“Iberiari Penintsulan haginaren (Taxus baccata) aniztasun genetiko egin eta hura kontserbatzea” seminarioa

LIFE BACCATA proiektuak Kantauriar Mendilerroko 15 KBE eremutan 9580* habitataren kontserbazio-egoera hobetzea du xede, habitataren kontserbazio-egoeraren adierazleen gainean jardunez: okupazio-eremua, egitura eta funtzioak eta etorkizuneko ikuspegiak. Azken hori jorratzeko, proiektuarekin 9580* habitataren kontserbazio-arazoetako bat ebatzi nahi da, hots, haginaren aldakortasun genetikoaren galera, C6 ekintzaren barnean ex_situ nahiz in_situ garatutako kontserbazio-neurri batzuen bidez: DNAren kontserbazioa, germoplasma bankua, arboretoen sorrera, baso genetikako kontserbaziorako unitateen ezarpena, Iberiar Penintsula iparraldeko populazioak genetikoki tipifikatzea.

Joan den maiatzaren 27an Iberiar Penintsulan haginaren (Taxus baccata) aniztasun genetiko egin eta hura kontserbatzeari buruzko LIFE BACCATA proiektuko networking seminarioa egin zen. Seminarioa baliagarri izan da LIFE BACCATA proiektuak Iberiar Penintsula iparraldeko hagin populazioaren aniztasun eta egitura genetikoari dagokionez sortutako informazioa nahiz hura egikaritzean beste LIFE proiektu batzuekin, ikerketa-zentroekin eta arloan eskumena duten erakundeekin egindako informazioa bi norabidetan trukatzearen (networking) emaitzak hedatzeko sistema modura. Modu horretan, seminarioari esker, aldi berean, LIFE BACCATA proiektuko emaitzak beste organismo nazional nahiz nazioarteko batzuei helarazi zaizkie eta, horrek, beste lurralde eta egoera batzuetan aplikatzea dakar eta, horrenbestez, proiektua errepikatzeko aukerak areagotzen lagundu du.

Seminarioan Espainiako eta Portugaleko Natura 2000 arloan eta basoaren kudeaketan eskumena duten administrazioetako 63 kidek, ingurumen arloko GBE erakundeek, baso haztegi eta elkarteek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek eta gaiarekin lotutako ministerioetako organismoek, tokiko erakundeek eta, are, partikularren batek parte hartu dute. LIFE BACCATA proiektuko taldea oso pozik geratu da partaidetzarekin. Uste dugu ekitaldiak entzuleen interesa piztu duela, ziurrenera hizlarien kalitateagatik eta aurkezteko gaiagatik.