9580* lehentasunezko habitataren hobetze lanak Pagoetako Parke Naturalean (Gipuzkoa) erritmo onean aurrera egiten ari dira

Hagin populazioak -9580* lehentasunezko habitataren espezie bereizgarria- Pagoetako Parke Naturalean (Gipuzkoa) oso garrantzitsuak dira. Ale kopuru ederra dute eta espazio natural honen kudeaketari esker, euren biziberritze dinamika adierazgarria da.

Hala ere, esku hartzea beharrezkoa den bi egoera aurkitu egin dira.

Batetik, nolabaiteko tamaina duten ale eme batzuk daude hazirik sortzen ari ez direnak. Eta ez dira ari, beste zuhaitz batzuek menperatzen dituztelako. Argi faltak dakar ale eme hauek euren birsortzeko gaitasuna murriztea. Hau bereziki garrantzitsua da Pagoetan, adin handiko haginak gutxi direlako.




1 Irudia Orain dela bi urte soildutako pagadi batean haginaren leheneratze oparoa


Hagin populazioak -9580* lehentasunezko habitataren espezie bereizgarria- Pagoetako Parke Naturalean (Gipuzkoa) oso garrantzitsuak dira. Ale kopuru ederra dute eta espazio natural honen kudeaketari esker, euren biziberritze dinamika adierazgarria da.

Hala ere, esku hartzea beharrezkoa den bi egoera aurkitu egin dira.

Batetik, nolabaiteko tamaina duten ale eme batzuk daude hazirik sortzen ari ez direnak. Eta ez dira ari, beste zuhaitz batzuek menperatzen dituztelako. Argi faltak dakar ale eme hauek euren birsortzeko gaitasuna murriztea. Hau bereziki garrantzitsua da Pagoetan, adin handiko haginak gutxi direlako.
Beste alde batetik, gune zabal batzuetan bai jasotzen dira haginaren eta haren inguruko espezieen haziak (gorostia, elorri zuria eta erratza). Hala ere, zuhaitz estalkia oso trinkoa da eta horrek euren garapena oztopatzen du. Hau batez ere larria da landaketa batzuetan, izeidietan, Lawson altzifreetan eta Douglas izeidietan, baina baita pagadiak bezalako bertako basoetan ere.

Arazo bi horiei aurre egiteko, Hazi Fundazioak basoko lan batzuk kontratatu ditu haziak sortzen dituzten ale emeen inguruan baso-soilguneak sortzeko asmoarekin. Izan ere, helburua da ale horiek argi nahikoa jasotzea.

2 Irudia Soildutako unada, haginaren eta haren espezie laguntzaileak biziberritzeko. Ebakitzearen hondarrak, batez ere adarrak, zabaltzen dira faunak dispertsatu eta biziberritzerako lehen babesa lortzeko.






Era berean, baso-soilguneak sortzen ari dira 9580* lehentasunezko habitataren espezie bereizgarrien haziak jasotzen dituzten guneetan. Horretarako, ebaketak egiten ari dira, baita zuhaitzei eraztunak jarri ere. Azken teknika honek, zuhaitzetan ebaki perimetrala egitean datzana, egur hila zutik (snags) sorraraztea dakar, Pagoetako biodibertsitatea zaintzeko intereseko puntua berau.
Lanak udazken honetan hasi dira eta neguan izango dute jarraipena. Lanak egingo dira Parke Naturala kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak jarraituta.

Beste alde batetik, gune zabal batzuetan bai jasotzen dira haginaren eta haren inguruko espezieen haziak (gorostia, elorri zuria eta erratza). Hala ere, zuhaitz estalkia oso trinkoa da eta horrek euren garapena oztopatzen du. Hau batez ere larria da landaketa batzuetan, izeidietan, Lawson altzifreetan eta Douglas izeidietan, baina baita pagadiak bezalako bertako basoetan ere.

Arazo bi horiei aurre egiteko, Hazi Fundazioak basoko lan batzuk kontratatu ditu haziak sortzen dituzten ale emeen inguruan baso-soilguneak sortzeko asmoarekin. Izan ere, helburua da ale horiek argi nahikoa jasotzea.

Era berean, baso-soilguneak sortzen ari dira 9580* lehentasunezko habitataren espezie bereizgarrien haziak jasotzen dituzten guneetan. Horretarako, ebaketak egiten ari dira, baita zuhaitzei eraztunak jarri ere. Azken teknika honek, zuhaitzetan ebaki perimetrala egitean datzana, egur hila zutik (snags) sorraraztea dakar, Pagoetako biodibertsitatea zaintzeko intereseko puntua berau.

Lanak udazken honetan hasi dira eta neguan izango dute jarraipena. Lanak egingo dira Parke Naturala kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak jarraituta.


3 Irudia Hagin eme baten inguruan irekitako soilgunea. Adaburuaren hosto gabetzea ikus daiteke, baita adar hilak ere, argi faltaren seinale. protección para el regenerado.