Euskadiko Sarastarri (Aralarreko Parke Naturala) eta Zezen Erreka (Pagoetako Parke Naturala) guneetako hagin-multzoen prezisio altuko 3Dren altxamenduak argitaratuta

LIFE BACCATA proiektuak haginak dituzten basoen ezaugarritzea egin du Aralar eta Pagoetan, Gipuzkoan. Ikerketa honen barruan 3Dko prezisio altuko lurreko altxamendu fotogrametikoa egin da, espazio hauen partzela berezienetan. Horren bitartez, kalkulatu dira honako parametro hauek: dimentsioak, egitura, espezieen banaketa eta aztertutako eremuaren babes egoera.

Egindako altxamenduek hainbat teknika erabiltzen dituzte: Fotogrametria Digital Automatizatua, Teledetekzioa eta Informazio Geografikoko Sistemak (IGS). Basoen partzeletako argazkiak 3 ardatz dituen egonkorgailua duen kamera batekin egin dira (marka komertziala Osmo, DJI etxekoa). Horri akoplatu zaio 5 metroko pertika bat eta DJI GO softwarea duen tableta, urrunetik argazkiak egiteko aukera ematen duena. 400 e ta 500 m2 partzeletarako 1.300 argazki baino gehiago egin dira. Ortoargazkiaren azken erresoluzioa 1 eta 5 zentimetro artekoa izan da eta 3Dko eredu batekin, kasu bakoitzean 17 milioi punturekin.  

Sarastarriko lur-zatia Lareoko urtegiaren iparrean dago, malda batean, Aralarren. Pagoz beterik dago, baina haginak eta gorosti ugari ere badira. Lurzoruetan kareharrizko arrokak daude, lapiaz azaleratu tankerakoak, nahiz eta tarteka badira lurzoru sakon eta ondo garatuak ere.

Zezen Errekaren kasuan, Pagoetako Parke Natural barruan, lur-zatia pago motzez eta haginez beteta dago. Lurzoruek garapen handiagoa dute, arroka azaleratu barik, nahiz eta argi eskuragarritasun eskasak dakarren belar estaldura txikiagoa. 

Altxamendu biekin ezaugarritze xehetua lortu da eta horrek ahalbidetzen du, gainera, etorkizunean aztertutako parametroen arteko alderaketa eta denboran zehar lur-zati biek izan duten eboluzioa baloratu.

Altxamendu fotogrametrikoa Bioma Forestal eta 4Datum Investigación y Desarrollo S.L. enpresek egin dute, Hazi Fundazioaren zuzendaritzapean, proiektuko bazkide gisa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Parke Natural bi horien kudeatzaile gisa.


Modelo de Zezen Erreka (PN Pagoeta)

 

Modelo de Sarastarri (PN Aralar)