LIFE BACCATA Mintegi Teknikoa

Datorren ostegunean, azaroaren 29an, Lugoko Campuseko IBADER institutuak LIFE BACCATA Mintegi Teknikoa antolatu du Lugoko Campuseko Cactus izeneko eraikinean (Kokapena), erakusteko haginak (Taxus baccata) zer nolako funtzio garrantzitsua betetzen duen gure biodibertsitatearen kontserbazioan, eta ondorioz baita hagin-baso deritzen lekuetan ere.

Honekin guztiarekin, jendearen kontzientzia areagotu nahi da gure basoen ondare naturala kontserbatzearekiko, haginari lotutako ondare naturalarekiko eta hagin-basoen ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuekiko.

Ekitaldi honetan, LIFE BACCATA proiektuko kideek parte hartuko dute, hots, egun Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarean (Galizia, Gaztela eta Leon, Euskadi) barne hartzen diren 15 hagin-baso guneren kontserbazioan lan egiten dutenek. Gainera, bi elkarte ere izango dira, bertan hagin-basoen eta horien balio natural eta kulturalen inguruan lanean luze dihardutenak.

2018ko azaroaren 29an
BACCATA mintegi teknikoa.
Lekua: Cactus eraikina - Lugoko kanpusa.


PROGRAMA:

16:30ean: Aurkezpena
16:45ean: Paulino Martínez: LIFE BACCATA programako laginketa genetikoaren aurre-emaitzak.
17:30ean: Roberto Rubio: Gaztela eta Leoneko LIFE BACCATA ekintzen aurkezpena.
17:35ean: Javier Pérez: Euskadiko LIFE BACCATA ekintzen aurkezpena.

17:40ean: Javier Ferreiro: Galiziako LIFE BACCATA ekintzen aurkezpena.
17:45ean: Javier Ezquerra: Basoak ugaltzeko material gisa haginekin egin diren aurrerapausoak Gaztela eta Leonen.
18:15ean: A Morteira elkartea. Hagin-basoak Bierzo-Leongo eskualdean.
19:00etan: Amigos del Tejo y Tejedas elkartea. Haginari eta bere kontserbazioari buruzko ezagutza eta norabide berriak.
19:45ean: Mahai-ingurua eta eztabaida


Ekitaldirako sarrera librea eta doakoa da, aretoa bete arte (40 pertsona). Ekitaldiko kartela atxikitzen da, informazio guzti hau zuen sareetan barne hartu ahal izan dezazuen.

Informazio gehiago, hemen: http://www.ibader.gal/ampliar/85/828/2018-11-29-Seminario-Tecnico-BACCAT...