Gaztela eta Leongo LIFE BACCATA proiektuaren jarduerak koordinatzeko bilera

Pasa den asteartean, urtarrilaren 15ean, LIFE BACCATA proiektuan parte hartzen duten kideak (Gaztela eta Leongo Junta eta CESEFOR Fundazioa) Cervera de Pisuergako Parkeko Etxean bildu ziren (Palentzia) eskualdean proiektua aurrera nola doan aztertzeko.

Topaketa honetan, 2019 urterako aurreikusten diren jarduerak planifikatu ziren, A2 ekintzan diseinatutakoak (Kontserbazio-ekintzen planifikazio teknikoa). Ekintza hauetako garrantzitsuenak hauek dira, besteak beste: basoen tratamendua 9580* habitata hobetzeko (C2 ekintza); habitat horren berezko espezieak landatzea (C3 ekintza); belarjaleen eraginen kontrola (C4 ekintza: hesiak ipintzea haginak birsortzea ahalbidetzeko, etab.); naturalak ez diren afekzioen kontrako babesa (C5 ekintza); hiru arboreto sortzea (C6 ekintzaren barruan).

Bilera  “Fuentes Carriones eta Fuente Cobre-Montaña Palentina” KBEan egin zenez, bi hagin-unada bisitatu ahal izan ziren, proiektu honen A1 ekintzan karakterizatutakoak. Horietako batean, “hesidun partzela” bat egin da zinegenikoki itxiz eremua. Modu horretan, belarjale handiak sartzea ekidingo da, oreinak kasu, hagin-plantulak kimatu eta horiek haztea ekiditen dutelako. Emaitzak oso positiboak dira: partzela barruan asko birsortu da bai hagina, bai gorostia. Gainera, babesgailu indibidualak ezarri dira isolatuta dauden hagin-plantulak babesteko.

1. irudia. Unadan ipini diren hesiak, haginak belarjaleengandik (batik bat, oreina) babestu eta birsortzen laguntzeko.









Nabarmena da partzela barruan eta kanpoan birsortu den hagin-kopurua. Hesiaren kanpotik lehenengo urteko hagin-plantulak daude bakarrik; partzela barruan, berriz, urteko plantulak eta hazi diren beste batzuk ikus daitezke, belarjaleen presioa ez dutenez, errazago hazi daitezkeelako.


2. irudia. Unadako hesidun partzela barruan birsortu den hagina.










Unada honetan pago-drosel bat ere ireki da, hagin-basoa osatzen duen behe-droselera argia errazago sartzeko.

Beste unadan, egin behar ziren kontserbazio-jarduerak in situ ebaluatu dira.