Galizian LIFE BACCATA proiektuko arboretoaren landaketa amaitu da

2021eko martxoko azken astean LIFE BACCATA proiektuko arboretoaren landaketa burutu da Galizian. Landaketan, guztira, 20 hagin (Taxus baccata) aldatu dira, Os Ancares – O Courel KBE eremuan (ES1120001) espeziearen multzo genetikoa ordezkatzekoak. Modu horretan, arboretoa baliagarri izango da eremu babestu horretako hagin eta hagin multzoen baliabide genetikoak ex situ kontserbatzeko estrategi modura.

Landaketa hori Compostelako Santiagoko Unibertsitateko Terra Campuseko (Lugo) lorategietan egin dute IBADER eta TRAGSA erakundeek, biak LIFE BACCATA proiektuko onuradunak. Landaketaren kokapenak izaera didaktiko nabaria emango du, Galiziako baso paisaiako ikur den espezie baten, haginaren (Taxus baccata), nahiz 9580* habitat lehentasunezkoaren ezagutza eta balioak herritarrei oro har eta Terra Campuseko kideei zehazki helaraziz, Natura Sarea 2000 ekimenaren funtsezko balioen artean Galizian.