LIFE BACCATA erakusketa lekuz aldatu da

Proiektuari buruzko erakusketa Gipuzkoan zehar dabil. 2020ko martxotik irailera Pagoetako parketxean egon zen. Murrizketak izan arren, 3.000 pertsonak bisitatu zuten tarte horretan. Ondoren, Lizarrustin jarri zen ikusgai, Aralarreko parketxean. Bertan 2.000 pertsonatik gora izan ziren, otsailera arte. Orain Abaltzisketako udaletxean dago. Txindoki mendiaren alboan dagoen herri horrek lotura estua dauka Aralarreko Parke Naturalarekin, eta ekintzak burutu diren lur-eremuetako batzuen jabea ere bada. Proiektua hobeto ezagutu eta erakusketa bertan jartzeko interesa erakutsi du. Aurrerago ere, interesa duten beste herrietan zehar ibiliko da erakusketa.