Galizian 9580* habitata naturalak ez diren eraginen aurka babesteko neurriei dagozkien lanak amaitu dira

Proiektuan Riocereixako Esku Komuneko Auzo Mendian (EKAM) jardun da, Pedrafita do Cebreiron, Lugon.

LIFE BACCATA proiektuak Kantauriar Mendilerroko 15 KBE eremutan 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzea du xede, habitataren kontserbazio-egoeraren adierazleen gainean jardunez: okupazio-eremuak, egitura eta funtzioak eta etorkizuneko ikuspegiak. Galizian, proiektua Riocereixako (Pedrafita do Cebreiro, Lugo) Esku Komuneko Auzo Mendian garatzen da, Os Ancares – O Courel (ES1120001) KBE eremuaren barnean. Bertako azaleran 9580* habitat motako 15 hektarea berrezarriko dira, bereizgarriak dituen espezieekin basoan landaketak eginez. Beraz, haren egitura, osaera eta konektagarritasuna hobetu egingo dira eta horrek guztiorrek haren kontserbazio-egoera hobetzea ekarriko du.

rimg4325.png
Egindako esku-hartzearen etorkizuneko ikuspegiak hobetzea lortzeko, proiektuan, C5 ekintzaren barnean, basoko suteek 9580* habitata eta hartako espezie bereizgarriaren (Taxus baccata) norbanakoak arriskuan jarriz, ekosisteman eragin ditzaketen kalteen aurka babesteko prebentziozko kudeaketa bat abian jartzea aurreikusten da. Nabarmendu behar da baso sute ezberdinak ohiko mehatxua direla Iberiar Penintsulako ipar mendebaldeko basoko habitat guztientzat, eta bereziki kaltegarriak lehentasunezko habitat moten kasuan, hagin multzoentzat adibidez, non birsorkuntza eta berreskurapena motela den, denbora asko behar dutelarik. Azken hamarkadotan intentsitate handiko suteak dokumentatu ahal izan dira LIFE BACCATA proiektuaren esku-hartze eremuaren inguruan, basoko ekosistemaren gainean eragin larriak sorraraziz.

rimg4314_0.png

Horren ondorioz, basoko suteek eragindako kalteen arriskua elementu erabakigarria izan daiteke proiektuko helburuak betetzeari begira. Modu horretan, LIFE BACCATA proiektuak jarrera proaktiboa hartu eta inguruko baso masa eta habitaten egitura egokitzea erabaki du, erregaien jarraikortasunak ekidinez eta Riocereixako EKAM izenekoan dauden bideetan suebakien funtzioa hobetuz. Horretarako, oihan barneko tratamenduak egin dira hala mendirako sarbidea ematen duten baso bideetan nola basoa zeharkatzen duten bideetan. Horrela, horiek behar bezala egokitu dira suteen aurkako defentsa-lerroak ezartzeko baliagarri izan daitezen, eta baita beharrezkoa izanez gero sua itzaltzeko bitartekoen sarrera ahalbidetzeko ere.

rimg4343_0.png

Esku-hartzea TRAGSA enpresak burutu du 2019. urtean zehar, IBADER institutuak egindako plangintza teknikotik abiatuz. LIFE BACCATA proiektuko bi bazkideetan nahasitako langileen lanari esker kualifikazio handiko eta baterako intereseko habitaten plangintza eta kontserbazioan nahiz oihaneko lanetan esperientzia handia duen lantalde baten sinergiak baliatzea ahalbidetu du.

rimg4266_0.png

IBADER institutuak egindako plangintzarako prestakuntza lanetan basoko suteen aurkako prebentzio eta defentsarako funtzioari begira kontserbazio-egoera kaskarragoa ageri zuten basoko bideen zatiak eta funtzionaltasunari dagokionez egoera onean zeudenak bereizi dira. Planifikatutako eta IBADER institutuak behar bezala ebaluatutako lana gauzatzearen ondorioz, TRAGSA enpresak guztira baso bideetan 16,9 Kilometro hobetu ditu Riocereixako EKAM izenekoan. Horietako 10,3 kilometrotan kontserbazio-egoera kaskarragoan zeuden bideetan egiteko motonibelatzaile lanak egin dira, eta gainerako 6,3 kilometrotan unean uneko esku-hartzeak burutu dira, eskuzko bitartekoekin, egoera hobea ageri zuten bideetan. Horri esker, LIFE BACCATA proiektuak hasiera batean planteatutako xede zenbakia gainditu da erruz (6,9 kilometro gehiago), izan ere, Galiziako baso bideetan 10 kilometro hobetzea aurreikusten zen.

rimg4337_0.png

Modu horretan, LIFE BACCATA proiektuak jardun onen kontserbazio-ekintza bat txertatu du, eta oso frogagarria gainera. Bertan plangintza egokia burutu da kontserbaziorako gakoak diren elementuak kontuan izanik eta basoko bideen tarteak balioetsiz. Horri esker, laneko eginahalak arrazionalizatu eta proiektuaren hautagaitzarako fasean planteatutako helburua gainditu ahal izan da.