9580* habitatean berezko diren espezieak biltzea, gordetzea eta haztea

LIFE BACCATA proiektuaren helburua da Kantauriar Mendilerroko 15 KBEko 9580* habitataren kontserbazio-maila hobetzea. Horretarako, zaintzaren inguruko adierazleetan jardungo da: okupazio-eremua, egitura eta funtzioak eta geroko ikuspuntuak. Galizian, proiektua aurrera eramango da Riocereixako  Amankomuneko Herri Basoko 15 ha-tan (Pedrafita do Cebreiro, Lugo), Os Ancares – O Courel KBEan (ES1120001). Aipatu azaleran landatutako pinudi bat kenduko da (C2 Ekintza) eta 9580* habitata leheneratuko da berezko espezieak landatuz (C3 Ekintza); horrela, habitat mota honetako gaitzak desagerrarazi eta okupazio-eremua handituko da. Gainera, egitura, konposizioa eta konektibitatea hobetuko denez, kontserbazio-egoerak ere onera egingo du.

9580* habitateko baso-espezieak landatzeko, kontuan hartuta Natura 2000 gunea dela, ezinbestekoa da tokiko gordailu genetikoarekin bat datorren basoak ugaltzeko materiala (MFR) erabiltzea. Bateragarritasun hori bermatzeko, proiektuak proposatu du Riocereixako Amankomuneko Herri Basoan erabilitako baso-ugalketarako material berdina erabiltzea.  Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera, 9580* habitatean berezko diren zuhaitz-espezieen adaxkak eta haziak bildu dira (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana) aipatu Amankomuneko Herri Basoan, gerora gorde, kontserbatu eta hazteko (C1 Ekintza). Jarduera hau Santiago de Compostelako Unibertsitateko IBADER institutuak egin du, eta kanpoko laguntza jaso du hala behar izan den fase guztietan.
 
Fasea LANDARE-EKAIAK BILTZEA

Lehenengo fasea 2017 eta 2018 urteen artean egin zen. Baso-ugalketarako materiala bildu zen Galiziako Habitaten Eskuliburuaren arabera 9580* habitatean berezko espezieak diren horietatik (Taxus baccata, Quercus petraea, Fagus sylvatica, Betula pubescens, Sorbus aucuparia, Ilex aquifolium, Corylus avellana). Zenbat landare behar zen kalkulatzeko, kontuan hartu zen basotu nahi den azalera osoa eta espezie dominante eta kodominanteen proportzioak, Galiziako Habitaten Eskuliburua oinarri. Bilketa-lanen behin behineko programazioa ez da jarraitu baso-ugalketarako materiala jaso behar den guneetan habitata duten interes-espezietarako kritikoak diren aldietan zehar.

foto-22.png Lehenengo urtean zehar (2017), 9580* habitatean berezko diren espezie guztien haziak bildu ziren, sexu-ugalketatik datorren materiala erabiliz gero basotzeen aniztasun genetikoa bermatzen da eta. Lan hori egiteko eragile hauek hartu ziren kontuan:
  • Eskuz eta egunean zehar bildu ziren.
  • Ez zen baliabide mekanikorik erabili.
  • Zuhaitz hazi-emaileen oinak ez ziren mugiarazi.
  • Haziak lurretik bertatik jaso ziren, edo eskaileraz iristen zen arte.
  • Gerora morfologikoki bideragarriak ziruditen haziak baino ez ziren bildu.
  • Ez ziren zuhaitz hazi-emaileen oinak kaltetu bilketan zehar. Zeuden oin guztien arabera hazi-kopuru aproposa hartu zen zuhaitz bakoitzetik; hala, espezie hauen populazio naturalek duten biltzeko gaitasuna ez zen baldintzatu.
  • Oin bakoitzean zegoen hazi-kopuruaren %30 gutxienez bertan utzi zen, hegaztiek haziak zabaltzen egiten duten lanean eraginik ez izateko.
  •  




 
foto-25.pngModu horretan, 9580* habitatean berezko diren espezie guztien behar adina hazi bildu ahal izan zen, espezie dominanteenak izan ezik, hots, Taxus baccata-renetik. Izozte berantiarrak ere izan ziren 2017ko apirilean, eta zonaldeko haginen lore eme ugari kaltetu ziren. Horren ondorioz, hazi gutxi ekoitzi ziren 2017ko udan, LIFE BACCATA proiekturako aurreikusi ziren landare-ugalketen helburuetarako behinik behin.



 
Hala ere, proiektua prest zegoen horrelako ustekabeen aurrean, eta 2018ko neguan, eta urte bereko udazkenean, Riocereixako Amankomuneko Herri Basora sartu ginen hainbat aldiz baso-ugalketarako materiala bildu eta Taxus baccata aldaxkak sorrarazteko. Horri esker, proiektuan helburu den landare-kopurua lortzeko behar adina landare ugaldu ahal izango da, eta beraz, baita basotzea egoki egin ere (C3 ekintza). Horretarako, 2-4 pertsonez osatutako lantalde bat Riocereixako Amankomuneko Herri Basora joan zen, eta tresna aproposekin (inausteko guraizeak eta zerrak, pertikak, loturak egiteko sokak, poltsak, errotulagailuak, etab.) Taxus baccata hagaxkak bildu ahal izan zituen. Bilketa egiteko zein leku eta zein oin hautatzerakoan, beti izan dira Riocereixako Amankomuneko Herri Basoen bizilagunen eta jabeen ikuskapena eta aholkuak, beraiek baitira lehenengo interesdunak LIFE BACCATA proiektuak beren onibarretan epe luzera egin behar dituen basotze-lanek arrakasta izateko eta bertan mantenu-lanak egiteko. Hala, IBADEReko lantaldeari adierazi zieten zeintzuk ziren oin egokienak helburu honetarako, bizilagun hauek baitira beren mendiaren inguruko oinarrizko aspektu guztiak hoberen ezagutzen dituztenak.
 
foto-23.pngAniztasuna ahalik eta gehien sustatze aldera, 50 hagin-zuhaitz baino gehiagotatik bildu ziren haziak, eta bi sexuetako laginak antzeko proportzioetan hartu ziren. Dena dela, ahalik eta azken emaitza onenak lortzeko, materiala aurrez hautatutako adarretatik hartu zen, ugalarazi nahi zen aldaxka-motaren arabera, eta protokolo hau jarraitu zen:






 
  • 2-3 adabetartedun hagaxkak bildu ziren.
  • Hagaxkaren oinalde-diametroak 10 mm baino gutxiago izan behar zituen.
  • Taxomya taxi zezidioak zituzten adarrak ez hartzen saiatu ziren ahal zen heinean.
  • Hagaxkak desinfektatutako eta ondo zorroztutako materialarekin moztu ziren, eta ebaketa garbiak, urraduragabeak eta erregularrak egin ziren. Prozesu honetan zehar ez zen zuhaitzaren egitura kaltetu, ezta zuhaitzaren biomekanika ere.
  • Materiala sokekin egindako korapilo batzuetan prestatu zen eta ondo itxitako plastikozko poltsetan eroso gorde, hagaxkek inolako kalterik ez izateko moduan.
  •  
Baso-ugalketarako materiala gordetzeko poltsak kontu handiz garraiatu ziren: poltsak ibilgailu batean ipini ziren, materiala ez kaltetzeko leku eta posizioetan, intsolazio zuzenak ekidinez. Ibilgailua ez zen, ezta ere, eguzkitan aparkatu materialaren poltsak barruan zituela. Horrela ekidin ahal izan zen tenperatura altuetatik landareak kaltetzea.

 
  •  
foto-24.pngTaxus baccata hagaxken baso-ugalketarako materiala bildu eta hautatu ostean, haztegira eraman zen bertan landatu, loditu eta gerora 9580* habitateko landaketetarako erabiltzeko.







 

2. Fasea BASOKO LANDAREA LANDATU ETA LODITZEA
 
fasean landarea bildu ostean, haztegira eraman, gordetzeko lanak hasi eta landarea prestatu zen hazi eta sendotzeko. Hazietatik datozen espezieen kasuan, 2017an hasi ziren haztegian hazte-lanak, eta oro har, nahiko erraza izan zen. Erretiluan erein eta modu ordenatu eta kontrolatuan erne ziren (itzal-sarearekin edo berotegian, bermukulita eta perlita substratuekin, ureztatze eta hezetasun kontrolatuarekin, etab.), ahalik eta errazen haz zitezen basotzeko landare izateko prest izan arte.

Taxus baccataren kasuan, berriz, hagaxkak 2018ko otsailean iritsi ziren haztegira lehenengo laginak hartu ostean, eta 2018ko urrian, berriz, bigarren bilketa-aldikoak etorri ziren, aldaxkak sortu eta une fenologiko desberdinetako landareak izateko, eta, hala, baita emaitza eta ehuneko onenak konparatzeko.  Bi kasuetan, haztegira ekarri ostean, landarea hotz-ganbera batean gorde zen, 3 eta 5 graduren artean, gero aldaxka moduan prestatu eta erretilura eramateko.

Prestaketaren lehenengo pausoan, material onena hautatu zen, egoera aproposetan garraiatu bazen ere, haztegian zehatz-mehatz berrikusi baitaiteke materiala eta alde batera utzi kaltetutako adarrak edo ekoitzi nahi den aldaxka-motarekin bat ez datozen baldintzak dituztenak.
 
 
Bigarren pausoan, materiala aldaxketan moztu zen, baso-ontziaren arabera. Hagaxka bakoitzak 2-3 adabetarte dituenez, 6-10 aldaxka ugalarazi daitezke hagaxka bakoitzetik, mota hauen arabera: ç

Puntako aldaxkak, 15/20 cm-ko luzerarekin eta 5 mm-ko diametrorainokoak, batik bat oinarri lignifikatuarekin.
foto-27.png
Adar sekundarioetako orpo-aldaxkak, 5/10 cm-ko luzeradun adartxoekin (ugaltzen diren gehienak).
foto-26.png
Aldaxka bakoitzak zituen hostoak kendu egin ziren aldaxkaren hazkuntza-norabidean kailuak sorrarazteko, edo arraspatu ere egin ziren alboan cambium azalera gehiago izateko. Horren guztiaren ostean, landare bakoitza sustraitze-hormona likidoan ipini zen 20 segundoz gutxi gorabehera, eta baso-ontzi batean ipini substratu eta perlita nahasketa harroarekin, landarea bertan hazteko. Ondoren, erretiluak mahaian ipini ziren, hondo beroarekin (15/10ºC) eta tenperatura kontrolatuan (10/15ºC). Hilabete batzuk beranduago landareen lehenengo sustraiak agertzean, turba nahasketadun substratu komertziala duen ontzira lekualdatu ziren.
foto-30.pngfoto-27_0.png  foto-28.pngfoto-29.png
Prozesu horri guztiari esker, hots, hazietatik datozen basotze-landareetarako 2017tik eta aldaxketatik datozenetarako 2018ko negutik 2019ko udaberrira arte, behar adina baso-landare lortu ziren, eta behar adina kalitatezkoak gainera, proiektuaren helburu zen Amankomuneko Herri Basoa basotzea bermatzeko. Ugalketa-zifrak, LIFE BACCATAren landare-espezieen arabera Galizian:
 
Taxus baccata > 4.000 landare
Betula pubescens > 3.000 landare
Fagus sylvatica > 2.000 landare
Quercus petraea > 2.000 landare
Sorbus aucuparia > 1.000 landare
Ilex aquifolium > 1.000 landare
Corylus avellana > 200 landare
foto-31.pngfoto-32.pngfoto-33.pngfoto-34.png
Lortzen den landarea basotzeko erabil daiteke, baso-ontzian dagoelako, behar adina altuera eta diametro dituelako, eta sustraia nahiko hazi delako, biribiltze handirik gabe, erabilitako ontziak sustraiak behar bezala hazteko bezain beste bolumen duelako.