Ingurumen heziketako beste jardunaldi bat Posada de Valdeon HLHI institutuan

Leongo ikastetxeetan dagoeneko egindako jardunaldietan gertatu bezala, LIFE BACCATA proiektua Posada de Valdeon HLHI institutura iritsi zen joan den urriaren 23an. 3-11 urte bitarteko haurrak haginera eta gure biodibertsitatean espezie horrek duen garrantzira hurbildu dira tailer baten bidez. Tailer horretan adin horietara egokitutako proiektuaren aurkezpen bat egin zen, hainbat jolas egitearekin batera (feltroz egindako haginaren puzzle bat muntatzea, haginarekin batera bizi diren animalia eta begetal espezieen bikote erako jolas bat). Azkenik, espezie horren inguruan dauden elezahar zenbait irakurri ziren.

Amaieran, haurrek mural txiki bat osatu zuten. Bertan haginak dituen mehatxu nagusiak eta haginak kontserbatzeko modu ezberdinak aurkeztu ziren.