Ceseforrek Leonen hagin kantabriarrak kontserbatzeko lanak amaitu ditu

Ceseforrek, Life Baccata proiektuaren testuinguruan eta Gaztela eta Leongo Juntarekin elkarlanean, Leongo probintzian hagin kantabriarren kontserbazio-egoera hobetzeko zenbait esku-hartze burutu ditu.

Esku-hartzeen helburua “Sierra de los Ancares” izeneko (Leongo Probintzia) Natura Sarea 2000 Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) ohikoak diren hiru hagin multzo kontserbatzea bermatzea izan da, 19,69 hektareako azalera batean. Horretarako, haginak nagusitasuna edo nagusitasun partekatua duen unada edo basotxoetako egitura eta osaera mantenduko duen, haziak barreiatzen dituen faunaren kontserbazioa ahalbidetuko duen eta birsorkuntza naturala sustatuko duen baso kudeaketa egokitu bat gauzatu da, bereziki unada isolatu eta hurbilekoetan lekutzen diren zonetan, habitataren zatiketa murrizte aldera.

Kontserbazio aktiboko neurri horiek habitataren ezaugarriak atera eta horien kontserbazioa arriskuan ipintzen duten arazo nagusiak aztertzeko aurretik egindako lanaren ondorio dira. Aditu ugarik egindako lanketa da eta horiek proposatu dituzte habitat berezi horren etorkizuna kontserbatu eta bermatzeko neurri egokienak.

Modu horretan, basoetan egindako tratamenduak baliabideen alde haginekin lehian diren espezieen zuhaitz dentsitatea murriztera bideratu dira. Ildo horretatik, esku-hartzeekin argiaren aldeko lehia murriztu egin da eta haginaren garapena ez ezik, adaburuetako hostotzan hutsuneak irekiz, espezie hori nahiz interesekoak diren beste zenbait espezie birsortzea (gurbea, hostazuria, gorostia, etab.) ahalbidetu du.
desbroce_tejedas_2.png
Sastrakak kentzeko lanak, suteen ondoriozko eraginaren arriskua murriztu eta hagin multzoen eta haiekin habitata partekatzen duten espezieen garapen eta hedapena ahalbidetzeko xedez, LIFE proiektu honen esparruan.
 
Gainera, kontuan izanik “Sierra de Los Ancares” izeneko KBE eremuan mehatxu nagusia basoko suteak direla, prebentziozko neurriak hartu dira. Hala, 5,3 hektareako azaleran dauden sastrakak kendu dira, hagin multzoen inguruan, erregaiaren jarraikortasuna hautsi eta faktore horren gaineko haren zaurgarritasuna murrizte aldera, basoetako suteen hedapena baldintzatzen baitu sastrakak.

Life Baccata proiektua

Haginak hainbat mehatxu ditu, aztergai ditugun zonetako biodibertsitatean eragin zuzena dutenak. Mehatxu horiek urteetan zehar sortu dira eta orotarikoak dira: suteak, baso mozketak, azpiegituren eraikuntza, espazio naturalen zatiketa eta loturarik eza edo aldaketa klimatikoaren ondorioak. Bakarka edo modu bateratuan, mehatxu horiekin espezie honen biziraupena, haren habitata eta horiek dakarten biodibertsitatea arriskuan jarri da; hori dela eta, ezinbestekoa da esku hartu eta horien etorkizuna modu iraunkorrean bermatzea.

LIFE BACCATA proiektuak kontserbazio-egoera hobetu eta haginaren eta hagin multzoak berrezartzea bultzatzeko beharrezkoak diren basoa babestu eta kudeatzeko neurriak aplikatuko dira, horien eta bertan dauden flora eta faunako espezieen birsorkuntza naturala sustatuz. Gainera, biodibertsitatearen galera geldiarazteko lagungarri izango da hori.

Proiektu hori Europar Batasunaren LIFE programarekin batera dago finantzatua eta 2016-2020 bitartean Kantauriar Mendilerroko Natura Sarea 2000 izenekoaren hamabost lekutan (Galizia, Gaztela eta Leon eta Euskadikoak) garatzen da. Proiektuko koordinatzaile modura Compostelako Santiagoko Unibertsitateak parte hartzen du eta bazkide modura, Gaztela eta Leongo Juntak, Ceseforrek, Hazik eta Tragsa Taldeak.