25 urte LIFE proiektuekin Galizian, naturaren, biodibertsitatearen eta klimaren aldeko ekintzaren inguruan

DC 92/43/CEE zuzentaraua onartu izanaren eta Europako LIFE programa abian jarri izanaren 25. urteurrena ospatuko da; orduan ebaluatuko da ingurumenean zer nolako inpaktua eta abantailak eragin dituen programak azken mende laurdenean. Horretarako, publikoari orokorrean, eta sektoreko eragileei (administrazioak, kudeatzaileak, tokiko erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak) zuzendutako jardunaldi bat egingo da Naturaren eta Klimaren aldeko Ekintzarako LIFE programei esker azken 25 urteetan Galizian lortu diren emaitzak zabaltzeko. Programa horietan Santiago de Compostelako Unibertsitateko lantaldeek ere parte hartuko dute koordinazio-lanetan edo kide gisa.

Jardunaldian hurrengo LIFE proiektuetako lantaldeetako kideek hartuko dute parte, eta programa horietako bakoitza gauzatzeari eta abian jartzeari esker eman den aurrerapauso izugarria azalduko dute, emaitzak, gainditutako erronkak, ingurumenean lortutako onurak eta sortutako ezagutzak oinarri.

JARDUNALDIAREN ANTOLAKETA

Jardunaldia Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) ordezkari batek moderatuko du, eta hiru zatitan banatuko da:
 
Aurkezpen-mahaia.
LIFE proiektuen azalpena.
Eskaerak eta galderak.

Lehenengo zatian, aurkezpen-mahai bat antolatuko da. LIFE proiektuak gauzatzen eta kudeatzen parte hartzen duten ondoko administrazio, tokiko entitate eta erakunde hauek izango dira bertan:
 
Santiago de Composetelako Unibertsitatea (USC)
Xunta de Galicia. Consellería de Medio Ambiente e Ordenación do Territorio
Europako Batzordea. LIFE Programa
Deputación de Lugo
Concello de Lugo

Bigarren zatian, moderatzaile baten laguntzarekin, jardunaldi honetan parte hartuko duten LIFE proiektuetako kide hauek hartuko dute hitza:
 
LIFE Tremedal: Pablo Ramil Rego (15 min).
LIFE Margal Ulla: Mª Paz Ondina Navarret (15 min).
LIFE + biodinámica Lugo: Antonio Rigueiro Rodríguez (15 min).
LIFE Baccata: Javier Ferreira da Costa (15 min).

Programa horietako bakoitzak gauzatzeari eta abian jartzeari esker eman den aurrerapauso izugarria azalduko dute, emaitzak, gainditutako erronkak, ingurumenean lortutako onurak eta sortutako ezagutzak oinarri.

Programa horietako bakoitzak gauzatzeari eta abian jartzeari esker eman den aurrerapauso izugarria azalduko dute, emaitzak, gainditutako erronkak, ingurumenean lortutako onurak eta sortutako ezagutzak oinarri.

Antolatzailea: USC
Laguntzaileak: Xunta de Galicia, Deputación de Lugo, Concello de Lugo, Europako Batzordeko Ingurumenaren ZN.
Jardunaldirako egoitza: Casa del Saber. Praza Pío XII, 27001, Lugo (Espainia)
Eguna: Ostiralean, 2017ko ekainaren 9an
Ordua: 18:00etatik 20:00etara
Pertsona-kopurua: 100 (aretoaren muga)
Sarrera irekia: aretoa bete arte.

Harremana: Luisa Vázquez
E-posta: vr.desenvolvemento@usc.es
Telefonoa: 982821505

Informazio gehiago hemen:

http://life-25.eu/25-anos-de-proyectos-life-desde-galicia-sobre-naturaleza-biodiversidad-y-accion-por-el-clima/