Doitasun handiko teknologia Kantauriar Mendilerroko hagin-basoak kontserbatzeko

Ikerketa honi esker haginaren dimentsioak, egitura eta kontserbazio-egoera kalkulatu ahal izango da Tosandeko Hagin Basoan, hots, Fuente Carrionas eta Fuente Cobre-Montaña Palentina parke naturalean eta San Cristobal de Valduezako haginetan, El Bierzoko eskualdean.

LIFE BACCATA (LIFE15 NAT/ES/000790) “Kantauriar Mendilerroko hagin basoak (9580*) zaintzen eta leheneratzen” izeneko proiektuaren barruan, hobeto karakterizatu eta segimendua hobe egiteko jarduera bat egin da Tosandeko hagin-basoan , hots, Fuentes Carriones eta Fuente Cobre-Montaña Palentina parke naturalean, eta  San Cristobal de Valduezako  haginetan, hau da, Ponferradako udalerrian.

Tosandeko hagin-basoa iparraldera begira dagoen hegal batean dago, 1.400 eta 1.650 metroko altueran dagoen baso misto batean. Batik bat pagoa (Fagus sylvatica) eta haginak daude (Taxus baccata), baita beste espezie hostozabal batzuk ere.

San Cristobal de Valduezako hagina emea da (Taxus baccata) eta Gaztela eta Leonen zuhaitz adierazgarrienetako bat da duen esanahi monumental, kultural eta sozialagatik. Zuhaitza ermita txiki baten ondoan dago, 1.115 metroko altueran, laborantza-lur eta larreez inguratuta, San Cristóbal de Valduezako herritik 210 metrora.

Aipatu ekintzarako, zehaztasun handiko lur jasotze fotogrametrikoa egin da 3D-tan Tosandeko hagin-basoaren azalera jakin batean. Objektu baten edo batzuen espazioaren forma, dimentsioa eta posizioa aztertu eta zehaztasun handiz definitzeko teknika bat da fotogrametria, eta horretarako aipatu objektuei egindako argazkiak oinarri hartzen dira neurriak.

Tosandeko hagin-basoan egin den lanean, airezko plataformak (dron DJI Phantom 3 Profesional) eta lurrezkoak (Gimbal DJI Osmo) erabili dira argazkiak lortzeko. Gerora, Fotogrametria Digital Automatizatu eta Teledetekzio teknikak eta Informazio Geografikoaren Sistemak (SIG) erabiliz prozesatuko dira ateratako argazkiak.

Aurreko fasean lortutako informazioa eta bertan jaso diren datuak oinarri, aztertutako azalerako zuhaitzen dimentsioak, egitura eta kontserbazio-egoeraren parametroak kalkulatuko dira.

Hainbat enpresek hartu dute parte jasotze fotogrametrikoaren lanetan eta gerora argazkiak prozesatzen: Bioma Forestal eta 4Datum Investigación y Desarrollo S.L.,  Cesefor-en zuzendaritzapean eta Gaztela eta Leongo Juntaren koordinazioarekin, proiektuko kide izaki.

 

Tosandeko lur-eredua

>I  


 

San Cristóbal de Valduezako hagina

 
Life Baccata proiektua hagina dagoen habitataren zaintzan eta leheneratzean datza, egun habitat hori arriskuan eta erregresioan baitago Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den hamabost lekutan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin.

Proiektuan zehar, Kantauriar Mendilerroaren zati handi batean jardun nahi da; hala ere, egiten diren azterketek eta lortzen diren emaitzek nazioartean izango dute eragina, horrelako habitata duten lurraldeak baitaude Portugalen, Frantzian, Italian eta Grezian, era berean arriskuan.

Haginak arriskuan daude, eta mehatxu horiek zuzenean eragiten dute bertako biodibertsitatean. Urteetan zehar joan dira sortzen arrisku edo mehatxu horiek: suteak, zuhaitz-mozketak, azpiegituren eraikuntza, espazio naturalen zatikatzea eta horien arteko harreman falta edo klima-aldaketaren ondorioak. Faktore horietako bakoitzak edo guztiek batera arriskuan jarri dute espeziearen biziraupena, habitata eta bertako biodibertsitatea, eta horregatik, ekin eta modu jasangarrian etorkizuna bermatu behar da.

LIFE BACCATA proiektuak basoak babesteko eta kudeatzeko neurriak aplikatuko ditu haginaren eta hagin-basoen zaintza eta leheneratzea hobetzen laguntze aldera. Horretarako, espezieak modu naturalean birsortzea sustatuko da, baita haginak bizi diren fauna eta flora ere, eta hala biodibertsitatea galtzea ekingo da.

LIFE BACCATA proiektua Europako Batzordearen laguntza-finantzarekin egingo da LIFE deialdiaren esparruan, eta 2016 eta 2020 urteen bitartean gauzatuko da Kantauriar Mendilerroko Natura 2000 Sarea barne hartzen den hamabost lekutan, hots, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskadin. Proiektuaren koordinazio-lanetan dabiltza Santiago de Compostelako Unibertsitatea, eta kide gisa dihardute Gaztela eta Leongo Juntak, Cesefor-ek, Hazi Fundazioak eta  TRAGSA Taldeak.