ikertutako multzoen heldutasuna eta naturaltasunari buruzko azterketa bat barne hartu zen. Gaztela eta Leongo hagin-basoen aniztasun biologiko berezi eta mehatxatuaren inguruko inbentarioa osatzeko, hainbat hagin-multzo hautatu ziren liken eta briofitoen komunitateen inbentarioa ere egiteko, baita aldaketa gutxi jasaten dituzten baso-zati hauei lotzen zaizkien entomofaunarena burutzeko ere.
http://www.life-baccata.eu/sites/default/files/large_realizacion_de_transecto_junto_a_parcela_permanente_2.jpg1. argazkia. Trantsektua partzela iraunkorraren ondoan.











Lortu den informazioari esker, emaitza hauek lortu dira.
  • - Hagin-baso kontzeptuaren definizio berri baten proposamena, eztabaidatzeko.
  • - Hagin-basoen kontserbazioa jarraitzeko adierazleen definizioa.
  • - Basoen kontserbazio aktiborako neurriak ezartzea, inbentarioa egin zaien hagin-multzo gehienek epe ertainera Aldeko Kontserbazio-maila lortzeko, Habitaten Zuzentarauei jarraiki.

Hagina birsortzeko dagoen belarjaleen presioa eta haginen lore-ingurua, beste zuhaitz-espezie batzuen (adibidez, pagoa) espeziearteko lehiakortasuna, gizakiaren presio zuzena eta klima-aldaketa dira oztopo nagusiak hagin-eremu hauek babesteko, Penintsula Iberikoan eta Europako Batasunean garrantzi gehien duten HIC 9580* baso-motetako bat izaki.

LIFE BACCATA proiektua Europako Batzordearen laguntza-finantzarekin egingo da LIFE deialdiaren esparruan, eta 2016 eta 2020 urteen bitartean gauzatuko da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den hamabost lekutan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin. Proiektuaren koordinazio-lanetan dabil Santiago de Compostelako Unibertsitatea eta kide gisa dihardute Gaztela eta Leongo Juntak, Cesefor-ek, Hazi Fundazioak eta TRAGSA Taldeak.